4.KAPITULUA: SIMON

18 1 0
                                    

Simon eta aita herrian zeuden oraindik, barazki-dendan, erosleez arduratzen. Simonek oraindik zeukan buruan Burton jeneralak esandako proposamena. Soldadua izan nahi zuen? Bere etxea utzi behar zuen, eta ez zekien ezta itzuliko bazen. Hilabeteak egon ahal zitekeen haiek ikusi barik, jakin gabe ea berriro ikusiko balitu, egunero pentsatzen ea noiz tokatuko zaiola pentsatzen. Egunero bizirik irauteko borrokatzea. Etsaien kontrako tiroak egitea.

Hala ere, lagundu nahi zuen. Nahiz eta gerra galdu eta hil, saiatu zelaren pentsamenduarekin hilko zen, ahal zuen guztia egin zuela sentimenduarekin. Eta, bizirik iraungo balu, gerra lehenengo ilaratik parte hartu zuela esan ahal izango zuen.

Gerra amaitzea nahi zuen, denok bezala. Eta ez zegoen beste konponbiderik tiroketaz aparte? Ez, zirudienez indarkeria erabiltzea zen gehienetan funtzionatzen zuen konponbide bakarra. Beno, hala ere, Hitlerren errua zen. Boterea eta lurrak nahi zituen, pertsona guztion akats nagusi: kodizia. Hitlerri Europako gainerako herrialdeak, gerra hasi aurretik, herrialdeak inbaditzea utzi zioten, barea mantentzeko; adib, Txekoslovakiarekin gertatu zena. Baina Polonia nahi zuela esan zuenean ... ezin izan zioten bakeari eutsi eta gerra piztu zen.

Ordun zer nahi zuen? Bizitza ziurra izatea ala gerra amaitzen laguntzea? Ez zuen lortzen erabakitzen.

-Ba, Simon, goazen. Bazkaltzeko ordua izango da laster eta denda itxi behar dugu bazkaldu ostera arte. - Deitu zion aitak, eta pentsamenduak alde batera utzi zituen. Erlojua begiratu zuen: 11:30 ziren. 30min-tuko bidea zenez, 12:00etan bazkalduko zuten.

-Bai, bale. - Simon irten ostean aitak denda itxi zuen giltzarekin eta astoa askatu eta gero, baserrirantz abiatu ziren.

Heltzean, Patrick-ek eta ama bazeuden jadanik mahaian jesarrita, haiei itxaroren.

Bazkaldu ostean (mahaia batu eta platerak garbitu eta gero) bi anaiak Centinela gainean ibiltzera joan ziren. Simonek konta zion Burtonen proposamenarena:

-Eh ... Patrick ... Aitaren lagun bat etorri da dendara, Burton jenerala boluntarioak bilatzera. Hasieran galdetu dio aitari, baina honek ezetz esan dio. Gero niri galdetu dit eta ez dakit zer erantzun. Zuk zer egingo zenuke?

Patrickek arretaz entzuten zion, trostan eta zaldia zuzentzen zuen bitartean. Isilik geratu zen momentu batez, pentsatzen.

-Egia esan, ni joango nintzateke. Ez zait gustatzen hildakoak ikustea, baina esperientzia bakarra da, beno, behintzat espero dugu. Badakizu gerra txarra dela guztiontzat, etab ... baina ni neuk ikustea nahiago dut. Gauzak ez dira ikasten zuk zeuk ikusi arte. Hori da nire iritsia. Bertan nolako pertsona zara konturatuko zara. Holako giroa izatea, biziagatik borrokatzean, ea zure bizitza emango bazenu beste batenagatik edo ez konturatuko zara.

-Badakizu beharbada ez naizela inoiz itzuliko, ezta?

-Bai, badakit. Faltan botako zaitut. Traumak sortu ahal zaizkizu. - amaitu zuen Patrickek.

-Eskerrik asko laguntzeagatik. Gurasoekin hitz egingo dut. Ea zer esango dute jakin nahi dut.

-Ez dut uste haiekin hitz egin beharko duzula haien iritsia jakiteko.-komentatu zuen anaiak. Simonek irribarre egin zuen, eta gero agindu zion:

-Bizkarra zuzen, gogoratu! - Patricek agindua bete zuen.- Geldi! Geldi!Sokak txarto hartzen ari dituzu!-Zalduna zaldia gelditzea lortu zuenean, Simonek berarengana joan eta azaldu zion:

-Sokak bi eskuekin hartu behar dituzu: ezkerreko aldea ezkerreko eskuarekin eta eskumakoa, logikoki, eskumako eskuarekin. Atzamar lodia zure begira, eta gainerakoak sokaren azpian izan behar dituzu. Honela- Anai nagusiak soka bat hartu eta erakutsi zion.

-Bale.

Eguzkia sartzen hasi zen, eta berarekin, beroa. Uztea erabaki zuten hotz izaten hasiko zirelako eta etxe barruan sartu ziren. Simon tximinia pizten saiatu zen. Lortu zuenean, suaren aurrean jesarrita geratu zen, bere pentsamenduetan zebilen bitartean. Bere aita bere alboan jesarri zen, eta bere semea hain pentsakor ikustea, suposatu zuen zeri buruz pentsatzen ari zen.

S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora