ZAZPI KOLOREKO ARROSEN ELEZAHARRA

17 1 1
                                    

ZAZPI KOLOREKO ARROSEN ELEZAHARRA

Elezaharrak  esaten   duen   bezala   bazen  behin   etxe   bat  lorategi  berezi  batekin.

Etxe   hura  elurra  bezain  zuria  zen  eta  leihoko   markoa  urdina  zuen.  Teilatu  gorria tximiniarekin.   Lorategian  zazpi  hesi  zeuden,  bakoitzean    kolore   bateko   arrosak  zeuden.

     Etxeko   lorategiak   zerbait   berezia   zuen   baina   inork  ez  zekien   zer  zen.  Egun  hartan  etxeko    norbaitek   jakingo  zuen. 

     Etxean  Laura jaiki da.   17 urteko  neska  aspertuta   dagoenez  lorategian  dauden   arrosekin  loresorta  bat egitea bururatu zaio.

     Lorategian   zegoela   ez   zekien zer koloretako  loresorta  egin   eta  bururatu   zitzaion  zazpi  koloretakoa  egitea.  Halaxe  egin  zuen  zazpi  koloreko   arrosak( gorria,  horia,  laranja, berdea ,  urdina  eta  anila )   denak    bere   eskuan   zeudenean   bat-batean  arrosak  kolorea  galtzen   hasi   ziren   eta  ematen    zuen    bere    barrura   sartzen  zirela  eta  bere   aurrean   maitagarri  bat  agertu  zen.

      Maitagarriak   soinekoa eta   buru    gainean    koroa zeraman.  Bere  arropa  anil  kolorekoa  zen.

-Zuk   egin  duzu  zazpi  koloreko   sorta?-esan  zuen  maitagarriak

     -Bai- esan  zuen  Laurak,    ezer   ulertzen ez zuela.   

     -Ba,   etorri   nirekin. Bidean   dena    kontatuko   dizut.

     -Ados 

    Eta maitagarriak makilatxoarekin   bere   mundura   eraman  zuen  makilatxoa argitzen.

     -Zergatik  noazuen  mundura? – galdetu  zuen  Laurak.

     -Zu zarelako printzesa berria.

     -Nola  printzesa  berria naizela?

    -Zuk  zazpi   koloreko   sorta    eginez,  zure    barrura sartu  dira  zure amak utzitako    botereak. 

   -Nola?

   -Zure  amak  etorkizuna  ikusteko  ahalmena  du  eta bazekien  nola egin zuk  botereak  heredatzeko.

   -Zer egin  dezaket  botereekin?

  -Zuk  esaten duzu nola nahi dituzun loreak. Ea ba, zuk esaten duzu   noiz   jaio,noiz loratu, noiz usteldu edo hil eta   nola  nahi  dituzun .

 -Non  dago  erregina? 

   -Gazteluan   dago?

  -Zein  da?

  -Zure  ama.

 -Baina nire ama etxean  dago?

 -Bai, baina  lanera  joan  beharrean  hona    etortzen   da.

-Hemendik- esan zuen ate handia  irekiz.

- Ama?

- Bai,  banekien  egingo  zenuela 

-Baina...

-Lasai  nire  laguntzarekin  mundua  politagoa  izango da

 Eta handik aurrera   biek  munduko  lorerik  politenak  egiten  zituzten.

   Orain  kaletik  zoazenean,  lore  polit  bat  ikusten  duzunean  ez  puskatu, Laura  haserretu   egingoda  eta.

ZAZPI KOLOREKO ARROSEN ELEZAHARRAWhere stories live. Discover now