Jontxu unibertsitateko erresidentzian bizi zenez Anderri galdetu zion bere etxean egin nahi bazuen taldelana, lotsa apur bat ematen zion arren.
-Ez, ez, hobeto kafetegi batean, mesedez.- Susto aurpegiarekin erantzun zuen, baina Jontxuk ez zion garrantzi askorik eman eta ados egon zen kafetegiaren planarekin.
Ez zuen inpresioa eman nahi denbora asko eman zuela bere burua apaintzen, baina denbora luzea eman zuen armairu aurrean. Hala ere azkenean beti bezala jantzi zen, ez zuelako arropa berezirik gauza hauetarako. Egia esan ispiluaren aurrean ilea bai apaindu zuen egunero baino apur bat gehiago.
Hainbeste denbora burua jaten erabili zuen arren bera heldu zen lehena Starbucks-era beraz eskatzeko ilaran jarri zen, jakin gabe Anderrek zer edaten zuen normalean. Justo berari tokatuko zitzaionean bere belarri ondoan ahotz bat entzun zuen:
-Txokolate zurizko frappucino bat karamelo siropearekin.- Ahotsa Anderrena zen eta Jontxuk sorpresas begiratu zion.
-Zenbat azukre, ez zintudan hain gozozalea irudikatzen.- Txantxetan esan zion Anderri. Anderrek begi batekin misteriotsuki kiño egin eta mahaira jesartzera joan zen.
Hiru ordu eman zituzten lanean, oso ondo konpontzen. Telefonoak eman zizkioten bata besteari eta lana bukatzean erabaki zuten geratuko zirela beste egun batean beste kafe bat hartzeko.
Aste bat pasatu zen eta bi aldiz geratu ziren buelta bat emateko baina hurrengo astelehena heltzean Ander ez zen klasean agertu.
KAMU SEDANG MEMBACA
Kondiziorik gabe
RomansaJontxu unibertsitateko lehen egunean klasera heldu da, jakin gabe egun horretatil aurrera bere bizitza asko aldatuko zela.