Eli
Esnatu berria naiz eta buruko min handia dut. Ohetik altsa eta aspirina baten bila noa sukaldera, eta lehiotik begiratzean Amsterdamen nagoela konturatzen naiz eta atzo gertatutako guztiataz poliki poliki gogorarazten ari naiz...Flashback
Diegorekin alkohola erosi ondoren bertan dugun etxera joaten ari gara edariak uztera eta gero afaltzera.Etxera iristean mugikorra hartu eta Gariren mezu batzuk ditudala ikusten dut baina erantzutera noanean afaltzera joateko ordua dela oroitzen naiz eta geroxeago erantzungo diodala erabaki dut.
Ordu batzuk geroago...
Goizeko 3:29 rak dira eta egia esan oso mozkorra nago eta ez dakit zer egiten ari naizen, bapatean zerbait goraka doala nabaritzen dut nire sabelean eta al bezain azkar komunera sartzen naiz botaka egitera. Barruan nuen guztia bota ondoren ispilu aurrera joan naiz eta mugikorra hartu dut. Zuriren 4 dei galdu Gariren 7 dei galdu eta aitaren 3 dei galdu, lo egin ondoren deituko diedala erabaki dut, bapatean komuneko atea irekitzen da eta bertatik Diego eta beste neska bat sartzen dira muxuak emanaz elkarri. Beraiek konturatu baino lehen komunetik ateratzen naiz eta Naia eta ni etxera bueltatzen gara pentsatzen Ane etxera joan dela.
Ohea ikusi orduko gainera botatzen naiz eta bertan lo hartzen dut.
Flashback- aren amaiera
Gosaldu ondoren, Gariri Zuriri eta aitari deitu diet eta gero Instagramen sartu naiz.