Fairy Oakera iritsi nintzenean, neskatilak jaiotzear zeuden.Bidaia luzea egina nuen eta erresuma magiko asko zehartu nitien Haritz Sorginduaren herriraino.Nire hegalak dardarka ari ziren nekearen nekeaz, baina hunkituta nengoenez, ezin nituen gelditu.Normala da,nire lehen lana baitzen!
-Egun on.Zoriontsuaizangobanaizesanbeharkodutizena, Kontseilu Nagusiari eskatu diozuen maitagarri haurtzaina naiz -esan nion atetik irten zen atsoari.
Bere lorategiko loreen moduko ile zuri -zuria, esku finak era atzamar luzeak zituen eta erregina itxura zeukan. Begiak adi-adi zituen jarrita nigan- eta une batez pentsatu nuen harrizkoa zela,zeren erantzuna mean beharrean isilik eta zirkinik begin barik gelditu baitzen,estatua balitz bezala.
Bat-batean izutu egin zen eta begiak itxi zituen niri hobeto entzuteko.Ondoren hauxe esan zuen:
E???Ez nuen errepikatzeko betarik izan,zeren jarraian hasperen luzeeee-luzeeeeea egin baitzuen, eta irribarrez esan zidan:
-Urte askotarako,Poziknahizintuzket....,hots,Zoriontsuaesannahidut...Tira,bada,ongi etorri.Utzi ikus zitzaidan; imajinatzen nuena baino politagoa zara.Faborez,eser zaitez gerezi-bizkotxo honetan,labetik atera berria day eta ataedena hartzeko modua izango duzu.-Kontseilu Nagusiari esan diodanez,maitagarri maitea, hamar arrosa-hosto jasoko dituzu hilean soldata gisa,gehi bi laranja-opiltxo jaiegunetan.Eta...Feli deity gura zintuzket, axola ez badizu.
O, hilean hamar arrosa-hosto jasotzea soldata ona da,eskerrik asko!.Zer esanik ez laranja-opilak, izugarri gustatzen zaizkit eta.Baina"Feli"... bihotz-zanpatzailea!, zer bihurtu zuen nire izen ederra?
Nik ere ahalik eta tonurik serioenaz era irmoenaz...
-Ohore handia izango da zuretzat LAN egitea,Lala Tomelilla garai guztietako sorginik ospetsuena eta maitatuena zen; niretzat mitoa zen! Ontasunaren Urrezko HIRU Luma eta saririk garrantzitsuena jaso zituen magiaren arloan eginiko aurkikuntzegatik.
Milaka kondaira zebilen herrian haren inguruan:dragoi hegaldun baten gainean ibili omen zen, itsasoko urak begiradaz menderatu omen zituen,egurra koretan jartzen omen zuen...Egia ote zen?Sekula ez nuen jakin.Haren begiek aditzera ematen zidaten, zalantzarik Gabe,dragoi baten gainean zitekeela. Batek daki istorio haietatik zein ziren egiazkoak eta zein ez!.Baina Tomelilla ez zen sekula harro geratu horretaz.Apala eta jakintsua zen,beharbada Argitasunaren Sorgin guztietan jakintsuena.Egia esan,ohore handia zen harentzat lan egitea.Eta luze gabe zorte handia izan nuela ere agerian gelditu zen.
ESTÁS LEYENDO
Fairy Oak:Ahizpa bikien sekretua
CasualeW.I.T.C.H en sortzaileak ireki ateak fantasiaz beteriko mundo berri bati! Orain dela mila urte baino gehiago, gauerdian puntu -puntuan, gertaera magikoa jazo zen Fairy Oak-eko etxeetan: argidun maitagarri txiki-txikiek haurren ipuinak kontatu zizkie...