1

114 3 11
                                    

Aitor euskara maite zuen, eta hori pentsatuz hasi zen magisteritza ikasten, euskararen xarma besteekin zabaldu nahi zuelako. Ez zuen pentsatu profesio horren alde txarrean: ikasleak.

20 urte daramatza irakasten eta bere klaseak ahalik eta interesgarrien egiten saiatzen den arren, beti amaitzen du nekatuta ume madarikatu haiengatik. Eguneko aldi pozgarri bakarra euskara mintegian sartzen zenean zen, han bere lagun mina Mikelekin topatzen zelako. Mikel beste euskera irakaslea zen eta duela 15 urte ezagutu zuen berak 5 urte zituela klaseak ikastola horretan ematen. Kaixo esan zutenetik ez dira inoiz banatu, lagunak egin ziren berehala.

Aitor pasilloatik zihoan bere karpeta eskuetan zeramala, barruan euskerako azterketa zuzenduak. Berriro ere bere ikasleekin bronka izan zuen, bigarren hiruhilekoa eta horaindik ez zuten ulertzen euskara azterketa gainditzeko aditzak jakin behar zirela eta ez Bernat Etxepareren biografia bakarrik. "Kaben zotz...!" pentsatu zuen, oso nekatuta ikasleen jarrerarekin.

Hasperen egin zuen euskara mintegiko atea ikusi zuenean. Ireki eta Mikelen ile kizkurrarekin egin zuen topo.

-Egunon Aitor! -agurtu zion ordenagailuaren atzetik.- Ze? Berriro bronka euki dezu klasean?

Mikel ia parrez ari zen hizketan. Gauza da Aitorren haserre aurpegia oso parregarria iruditzen zitzaiola, lehenengo aldiz ikusi zuenean ia ordu bat parrezka egon zen.

-Ezin dut gehiago astapotro hauekin!! Aditzak ez dira hain zailak!!

Aitor kexatu zen bere mahaian esertzen zen bitartean. Mikel berriz irribarre tamal bat eman zion.

-Ea ba! Anima zaitez pixkat, nahi baduzu gaur bertso txapelketa elkarrekin ikusi ahal dugu.

Horrek Aitorri irribarre txiki bat eragin zion. Bertso txapelketak elkarrekin ikusten zituzten biei gustatzen zitzaiela konturatu zirenean aspaldi.

Aitor baietz esan zuen burua astinduz eta Mikelekin hitzegiten jarraitu zuen berriro klasea ematera joan behar zutenera arte. Zuzendu beharrezko lanak etxean zuzendu behar zituen beti Mikelekin pasatzen zituelako klasearen arteko orduak lan egitearen ordez. Beti lamentatzen da horregatik baina ezin du saihestu.

Egunaren bukaeran Aitor Mikel itxoiten geratu zen ikastola aurrean. Klaseak bukatu ziren gaurkoz eta ikasleak eraikinatik ateratzen ari ziren korrika eta presaka etxera bueltatu nahian. Bera ere presa berdina sentitzen zuen, baina Mikelen etxera joatekotan gelditu ziren. Momentu horietan Mikel gorroto zuen! beti zen motela gauzak jasotzen, a ze tipoa!!

Minutu batzuen barru Mikel kanpora atera zen eta Aitor txalotu egin zion sarkasmoz.

-Azkenean agertzen zara mutiko! Zita batean plantoia eman nautela dirudi...

-Barkatu, barkatu! Badakizu nola naizen gauzak jasotzen...

Ez zioten inportantzia gehiago eman situazio horri eta Mikelen etxera bideratu ziren, atmosfera alaitu zen jada eta bertso txapelketaren irabazlea nor izango den argudiatzen hasi ziren.

Amodioa euskara mintegian Donde viven las historias. Descúbrelo ahora