Gari
Gaur Eliren etxera noa lotara. Nire gurasoak lagun batzuk gonbidatu dituzte etxera eta nere logelan egin behar zutenez lo Elik bere etxea eskaini zidan.Amarekin noa autoan Elirengana joateko, amak eta nik ez dugunez hitz egin bidaia osoan Berri Txarrak jarri dut nire aurikularretan.
Iristean ama ere jeisten da autotik Eliri bi muxu eta besarkada bat ematera. Eliren aurpegia une honetan horrelakoa da:
Irrifar ez egiten saiatzen naiz baino ezinezkoa da, aurpegi hori oso barregarria da.
Nire ama joan ondoren muxukatu egiten gara gero etxera igotzeko. Bertan, Amaia, Zuri eta Paul agurtzen ditut azken honek aurpegi arraroa jarriz.
Amaia eta Paul joan egiten dira eta guk arratsalde osoa pasatzen dugu egongelan Zurirekin batera The Walking Dead ikusten.
Amaia eta Paul itzultzerakoan afaldu eta ohean sartu gara. Nik Eliren logelako lurrean egingo dut lo bere ohearen ondoan.
Gau erdian, Eli negarrez entzuten dut eta beragana hurbiltzean ametsetan dagoela ikusten dut, geroz eta malko handiagoak botatzen ditu eta negar batean esnatzen da:
- Eiii, lasai hemen nago eta ni hemen nagoen bitartean ez zaizu ezer gertatuko. -besarkatzen dudan bitartean esan diot hau guztia. - Zer da, zure amarekin amestu duzu berriz?
Baiezkoa erantzuten dit buruarekin.
Lasaitu denean lurrera itzultzeko asmoa nuen baina Elik besoa heldu dit:
- Gera zaitez nire ohean mesedez.
- Baina zure aita...
- Nire aitarekin hitz egingo dut nik, ez zaitez kezkatu.Bere alboan etzaten naiz eta bera nire bularraren gainean etzaten da. Horrela biok lo hartzen dugu.