Etxetik atera nintzen nire aurikularrekin paseo bat emateko. Nire munduan sartuta nengoen eta horregatik pertsona batekin talka egiteak ustekabean harrapatu zidan:
- Barkatu! - esan genuen biak batera.
Bere aurpegira begiratu nuenean neska eder bat ikusi nuen. Hitzik gabe geratu nintzen segundu batzuz. Ahotsa itzuli zitzaidanean berarekin hitz egiten hasi nintzen.
- Musikan murgilduta nengoen eta ez zaitut ikusi, sentitzen dut...
- Enara, nire izena Enara da. Eta zurea?
- Ni Zuri naiz.
- Eta zer egiten zenuen kalean ordu hauetan Zuri?
- Nire ahizpa bere mutilarekin dago etxean. Nahiz eta beraiekin ondo eraman batzuetan ñoñoak jartzen dira eta ezin ditut aguantatu.
- Ba nahi baduzu kafe bat hartzera joan gaitezke taberna batera eta horrela zure ahizparen mutila etxetik joaten den arte egon gaitezke.
- Ados.
Orduak igaro genituen hitz egiten. Bera erlazio toxiko batettik atera dela kontatu dit eta nik berari Basakabin gertatu zaizkidan hainbat gauza.
- Udaleku horretara joan beharko dut udara pasatzera. Kontatu didazunaren arabera ederra da lekua.
- Bai. Joan beharra daukat afaltzera, ikusiko gara.
- Bai. Agur Zuri.
- Agur Enara.
Ez dakit zer gertatu den baina bistan da berarekin maitemindu naiz.