Astelehena zen berriz ere, lehen astelehena ikastolan Mikel gabe.
Aitor arnas sakona hartu eta zortzitan animo gutxirekin eskola aurrean zegoen. Eraikina behetik gora ikusi eta bere gainean eroriko zela iruditu zitzaion. Bere bularrean sentsazio astuna zeraman Mikelekin hitzegin zuen egunetik. Hala ere, aurrera pauso ausart bat eman zuen eta jakin izan baino lehenago bere ikasleen aurrean zegoen. Momento hartan konturatu zen gaurko klasea preparatu gabe zeukala.
Ikasleak bere saltsan zeuden elkarrekin hitzegiten, paperezko hegazkinak botatzen... Isil batzuk bere kuadernotan marrazten edo eskola liburuetan idazten. Ah, egia, astebururako etxekolanak bidali nituen, pentsatu zuen.
—Entzun, gaur klase librea izango da. Beste ikasgaiko etxekolanak badituzue haiek bukatu, libre bazaudete isilik egon eta zuen ikaskideak ez gogaitu.
Gela osoa ixiltasunean murgildu zen, denok Aitor begira. Horaingo honetan bazekiten zerbait gertatzen zaiola zeren inoiz ez zen etxekolanak zuzentzeaz ahazten, eta, kalse libreak? noiztik? beti zegoen zerbait egiteko Aitorrekin.
Hala ere, inork ez zuen ezer esan, patio eta gero denok ulertu zuten eta. Beste klasekoak euskara klasean irakasle-ordezkoa izan zuten. Puntu honetan denok zekiten haien bion kontua eta triste jarri ziren haiengatik.
—Zerbait egin behar dugu. -esan zuen B gelako ikasle batek.
Beste klaseetako guztiek ados zeuden eta pixkanaka pixkanaka ikasleek hedatu zuten plana ikastola guztia zekien.
-
Aitorrek bazekien. Bazekien miserable aurpegi hutsa zeukala. Eguna hasi zenean bere tristura disimulatu ahal zuela pentsatu zuen, baina beste ikasle eta irakasleek botatzen zioten pena begiradak, kontrakoa esaten zioten.
Euskara mintegian sartu zen egunean lehen aldiz eta arnasa bota zuen. Hutsa zegoen eta hotza sentitzen zen Mikel gabe.
Bere aulkian eseri eta paperak mahai gainean banatu zituen, bere aurpegia bere eskuz estalita lan kantitate hori ikustean. Goizeko hamarrak ziren eta gogaituta zegoen jada.
—Aupa! Zemouz Aitor? Triste aurpegia zeramatzazun egun guztia aizu!
O, ez.
—Mam- Gorotz ... zertan zara emen?... Ez da ezer, lasai. Lan asko dut, bakarrik utzi ahal nazakezu?
—Mikelengatik da ezta? Faltan botatzen duzu!! Mutil lagunak dirudizue!!
—Utz nazazu pakean Gorotz, ene bada...
Gorotz ez zion kasurik egin eta galderak egiten jarraitu zuen, Aitorrek, noski, bere inteligentziarekin denak sahiestu zituen. Aurreikusi zuen bezala, Gorotz galdetzeari utzi zuen eta bere buruaz hitzegiten hasi zen berehala. Ez zion jaramonik egin eta lanean hasi zen. Konturatu baino lehen Gorotz agurtzen ari zitzaion eta mintegitik pozik atera zen ia bi orduz bere bizitzari buruz hitzegiten egon eta gero.
Berriro bakarrik aurkitu zenean erlaxatu ahal izan zen.
⚪🟢🔴
laburra baina intentsitatez betea
espero dut gustoko izatea ze ez det gehio aktualizatuko hemendik bost urtera arte xoxo
ESTÁS LEYENDO
Amodioa euskara mintegian
Lãng mạnMikel eta Aitor euskara irakasleak ziren eskola berdinean, oso lagun minak ere. Egun batean, Aitor, bere ikasleek beraien adiskidetasunari buruz egiten ari diren komentarioak entzuten ditu pasilloan eta pentsatzen hasten da. 🛀 Non Michael Sheen Mik...