Futuroscope

19 1 4
                                    

Gertatutakoaren ondoren, bi detektibeak desagertu egin ziren eta ez dut berriz ere haiei buruz ezer entzun. AUS enpresaren kokaleku zehatza aurkitu ostean, Poitiers-erako bi sarrera atera ditut dirigiblerako eta bulegoan astea libre eskatu dut.

-Zeinen txikiak ikusten diren etxeak eta zelaiak zerutik begira. -pentsatu dut ozenean, dirigibleko lehioetatik begira, nire bertigorena guztiz ahaztuta-. Arazoak ere horrelakoak izango balira...

-Baina ez dira. -moztu dit pentsakera Latontzik. Batzuetan oso mingain zorrotza duela iruditzan zait.

-Zergatik erabaki duzu nirekin etortzea?

-Erabilgarritasun handiagoa dut emen, zurekin, ordenagailu baten aurrean baino.

Elkarrizketa labur batzuen eta bi orduren buruan, Frantziako zoruan lur hartu dugu eta aste beterako alokatu dugun Poitierseko alde zaharrean dagoen etxe batera joan gara. Inguru honetan, etxeek mende bat ere badutela aipatu digu turistak erakartzen hari den gida batek. Gaur egungo gizartea ez bezalako beste bat ikusiko zuten, orduan, etxe hauen horma zaharrek. Geuri egokitutako etxera joan eta maletak bertan utzi ditugu, desegin ere egin gabe, gure helburua enpresara momentu honetan bertan joatea baita. Auto bat alokatu eta zentroranz joan gara autobidetik ziztu bizian.

Hiriaren erdialdeko Industria eta Enpresen Hazkunde Zientifikoko Poligonoan dago gu bila gabiltzan AUS. Ikusgarria da kanpotik ikusita enpresa, badirudi berezko distira duela eta bere instalazio zuri beltzek beste garai berri bateko ikutua ematen diote.

Latontzi inguruak miatzen utzi eta harrerara joan naiz ni bakarrik, kazetari plantak eginez. Bertako zuzendariarekin edo kargu altuko norbaitekin hitz egiteko aukeraren bila inguratu naiz, baina esan didate aurrez hitzartuta ez badago, ezingo dudala zuzendariarekin elkartu. Zorteko nago, ordea, zuzendariordeak bilera bat amaitutakoan bere bulegoan hartuko nauelako.

Itxarongelan geratu naiz ordu erdi bat-edo eta berehala deitu naute. Behin zuzendariordearekin, enpresari buruzko garrantzi gabeko galderak egiten hasi naiz eta bere erantzuteko era atseginaren eraginez, azkenean ausartu naiz benetan erantzuna behar duen galdera bakarra egitera:

-Zein uste duzu izan zela zuen langile zen Diego Cortés Dubois jaunaren heriotzaren eragilea?

Apur bat itxaron behar izan dut erantzuna jasotzeko:

-Ikerketa egin ostean, suizidioa izan zela ondorioztatu zen.

Bere ahotsak badu lehen ez zeukan zakartasun eta hoztasun puntu bat, bere aurpegi irribarretsuak ere barrea galdu du momentu batez, baina berehala leheneratu da eta barkamena eskatu dit, dei bat egin behar zuela-eta. Bulegoaren izkina batean ikusi dut, erjojuaren bidez norbaitekin oso serio hitz egiten eta noizean behin nire aldera giratzen du burua, begirada arraro batekin. Azkenean, amaitu, niregana gerturatu eta hitz bakar hauekin agurtu nau:

-Barkatu, baina ezin dizut ezer gehiagotan lagundu.

Sarrera atzean utzi dudanean, ezagunak zitzaizkidan bi pertsona ikusi ditut enpresa barnera sartzen: Betiko bi detektibeak, nola ez!

Dena nire lagunari erran diot: nolako erreakzioa izan duen zuzendariordeak hildakoaren galdera egitean, bere elkarrizketa bitxia eta bi detektibeena.

-Uste dut gaur gauean itzuli beharko genukeela.

Esan eta egin, kotxez gerturatu gara gauean, argi guztiak itzalita AUS enpresara, zerbait aurkitzeko itxaropenarekin, baina ez dugu ezer aurkitu inguruetan. Dena normal-normala da.

Gauero itzultzeko erabakia hartu dugu. Bitartean, egun-argiz ezer egiterik ez dugunez, Poitiers ezagutzea plan ona iruditu zaigu Latontziri eta bioi. Egunak igaro bitartean, nire kidea ezagutzeko aukera izan dut: ez da nik uste bezain antisoziala androide bat izateko eta ia gizaki bat dirudi. Pentsatzen jarriz gero, ezagutuko ez banu -eta bere itxura kontuan hartu gabe-, ez litzaidake burutik pasatu ere egingo artifizialki sortutako pertsona bat denik. Atsegina eta lasaigarria da berarekin egotea.

Betiko bizitzara itzultzeko egunaren bezperan, berriz ere, enpresari azkenengo ikusia egiter joan gara, baina errutina bihurtu delako besterik ez, zer edo zer deskubritzeko esperantza galdu egin baita dagoeneko. Hala ere, iritsi eta berehala konturatu gara giroa aldatuta dagoela, mugimendua igerri dugu enpresaren itzalen azpian eta bost kamioitzar ikusi ditugu ateratzen ilaran, denak norabide berean. Jarraika egiteko asmoa sartu zait segituan eta betiko bi gizon berak kamioietako batean ikusi ditudanean, zalantza guztiak desagertu eta azeleragailua zapaldu dut.

Ordu beteko jarraipena egin dugu, kontu handia izanez gutaz ohartu ez daitezen eta lehioetatik paisaia nola aldatzen den ikusi dut. Hiria atzean utzi eta apenas etxe pare batzuen argia ikusten den lautada batean sartu gara. Azkenean ere heldu gara heldu beharreko tokira: antzinako pabiloi abandonatu bat dirudi, birrinduriko edifizioak daude ikusi daitekeen inguru guztian. Kristalezkoak ematen zuten eraikin batzuen ondotik igaro gara, baina denborak, euriak, haizeak eta agian, izotzak eraginda, jada ez dago modurik jakiteko zertarako erabiltzen ziren. Non ote gaude? Lurrean jausita, antzinakoa dirudien kartel herdoildu bat begiztatu dut eta ia ezinezkoa da irakurtzea zer dioen, baina niri buru barnean geratu zait hitza: futuroscope. Izen arraroa horrelako leku batentzako. Etorkizuna horrelakoa izatea ez espero dut; beltza, birrindua eta beldurgarria. Geroago bururatu zait ni jaio aurretik eraiki eta suntsitu zen ingurua dela eta beraz, etorkizun hori oraina da. Zer nolakoa imaginatuko zuten mundua duela 100 urte etorkizunaz hitz egitean?

00-80Where stories live. Discover now