Izkutatu nahi,
aurrera egiteko nahia.
Ezin ahantzi beldurra,
ahantziz beharrezkoa.
Ihes egiteko desioak,
askatasun garraxiak.
Beldurren esperoan,
harreman hurbilegia.
Desioen leihoan,
ezerezari begira.
Gogoratu behar izanik,
iritsi edo iristear dagoena.
Bat edo bi al da
ona ala txarra?
Maitatu ez zarena,
nahi duzuna soilik. Horrela zen?
Gerturatuz iragana,
laztantzen oroimena.
Izatez ustetakoak
balira, gezur
Atzera eginez,
aurrera egin nahi.
Han egoteko zain.