𝕺𝖓𝖊 𝖘𝖍𝖔𝖙

94 6 94
                                    

Ohetik altxatu, gosaldu, klasera joan, etxera joan, janaria jan, afaldu, nire hortzak garbitu eta nire ohera lo egitera.

Beti berdina egiten nuen, ez neukan lagunik. Inork ez zen nigana hurbiltzen, oso lotsatia nintzen eta oso zaila egiten zitzaidan beste pertsonekin erlazionatzea.

Aita, ama, aizpari... Beti esaten nizkion lagun asko neukala, eta oso ondo pasatzen nuela patio orduetan.

Ez nintzen gai nire errealitatea kontatzeko.

Ez nuen nahi nire familia pringatua bat naizela jakitea.

Beldurra neukan, es nuen nahi nire familia nire ikaskideek bezala tratatzea, ez nintzen errobota, ezin nuen botoi bat pulsatu eta aldatu, ezin nuen nire lotsa kendu eta ezin nuen besteekin ondo hitz egin.

Ezinezkoa egiten zitzaidan, ez nintzen gai gauza horiek egiteko, beti esaten nion neure buruari:

"Egia esaten hari dira, ez dut ezertarako balio"

"Nire lotsaren erruz ezin izango dut leku askotara joan, nire ametsa ezingo dut egi bihurtu"

Ikasten nuen, etxerako lanak egiten nituen, baina aurkezpenak egiterakoan ez nintzen gai ezta burua altxatzeko. Beldurra neukan nire ikaskideek esango zutenagatik.

Gezurra zirudien, besteek oso goxo egiten zituzten aurkezpenak besteen aurrean, eta nire txanda denean, ezin nuen nire lekutik mugitu.

Egun batean nire bizitza aldatu zuela pentsatu nuen. Pertsona bat nigana hurbildu zen, eta ez zen nirekin sartzeko. Ondo tratatu zitzaidan.

Jihan zuen izena, Institutuko neska politena zen, nire ustez.

-Kaixo, zure izena Zoa da, ezta?- nire lekuan geratu nintzen eta ez nuen ezer erantzun.

Nola erantzungo nion?, Zoa nintzen, Institutuko pringatua. Egia esanez Institutuko pringatuena.

-Barkatu traba egiten badizut, ez da nire intentsioa- nire burua altxatu nuen eta bere begietara begiratu nion.

Begi ederrak zituen, munduko politenak, nire ustez.

-Bai, nire izena Zoa da- irribarre egin zuen, neska horrek munduko pertsona politena zen, ez neukan dudarik.

-Jihan deitzen naiz. Zure ondoan eseri ahal nahiz?- galdetu zidan eta lotsa askorekin baietz erantzun nion.

[...]

-Ez dakit zergatik zaude bakarrik patio orduan, neska oso jatorra zara- Jihan, neska horrek nirekin ligatu nahi zuela bazirudien.

Ez nengoen hain seguru, esan nahi dut, ordubetez ezagutu genuen elkar, ez nintzen fidatzen.

-Neskak gustatzen zaizkizu?-

Galdera hori ez nuen espero. Beste leku batera begiratu nuen, ezin nuen kontaktu bisuala mantendu.

-Ez dut uste nire sexualitateari buruz hitz egitea importantea denik- esan nuen pixka baxu.

-Niretzat importantea da-

Konfusio handiz begiratu nion.

-Gustoko zaitut Zoa, asko-

Hori ezin nuen sinetsi, inoiz hitz egin zuen nirekin.

-Ez dizut sinesten, barkatu, baina patiora noa- esan nuen txirrina entzun nuenean.

Ia korrika egiten atera nintzen klasetik. Gauza asko gertatzen hasi ziren, eta oraindik egun horretako lehen patioan geunden.

Nire azken arnasaDonde viven las historias. Descúbrelo ahora