1. KAPITULUA: ADALIA

209 9 17
                                    

Alemaniako herri batean bizi ginen, Bamberg. Aitak negozio-gizona zen eta ia ez genuen etxetik ikusten, lan handia egiten zuen eta. Amak etxean geratzen zen eta garbiketaz arduratzen zen. Ahizpa eta biok goizeko bederatzietatik lauretara arte eskolan geunden.

Egunero bezala, ni zortzietan esnatu nintzen eta ahizpa amak esnatu zuen.

Gosaldu ondoren, etxetik irten ginen Jenell eta biok eta eskolarantz abiatu ginen.

Klasean egon nintzen bitartean, alarmak jo zuten eta gela guztiko ikasle eta irakasleek bere klaseetatik irten ziren eta patiorantz joan ginen. Hormaren kontra egon ginen minutu batzuk; bonbak hurbil entzuten ziren eta horregatik larrialdirako posizioan jarri ginen. Bonbak ez gintuen ukitu, Jainkoari esker.

Arratsaldeko lauretan irten ginen eskolatik Jenell-ek eta ni.

Gau hartan, aitak nahiko goiz etorri zen etxera. Etxetik joan behar ginela esan zigun, gerra zela eta.

Hurrengo egunean, maletak prestatu eta trenentzako geltokira joan ginen. Trenean sartu ginen. Bertan jende pila bat zegoen, ia ez ginen sartzen. Bidaiak ordu bat iraun zuen, baina nire ustez askoz luzeago izan zen. Nik ez nuen denbora gehiago bertan aguantatzen; oxigenoa falta zelako eta bero handia egiten zuelako.

Azkenean, heldu ginen. Trena jendez betetako zelai erraldoi batera gelditu zen. Jendea irteten hasi zen, eta ni beraien ostean . Jendea lerrotan eta maleta gabe zeuden. Atea zeharkatu genuen. Atean "Abreit macth frei" eslogana zegoen, "lana aske bihurtuko zaituzte"; esan nahi zuen.

Jenell amaren eskua hartuta zeukan, eta ni haien atzetik nenbilen. Soldadu batek amaren eskua askatzea derrigortu zion ahizpari. Jenellek ez zuen askatu, kontrakoa, amaren atzean ezkutatu zen, eskua gogorrago helduz. Soldadua ordun Jenell amarengandik askatzeko amagoa egin zuen. Ama Jenelleri eskua askatzea eskatu zion tonu suabe eta goxoan. Jenellek bere mesedea bete zuen. Amak makurtu zen eta Jenelleri eta bioi besarkada bat eman zigun. Besarkada ematen ginen bitartean belarrietara xuxurlatu zigun :"Maite zaituztet. Ez ahaztu". Besarkada ostean, muxu bat eman zigun bakoitzari kopetan eta agurtu gintuen: "Adalia, Jenell, ez da ezer gertatuko. Gero ikusiko gara."

Ni soldaduarekin joan nintzen eta atzerantz begiratu nion beldurrarekin amari. Amak konfiantza ematen zidan irribarrea zuen; baina begietan beldurra zegoen. Ez nuen ikusi nire aita hiru hilabete geroago arte. Eta ama ... inoiz.

Soldadua besotik heldu zigun ahizpa eta niri eta zenbaki bat jarri zigun: nirea, 666. Gero, soldaduek mehatxatuta, Jenell, ni eta ume talde batek pabiloi txiki batzuetara joan ginen. Barrualdea korridore antzeko forma zuen. Hormen alde bakoitzean laukizuzen formako zuloak zeuden, eta bertan koltxoi fin-finak zeuden; hau da, geure oheak ziren.

Logela oso txikia zen eta gu, ume asko ginen. Soldaduak, egutegia alemanez azaldu ondoren joan ziren. Guk marra berdeak zituen pijama zuria jantzi genituen. Ondoren logelatik kanpo joan ginen eta gure lana hasi ginen. Bertan, neska-mutilak zeuden harriz betetako eskorgak zeramaten. Mutil batek begiratu ninduen. Begirada triste zuen "neska gajoa" ziola zirudien.

Hainbat adineko neska-mutilak zeuden. Soldaduak alde guztietatik zeuden, gu zaintzen.

Zortzi urteko mutil bat oso ahul zegoen eta atsedena hartu behar zuen derrigorrez; eta momentu batez gelditu zen. Soldadu batek ikusi zuen eta lan egitea derrigortu zion. Mutilak, harri bat hartu zuen, eta eskorgan utzi ondoren, lurrera jausi zen. Soldaduak beraren alboan makurtu ziren, eta segundo batzuk geroago, mutilaren gorpua hartu eta hortik eraman zuten. Gaua heldu zenean, lerrotan joan ginen geure logeletara, soldaduek mehatxatuta.

Hurrengo egunean, soldaduek esnatu gintuen logelatik pasatzen ziren bitartean oihukatzen eta gure oheei kolpeak emanez. Ni Jenell bilatu nuen logelatik atera aurretik, batera lan egiteko.

Egun horretan, harrizko harrobietara joan behar ginen, eta esparrutik 20 minutura zegoen. Lur menditsuak ziren, eta bertan lan egitea derrigortu ziguten. Bertan egon ginen egun osoan, eta itzultzerakoan, harri handi bat eraman behar izan genuen esparrura eramateko.

Harrobietara 134 ume joan izan ginen gutxi gorabehera ... eta 100 itzuli ginen esparrura. Esparruan utzi genituen harriak eta harrobietara itzuli ginen eta bertan geratu ginen harriak batzen. Ez genuen ezer jan egun osoan. Eguzkia ezkutatzen hazi zenean, esparrura itzuli ginen, soldaduek gu jarraitzen.

Jenellek, esparrurantz joaten ari ginen bitartean, jauzi zen; indarrik ez zuelako. Soldaduek altxatzea derrigortu zioten, baina ez zioten lagundu. Ni berarengana korrika joan nintzen eta nire ahizpari altxatzen lagundu nion. Berak hankan zauri larri bat zuen hankan, baina ezin genuen hura sendatu esparrura iritsi aurretik. Martxan jarri ginen berriro, ni Jenelleri ibiltzen lagundu nion.

Esparrura heldu ginenean eta pabiloietara joan ginenean, zauria arretaz begiratu nuen: uste nuen baino larriagoa zen. Beltzune bat zeukan odolustean eta horrez aparte likido hori bat ateratzen zuen zauriak.

-Lasai egon zaitez, Jenell, zauria momentu batean garbituko dugu. - bera lasaitzen eta nire kezka ez nabaritzea saiatu nintzen. Ur oxigenatua ez genuenez, oihal zati bat apurtu nuen nire pijamatik eta urez busti nuen eta zaurian aplikatzen hazi nintzen. Hurbil zegoen mutiko batek esan zigun:

-Urarekin ez duzu ezer lortuko. Ur oxigenatua behar duzue. Bere ile beltza orain dela egun asko ez zegoela orraztuta eta bere begi urdinetan adeitasuna ikusten zen. 

-Bai, badakit. Ez duzu izango ezta?

-Ez, baina lortu ahal dizut, nahi baduzu.-erantzun zidan.

-Nondik? Nondik lortuko duzu?-ni bekokia zimurtu nuen.

-Soldaduei lapurtuko diet.

-Nola? Ez! Ez!Ez egin horrelakorik!-Beldurrarekin begiratu nion. Berak irribarre egin zuen eta erantzun zuen:

-Oraintxe etorriko naiz.-eta pabiloitik atera zen. Ni Jenell-en alboan jesarri nintzen, bere ohearen oinetan.

-Jenell, lo egin ezazu, mesedez. Atsedena hartu behar duzu. Oraintxe mutiko hori etorriko da ur oxigenatuarekin.Jenellek ez zidan aurre egin eta begiak itxi zituen. Ni pabiloia behatu nuen mutikoa itxaroten nuen bitartean. Begirada triste zuen umez beterik zegoen. Denak oso argal eta goibel zeuden. Gehienak ohetan zeuden lo egiten. Ohe bakoitzean hiru pertsona zeuden lo egiten, uzkurtuta, jarrera oso deserosoan.

Azkenean, mutikoa iritsi zen. Niregana hurbildu zen eta ur oxigenatua eman zidan.

-Eskerrik asko, benetan. Emm ...

-Nevin, Nevin Ruppel.

-Eskerrik asko, Nevin.

-Ezergatik. Eta zu zara ...

-Adalia, Adalia Frey. Bera da Jenell, nire ahizpa.- momentu batean isilpean egon ginen, ni ur oxigenatua Jenelleren hankan aplikatzen nuen bitartean. Gu pabiloian esnaturik geunden pertsona bakarrak ginen.

-Eskerrik asko, benetan.-errepikatu nuen. Nevinek irribarre egin zuen.

-Ezergatik, berriro ere.

-Nola lortu duzu? Oso arriskutsua da soldaduei lapurtzea, hil egin ahal zaituzte. Ez saiatu berriro, mesedez.-eskatu nion. Nevinen irribarrea desagertu zen.

-Berdin zait, hemendik atera nahi dut, hilda edo ihes egiten.

-Noiztik zaude hemen?

-Orain dela gutxi, orain dela aste batzuk. Judua izateagatik gaude hemen, zigor bat bete behar dugu, soldaduen ustez. Eta zu?

-Orain dela bi egun. Zer da hau?

-Lan-esparrua. Beno, hobe ohera joatea, bihar lan handia egin beharko dugu ziur. – agurtu zidan.- Eta ea zenbat gehiago joaten dira Jainkoarekin.-gaineratu zuen marmarka. Nevinek bere oherantz abiatu zen, eta ni nire ahizparen alboan etzan egin nintzen eta begiak itxi nituen.

S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora