Zergaitik zegoen Jontxu hain borde berarekin?? Igual "borde" ez zen hitz zuzena, baina bai zegoela normalean baino lehorrago berarekin. Kafetegira joaten ziren, baina Jontxu ez zuen ia hitzik giten eta ez ziren brometan ibiltzen beti bezala. Egunak pasatu ziren horrela eta Ander gero eta rayatuagoa zegoen.
Gau batean bapatean Jontxuk gelako lehioan golpe batzuk entzun zituen. Lehenengo pisuan lo egiten zuen, beraz ez zitzaion arraroa iruditu, behar bada ikasle barregarriren bat bromatan zegoen kanpoan. Baina berriro ere golpeak entzun zituen, eta hirugarren aldi baten ere. Azkenean ohetik altzatu eta lehiora hurbildu zen. Kanpoan Ander ikusi zuen, manga laburrean hotzak janda.
-Zer egiten duzu azaroan kalean manga laburrean? Zoratuta zaude?
-Pasatu ahal naiz?
-Nozki, igo.- Jontxuk Ander lagundu zuen lehiotik sartzen eta gero arin arin itxi zuen hotz gehiago ez sartzeko. Ohean jesarri ziren eta manta bat bota zion gainetik beroa berrezkuratzeko.
-Zer gertatu da? Zer egiten duzu hemen?- Galdetu zion kexkatuta.
-Zer gertatzen zaizu nirekin? Zergatik zaude hain lehor?
-Ezer, normal nago.
-Gezurra.
Jontxu ohetik altzatu eta gelatik bueltaka hasi zen, urduri. Baina azkenean Anderren aurrean gelditu eta egia esatea zela onena erabaki zuen.
-Larunbat horretan, tabernara joan ginenean, mundu guztiarekin dantza egin zenuen, gainera zelako dantza, eta nirekin ez zinen egon ezta bost minutu ere. Eta zu izan zinen irtetzeko ideia izan zuena eta niri ezkatu zenidana. Ia denbora guztian bakarrik egon nintzen, zurekin dantzatu nahi nuen arren.
-Baina ni uzte nuen ez zenuela dantzatu nahi, ez zinen pistara ezta hurbildu ere.
-Lotsa handia ematen didalako! Baina zurekin joan izango banintza...
-Eta zergatik ez zenidan esan??
-Hortik perreatzen zeundelako!- Jontxu ohiukatzen amaitu zuen, baina korrika eskua ahoaren aurrean jarri zuen, ondoko gelakideak entzun egingo zutelakoan. -Ezin nintzen ezta hurbildu ere.- Amaitu zuen, xuxurlatzen.
-Ni... Ez nintzen konturatu... Gauean irtetzen naizenean... Transformatu egiten naiz... Baina ni zurekin egon nahi nuen ere.- Mantarekin hobeto eztali zen. -Parkatu egingo didazu?
-Bai...
-Pelikularen bat ikusi nahi duzu hemen nagoela aprobetzatuz?
-Benga, hartu portatila.
Biak ohean etsan ziren portatila hanketan jarrita eta Netflix ireki zuten. Gau guztia pelikulak ikusten eta hitz egiten eman zuten, batera lo geratu ziren harte.
KAMU SEDANG MEMBACA
Kondiziorik gabe
RomansaJontxu unibertsitateko lehen egunean klasera heldu da, jakin gabe egun horretatil aurrera bere bizitza asko aldatuko zela.