Larunbata zen jada, eta Mikel dotore-dotore janzten ari zen. Aitor ikusi behar zuen aldi guztietan bezala.
Bere mobiletik Chill Mafiako abestiak entzuten zituen bere alkandora jartzen ari zen bitartean. Bere abesti gogokoena "gazte arruntarek koplak" zen, bere ikasleak nola sentitzen ziren hobeto ulertzen laguntzen zion eta "erritmo oso martxosoa duela" esaten zuen. Gainera, ez zekien ia YouTube erabiltzen orduan ezin zuen abesti gehiago entzun. Horregatik zen bere gogokoena.
Arratsaldeko bostetan herriaren plazan zegoen Aitor, Mikelekin han gelditu zuelako. Eta beti bezela bere laguna berandu iritsi zen, 15 minutu berandu konretuki.
Mikelen aitzaki penagarria entzun eta gero, beste plazara habiatu ziren. Larunbat hartan harri-jasotze txapelketa bat antolatu zuten eta, nola Mikeli harrijasotzaileak asko gustatzen zitzaizkion, txapelketa ikustera joatea erabaki zuten atzo, afaltzera joan aurretik denbora egiteko.
Jendearen artean eseri ziren eta txapelketa hasten zen bitartean hizketan zeuden. Mikel Aitorren atzoko jarrera arraroaz galdetu nahi zuen, baina azkenean ahaztu egin zuen Aitor zerbait interesgarriagoaz hitzegiten ari ziolako.
Txapelketa hasi zenean Mikeli begirada argitu zion eta Aitor ez zuen gauza zoragarriagorik ikusi. Mikel zirraraz beteta zegoen.
—Ara!! Begira ze besoak dituen tipo horrek!
Mikel oso txundituta zirudien harrijasotzaile horren besoak ikusten eta Aitor gimnasiora apuntatu behar zuelaren nota mentala hartu zuen.
Ez zen gauza arraroa Mikel horrela egoteak harri-jasotze txapelketa batengatik, bera izan zen harrijasotzaile bat bere nerabezaroan. Utzi egin behar izan zuen lesio batengatik eta depresio txikia hartu zuen urte haietan. Hala ere, hori ez zen oztopo bat izan txapelketa guztiak ikusteko. Bere kirol gogokoena baitzen, euskadin sortutakoa, bai noski!
Txapelketaren irabazlea esan aurretik jendearen artean zurrumurru suabea zegoen, denok lagunen artean apostuak egiten.
Epaile batek mikrofonoa hartu eta suspensearekin irabazlea aipatu zuen segundu batzuk pasata.
—Harrikoitz?...
Mikel konfundituta zegoen. Izen hori asko sonatzen zion, baina ez zekien zergatik. Altxa egin zen bere lekutik eta Aitorren eskua helduz (bere buruan zegoen aitzaki bakarra hori egiteko "jende gehiegi zegoela eta beldur zela Aitor bistaz galtzea" zen, izkutuan gustatu zitzaion Aitorren eskua heltzea) txapeldunarekin hitzegitera hurbildu zen. Gizonaren aurpegia hobeto ikusi ahal izan zuenean dena ulertu zuen eta irribarre batekin deitu zuen.
—Harrikoitz! Benetan zu zara? Ai ama zenbat denbora!!
—Mikel? -esan zuen besteak eta pozik hurbildu zen haienera.
Aitor han gelditu zen biak ikusten ezer egin gabe. Mikel bere eskua heltzeari utzi zion Harrikoitz besarkatzeko. Oso txikia sentitzen zen hain tipo handi, gogor, muskuloso, guapo eta sexy baten aurrean. Gainera bere burua disdira egiten zuen (burusoila zen) eta aingeru bat zirudien.
—Hau Aitor da, nire laguna eta lankidea.
Aitor Harrikoitzen esku firme eta gogorra astindu zuen eta hirurak hizketan hasi ziren gustora. Harrikoitz oso tipo majoa zen.
Egun horretan, Aitor jakin izan zuen haiek biak batera entrenatzen zutela gazteak zirenean harrijasotzaileak izateko, eta oso lagun onak bihurtu zirela garai hartan. Baina Mikelen lesioa eta gero ez ziren gehiago ikusi, ez zeukaten komunikabiderik. Gainera handik gutxira Mikelen familia herriz aldatu ziren.
Hizketan eta hizketan denbora pasa zitzaien. Azkenean, bederatzi t'erdiak zirela konturatuta, Harrikoitz agurtu zuten eta sagardotegira habiatu ziren paseotxo bat emanez. Ez larritu, horaingoan Harrikoitzi mugikor zenbakia eskatu zuten!!
—Ez nekien hain lagun guapoak eukiko zituzuenik! -brometan hitz egin zuen Aitor.
—Nik bakarrik lagun guapoak ditut, horregatik zaude nire lagun zerrendan. -erantzun zuen Mikel, parrez.
Aitor gorri jarri zen, bazekien ba ez zegoela gezur apur bat Mikelen hitzetan, ez zelako lehenengo aldia bere laguna guapoa deitzen ziola. Mikel Aitor guapoa zela bazekien, eta ez zuen inongo lotsarik hori onartzen.
Sagardotegian sagardotegi menua eskatu zuten, noski: bakailo tortila, txuletoia eta irasagarra gazta.
Biak elkarrekin zeudenean orduak azkar pasatzen zitzaien, ondo pasatzen zutelako biak hizketan. Parrez eta parrez ekin zioten gau osoa, sagardoa edaten eta txuletoia behar bezala dastatzen. Biak gorri-gorriak zeuden gazta ekarri zutenean, alkoholarengatik horaingoan.
—Benetan esateizutba!! -oilukatu zuen Mikel, ahots dardar batekin- Niri Karlos Arguiñano mutiko super sexx- sexia iruditzen zait!! ez barre egin!
—Kar kar kar kar!!
Mikel Aitor jo zuen besoan, baina hori ez zuen Aitorren barreak gelditu.
—Esan zu ba! Nork duzu gustoko?? -galdetu zion Mikelek tonu haserre batekin. Beno, ahalik eta haserren egoten mozkorra zaudenean.
Aitor Mikel begiratu zuen, poliki-poliki bien begiradak topatu ziren. Aitorren bihotza bizkortu egin zen, baina mundua gelditu egin zen. Bere lagunaren begiak disdira egiten zuten eta oso politak ziren. Itsasoa bezain urdinak ziren eta beraietan ito egingo zelaren sentsazioa zabaldu zitzaion, baina ez zen sentsazio txarra.
Arnasa hartu zuen eta mozkorra zegoenez, mozkor baten erantzuna eman zion. Egia.
—... Zuk...
Seriotasun osoz esan zuen, gau hartan seriotasunez esan zuen gauza bakarra izan zen. Mikel gorriago jarri zen, hori posible bazen.
Kaixoo!! espero dut kapitulua gustatu izana eta pertsonai berri hau ondo rezibitzea tipo majoa da-eta!!
Harrikoitzen argazkia hemen uzten dizuet:
agur!!!
ESTÁS LEYENDO
Amodioa euskara mintegian
RomanceMikel eta Aitor euskara irakasleak ziren eskola berdinean, oso lagun minak ere. Egun batean, Aitor, bere ikasleek beraien adiskidetasunari buruz egiten ari diren komentarioak entzuten ditu pasilloan eta pentsatzen hasten da. 🛀 Non Michael Sheen Mik...