Atea irekitzen dut eta ikusten dudan lehen gauza nire haurtxoa da. Odolez estalita. Besarkatu nahi dut. Muxukatu nahi dut. Ahopean- Jone- esaten dut eta negarrez hasten naiz. Biak gela zuri horretan, bera lo eta ni negarrez.
--Jone etor zaitez lorategira, lore batzuk landatuko ditugu.
--Nik ere landatzeko zerbait dut.
--Ongi da, hemen leku bat prestatuko dut zure lorearentzako.
Bere logelara joan zen eta aurreko udan Maiorkako hondartz batean hartu genituen harri batzuekin bueltatu zen. Hori izan zen Jone oso neska berezia zela ikusi nuen lehen momentua.
Jonek egunero ureztatzen zituen harriak zuhaitz bat ateratzeko asmotan. Beraz nik, Jonek harriak landatu zituen lekuan ezkur bat jarri nuen. Urteak joan ahala haritza hasi egin zen eta urtero irailan eta urrian ateratzen ziren ezkurrak harriengatik aldatzen nituen, Jone trsite jar ez zedin.
"Gaur auzoko berri bat heldu da. Ni baino bi urte nagusiagoa da. Harrien zuhaitzaren inguruan jolastu dugu. Oso atsegina da nierkin baina ez du nire ama ezagutu nahi.
Jonek kezkatu egiten nau, Ainize lagun berria duela dio baina inork ez du ikusi.
Jonek 10 urte bete zituen egunean etxetik joan zen. Aurkitu genuenean Ainizek behartu zuela esan zuen. Hurrengo egunetan bakarrik hitz egiten zuen eta garrasika ibiltzen zen.
Jone denbora osoa bakarrik igarotzen zuen eta bere logelan zegoenean hitz egiten zuela entzuten nuen, barre egiten zuen, haserretu egiten zen, negar egiten zuen eta oihukatu egiten zuen.
"Gaur eskolan nitaz egin dute barre, harrien zuhaitzaz hitz egin dudanean. Ainize izan da nire alde zegoen bakarra. Amak oraindik aurrera etxean ikastea nahi du."
Jonek galdera asko egin zituen, ez zekien zergaitik ikasiko zuen hortik aurrera etxean. Ez zekien zergaitik bere lagunek egin zuten barre.
"Ainizek esaten dizkidan gauzak oso desatseginak dira, atzo adibidez, ispilu aurrean nengoenean nire gorputzarengan deseroso jarri ninduen. Badakit nire adinean gorputza ez dela oso garrantzitsua, oraindik garatzen dagoelako baina bre ni baino nagusiagoa denez, garrantzia ematen hasi naiz."
Lanetik etxera bueltatu nintzen eta ohartxo bat aurkitu nuen "Agur ama". Askotan ikusi nituen horrelako oharrak. Jone lagunekin arratsaldez ateratzen zenean jartzen zituen. Lasai nengoen, ordu erdi edo eman nuen etxean lanetik atera nintzenetik eta komunera joan nintzen. Atea itxita zegoen eta arraroa iruditu zitzaidan, inor komunenan ez dagoenean irekita egoten zen. Ireki egin nuenean Jone bainuontzian zegoen, burua ur gorrixkan murgilduta. Orduan ulartu nuen oharra.
ESTÁS LEYENDO
Harriak Ematen Zituen Zuhaitza
RandomHau euskaraz idatzi dudan ipuintxo bat da, niretzat esangura handia dauka.