Han, urruntasunean sortzen dira ostadarrak,
Hori da umearen negarrak eskaini dien forma.Ekaitzek daramatzate trumoiak
Haurrek arren egiten herrian barna.Euren aitak itsasoan kulunkan;
Txalupa osoa arrena esaten.Suesta barruan, arrantzalearen gogoan, bere umearen adurra.
Eta, goialdean, ordea, aingeruen adurra.Itxaskia atzean, eta nasara heltzean,
Ez dago beldurrik, ez dago koldarrik.Seme-alabek besarkada eskatzen,
Otzara eskuan eroaten.Amonek sarrakioa ahazten,
Aitonek dardara ezkutatzen.Euria baretu delaren seinale.
Lipar batean dena nare.Aparra, garagardoan
eta bisutsa pipatik at.Ekaitzak itsasoa esnatu du,
Arrainak saltoka, mandxuba bueltan.Arto musker, bizitzaren adierazle.
Baina gorrinak jendetza utzi du opil gabe.Basurde zuria herrira jaisten,
Odola dario ezjakintasunaren hoben.Garbitokira ez zoaz debalde,
Lan eta lan, hamaika atsekabe.Orlegi eta urdin,
Lurrak badaki zer den bizitzaren irudi.Herensugearen ahotik ozpa,
Haren suak badu esanahia.Abuztuko egun beroek,
Abuztua biltzea aurreratuko dute.Agorrilaren berde-laranja koloreek,
Zure begien islan ortzikarak dakartzate.Nire ariman jite ezberdinak sortzen dituzte,
Nire eskuak etorkizunari begira garbitzen.Trumilka datozen ardiek,
Artzainorraren zaunkei ez diete kasurik egiten.Luzamenduez hitz egiteko,
Lehenik, eskua luzatu behar zaie eta.Alderrai ibiltzen diren horiei,
Laguntza eskaintzea da komeni.Zu eta denok han egon garelako,
Heziketa nolakoa, etorkizuna halakoa.Bizitza ez da inork esaten dizun bezalakoa,
Zirt edo zartean aurkitzen da guzti honen xarma.Beldurra bihurtzen da gure armiarma-sare.
Mañasik eta Anjelek badakite.Hiztegia:
Marboilla: Ortzi-muga
Suesta: arratzanleek erabiltzen zuten txanoa
Itxaski: Tempestad
Sarrakioa: beldur handia
Arrena egin: arrantzaleek txalupan egiten zutena
Arren esan: umeek herrian barna
(Ezberdiña da pertsonaren arabera)Aparra: espuma del mar
Bisutsa: laino
Lipar: instante
Orlegi: berdea
Agorril: agosto
Abuztu: cosecha
Mandxuba: reunión de peces
Gorrina: sarro
Hoben: culpa