03

7 3 0
                                    

-Nire gurasoek arreta gehiago jartzen diote nire ahizpa txikiari, hamar urte ditu, beraz, ulertzen dut, baina horrek ez du esan nahi batzuetan familiatik baztertuta sentitzen naizenik- esan zion Markek, aspalditik ari ziren hizketan, baina bere gu...

¡Ay! Esta imagen no sigue nuestras pautas de contenido. Para continuar la publicación, intente quitarla o subir otra.

-Nire gurasoek arreta gehiago jartzen diote nire ahizpa txikiari, hamar urte ditu, beraz, ulertzen dut, baina horrek ez du esan nahi batzuetan familiatik baztertuta sentitzen naizenik- esan zion Markek, aspalditik ari ziren hizketan, baina bere gustuak bakarrik komentatu zituzten, momentu horretara arte -Ziur gurasoak ez direla ohartu ere egin oraindik etxera heldu ez naizela- esan zuen burua korearren sorbaldan pausatuta, nahasi samar begiratzen zion baina ez zuen ezer egin hura urruntzeko.

-Nire ama duela urte batzuk hil zen, baina ez zidan asko eragin, kanpoan pasatzen zuen denbora gehiena. Baina nire aitari eragin zion, edaten eta erretzen hasi zen, normalean ez dit kasu handirik egiten, egia esanez, seguruenik oraintxe mozkortuta dago sofan- esan zion, Markek burua apur bat bueltatzen zuen ikusita, begien kontaktua jartzeko Donghyuckekin. Eztarria garbitu zuen eta bere eskuak begiratu zituen -Sentitzen dut nire txakurrarekin, espero dut nire aitak jaten eman izana eta kalera atera izana-

-Ez nekien txakurrik zenenik- esan zuen, burua berriro jiratuz, begirada korearren eskuetan finkatzeko -Ze arraza da?-

-Golden retriever bat da, kalean kaxa batean aurkitu nuen eta etxera eraman nuen, zorionez aitak utzi zidan mantentzen- esan zuen aurpegian irribarre txiki bat sortzen utziz.

-Beti nahi izan dut maskota bat izan, baina gurasoek ez didate uzten-

-Beti jarraitu dezakezu tematzen- esan zuen Markek barre pixka bat ateraz.

-Beno, haiek ezagututa, nire ahizpari baino ez diote entzungo- esan zuen, Donghyuck nola dardara pixka bat zebilen nabarituz -Hotzerik al duzu?- galdetu zuen, burua sorbaldatik urrunduz, korearrak kamiseta soil bat nola zeraman ikusita.

-Ez da ezer, ondo nago- esan zion irribarre bat emanez, baina eman zion dardara txikiek traizio egin zioten.

Markek txamarra kendu zuen, kamiseta batekin geratuz, txamarra jantzi eta biak estali zituen handik gutxira, eta berotzeko, korearrara hurbildu zen, biak hobeto estaltzen zituen bitartean ondoan nola kizkurtzen zen nabarituz.

-𝙶aur arte ez nekien atsegina izan zintezkenik- esan zion Markek, eta Donghyuckek ezin zion barre eginez.

-Berdin diot zutaz-

-Noiz hasi ginen eztabaidatzen elkar ikusten genuen bakoitzean?- galdetu zuen Markek Donghyucken besoa besarkatuz, burua sorbaldan eutsita.

-Denbora dezente ezagutzen dugu elkar, ez naiz gogoratzen ere- esan zuen, Markek aurpegia nola jiratu zuen berriro ikusteko, eta aurpegia biratu zuen bestearekin begi-harremana eginez.

-Orain arraro sentitzen naiz- esan zion Donghyuckeri, arrazoiren batengatik ezin izan zuen urduri irensten.

-Bai, beno, uste dut ez dela normala egunero eztabaidatzen duzun pertsonari zure gustuei eta zure bizitza pertsonalari buruz hitz egitea- esan zuen barre labur bat ateraz, Markek irribarre txiki bat nola egiten zion ikusita.

Knowing you (EUSKARA)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora