Dena bukatu da.
Heriotzak eraman du.
Gizakia oso ahula da, bizitzen hasi orduko hiltzen da.
Kotxean noala, malko bat isuri zait begietatik, baina ezin du programazioko akats bat besterik izan. Errobotek ezin dugu negar egin, ezin dugu sentipenik izan, baina orduan, zergatik sentitzen dut hain utsik nire burua?
Nire lagunaren azken hitzak entzun ostean, ihes egin nuen, ez gutxi kostata, baina azkenean lortu nuen nire jarraitzailei izkintxo egitea. Kotxea hartu eta norabideari garrantzi handirik eman gabe ihes egin nuen, buruan nire egitekoa besterik ez nuela.
00-80 utzi informazioa esku egokietan.
Mezua jasota.
00-80 da nire benetako izena.
00-80.
Sorturiko 80. androidea.
YOU ARE READING
00-80
Science FictionGugandik gertu dagoen etorkizun batean, 3.Mundu Gerra jazo ostean, gizarteak aurrera egin du nola edo ahala. Teknologia aurrerapenek guztiz eraldatu duten mundua, ordea, ez da denek esperotako paradisu bat. Istorio honetako protagonistak detektibe b...