Ispiluan begiratu zuen bere burua. Atzamar batekin kontu handiz begiko beltzunea ikutu zuen. Alde batzuetatik morea zegoen baina beste batzuetatik gorri gorri zegoen, odola garbitu ez balu bezala. Atzamarra kendu zuen mina sentitu zuenean. Zelan joango zen horrela klasera? Ez, ezin zuen horrela joan, ezin zion Jontxuri hori ikusten utzi. Beste klasekideak berataz murmurikatuko lukete baina ez lukete galdetuko, baina Jontxu... Ezin zuen bere galderei aurre egin, ezin izango zuen gezurrik esan aurpegi maitagarri horri.
Beraz hurrengo egunean ez zen klasera joan, ezta hurrengoan, ezta hurrengoan ere ez. Ubeldura horitu eta ezpaineko zauri itxi egiten zen bitartean egunak pasatzen ziren eta Ander geroz eta txartoago sentitzen zen whatsappak bazterrean uzten zituen bakoitzean. Ostirala heldu zenerako bere mugikorra bi egun zeraman soinu bat atera gabe. Seguruenik haserretu egingo zen...
Telebistaren aurrean zegoen botata, Netflixeko pelikula txarren bat ikusten, bere txakurra gainean botata, atea jo zutenean. Ez zuen ohin bat lurrean jarri txakurra ateari zaunka hasi zenean, baina aita oihuka hasi zitzaion sukaldetik eta marmarka haraino joan zen, oinak lurretik arrastaka. Mirillatik begiratu gabe atea ireki eta aurrez aurre Jontxu aurkitu zuen, susto aurpegi eta guzti. Han geratu zen geldi, zer esan jakin gabe, bere aurpegia zelan eskutatu jakin gabe.
-Kai...xo...- Agurtu zuen Jontxuk.
-Kaixo...- Xuxurlatu zuen Anderrek, begiak lurretik altzatu ezinik. -Mmmm... Pasatu nahi?- Ate aurretik kendu zen, lekua uzteko Jontxuk buruarekin baietz esan zuenean.
-Parkatu... Suposatzen dut ez zenuela nahi inor horrela ikustea...- Esan zuen urdurik Jontxuk.
-Bueno ez nuen gogorik klasekoak murga emateko...- Gezurra esan zuen Anderrek, ez zelako ausartu beragatik izan zela esaten.
-Zer gertatu zaizu?
Anderrek ez zuen erantzun bere gelan atea itxita jesarri ziren arte. Biak ohe gainean aurrez aurre, ezin izan zuen gehiago atzeratu.
-Gauza da... Etxean ez dugula diru asko. Beraz... Diru extra apur bat lortzeko... Ezagun batzuei faboreak egiten dizkiet, eta haiek diruaren parte bat ematen didate.- Anderrek ezin zuen Jontxuren begirada mantendu hori azaltzen zion bitartean. Eta Jontxuk ez zuen galdetu izan nahi zein motatako fabore. -Baina azken aldi honetan gauzak ez dira behar zuten bezala joan, eta mundu horretan, ez baduzu zure partea egiten... Ordaindu egiten duzu.
Jontxu begietara begiratu zuen eta Anderrek jakin zuen ez zuela epaitzen. Eskua artu zion eta isilik geratu ziren bata bestearen ondoan, Ander azkenean bere sekretuarengandik aske. Denbora bat geroago azkenean Jontxuk eskua altzatu eta ezpaineko zauria kontu handiz laztandu zion.
-Min handia ematen dizu?
-Ez, ya ez.- Irribare egin zuen Anderrek eta burua bere sorbaldan jarri zuen. -Eskerrik asko.
KAMU SEDANG MEMBACA
Kondiziorik gabe
RomansaJontxu unibertsitateko lehen egunean klasera heldu da, jakin gabe egun horretatil aurrera bere bizitza asko aldatuko zela.