Jontxerren berezia

62 8 0
                                    

Egunero bezala lehendabizi esnatu naiz. Jontxuk lo jarraitzen duenez gosaria prestatuko dut korrika egitera atera baino lehen.

Itzultzerakoan, Jontxu mahaian dago gosaltzen.

- Kaixo maitia, zer moduz egin duzu lo? - esaten diot buruan muxu ematen diodanean.

- Ongi, eta zuk?

- Ere bai, dutxa bat ematera noa.

- Ados.

Dutxatu ondoren Jontxuk bazkaria prestatu du eta orain biak lasai-lasai gaude egongelan sofan etzanda.

Betiko moduan serie bat ikusten amaitzen dugu.

Amaitzen dugunean hitz egiten hasten gara.

- Zer moduz daramazu Gari zure laguna izatearena?

- batzuetan zaila egiten zait baina ez da eraman dezakedan ezer.

- Pozten naiz, ez dizut gaizki ikusi nahi.

- Nik ere ez zu.

- Esan diezadakezu egin zizun gauzetako bat? Ez badidazu esan nahi ez esan ezer.

- Egin zidan gauzarik okerrena badakizu, printsesaz janztera behartu ninduela eta tximeleta deitu zidala. Egin zidan beste gauzetako bat, ez hori bezain okerra, komunetan nire burua behin eta berriz sartzea izan zen. Jolas orduan egiten zuen ez niolako hamaiketakoa ematen, beste batzuetan berriz aspertuta zegoelako.

- Ez nuen inoiz pentsatuko horrelako gauzak egingo zizkizunik.

- Orain aldatu egin da. Badirudi Elik pertsona hobea egiten duela.

- Bai, espero dut beraien arteko erlazioa iñoiz ez zapuztea, biak gaizki pasatuko zutela irudituko litzaidake.

- Joango gara afaltzera?

- Ados.

Goazen InstagramDonde viven las historias. Descúbrelo ahora