IRULEGIKO ESKUA

2 0 0
                                    

Ikus nazazu euskaldun maitea,
Ba al dut zurekin tankera?
Mendeak joan, mendeak etorri.
Gaurdaino heldu naiz, berorri.

Badakit galtzen zaudela zure loria,
Veleiak, eta abarrek iltzatu dizuten elorria.
Han ikusten da gizakiaren berekoikeria.
Euren gorespenagatik suntsitzen dute historia.

Urrutitik nator, errunez idazten baita nire hizkera.
Baina horrek orain ez du axola,
Atzoko hizkuntzak ez baitaude oholtzan,
Euskara, halere, badago askoren ahoan.

Hori dela eta, hona nator zuengana,
-Tentuz aztertu nire hitzok-
Ez baitira lehen begirada batean ulertzen.
Joanes Pittun askok txarto interpretatzen.

Errun al da urrezko arrautza?
Esku-ahurra bai, baina non gorpu osoa?
Gudak gora, gudak behera.
Esku honen arrazoia.

Dena ez da galdu denboraren aporian.
Euskaldun maitea ukitu nazazu.
Zer da nire tolesturetan?
Ez onartu zure historiaren galera.

Idatzita daukadana,
Ez dira hitzak, baizik eta koordenatu geografikoak.
Ez altxorrik, ez Santu Grialik.
Marketin huts horrek ez du nigan efekturik.

Ez onartu diruaren ferekak.
Nork dio nondik datozen galderak?
Entzun itzazue zuen barneak.

Hizkuntzak joan, hizkuntzak etorri.
Apatx egin, seme.
Atzokoa ez baita gaurkoa, ezta biharkoa ere.

You've reached the end of published parts.

⏰ Last updated: Nov 10, 2024 ⏰

Add this story to your Library to get notified about new parts!

IRULEGIKO ESKUAWhere stories live. Discover now