16. KAPITULUA: SAM

11 1 0
                                    

Samuel Hamelirantz abiatzen ari zen itsasontziaren sukaldean zegoen. Belgikako porturen baten lehorreratuko ziren, eta hortik Hamelinera itsasontziak garraiatutako autoetan joango ziren.

Sam, armadako beste sukaldariekin batera, tripulazioako gainerako beste kideentzako janaria prestatzen ari zen. Eskuak prakaren atzeko aldetik igaro zituen pixka bat garbitzeko eta gero sudurretik pasa zuen. Substantzia gorria eta itsaskor bat sentitu zuen: odola. Odoletan zegoen. Hortik hurbil zegoen bati eskatu zion berak prestatzen ari zen janaria zaintzeko eta komunerantz abiatu zen eskua sudurra estaliz. Odola garbitu zuenean, min jasanezina sentitu zuen sabelean. Tripa heldu zuen eta gorputza makurtu zuen mina leuntzeko asmoarekin, baina ez zuen ezertarako balio. 

Nahiz eta min handia izan, sukaldera joan zen lana egiten jarraitzeko asmoarekin. Janaria prest zegoenean, kazola batekin barrarantz abiatu zen, zerbitzatzeko prest. Pixkanaka pixkanaka, soldaduak barratik pasatzen ziren janaria zerbitzatzeko. Gero, mahaietan jesartzen ziren. Mahai gutxi zeudenez, gudariak azkar jan behar zuten besteei lekua uzteko. Platerra barran uzten zuten eta jantokitik irtzetzen ziren. 

Sukaldarietako bat, Mike ditzen zena, janariz beteriko kazola batekin hurbildun zitzaion eta esan zion:

-Ofizialeei eman iezazu. Ni hauetaz arduratzen naiz.

-Bale.-Eta ofizialen mahairantz abiatu zen; barratik urrun zeudenez, janaria eraman behar zieten. Iritsi zenean, kazola mahaiaren erdian utzi eta zerbitzatzear zegoenean, Risburg komandanteak esan zion:

-Ez arduratu, Roost, guk geuk zerbitzatuko dugu.-Samek zerbitzatzeko koilara askatu zuen eta hortik urrundu zen. Sukaldera heldu baino lehen, sabeleko mina bat-batean hazi zen eta gelditu zen momentu batez. Hor arte mina jarraia izan zen, baina noizean behin areagotzen zen, danbor-kolpeak balitz bezala. 

-Orain itzuliko naiz. Komunera joan beharra daukat.-eskatu zion Mikeri, eta Samuel jarraian joan zen, Mikeren erantzunik entzun gabe, baina komunera joan aurretik bere gelara joan zen ibuprofeno bat hartzera. Pauso bat ematen zuen denetan, goragaleak ematen zizkion eta ibiltzea eragozten zion. Minutu bat egon zen komunean tripari heltzen zion bitartean. Bat-batean, norbaitek atea jo zuen:

-¿Ba al dago inor?-galdetu zuten kanpotik. Bazegoen jendea itxaroten kanpoan.

-Bai, Bai!-erantzun zuen.-Orain irtengo naiz!-Minari jaramonik ez egiten saiatzen zen bitartean komunetik irten zen. Hor kanpoan bi soldadu zeuden, eta haietako bat Ryan zen. Honek ez zuen ezer esan, baina bere albotik igaro zenean, barre txiki bat egin zuen. 

Ez zion jaramonik egin eta sukaldera joan zen. Bertan Mikeren ordez jarri zen eta barran zerbitzatzen hasi zen. Ordu bat geroago, gutxigorabehera, denak zerbitzatuta zeuden. Sukaldariak sukaldean bildu ziren bazkaltzeko.

Samuel Mikeren aurrean jesarri zen, besteekin hitz egiten ari zena. Simo gogoarazten zion, ez zekien zergatik: ez ziren batere antzekoak, ezta fisikoki ezta izaerari begiratuta. Simon ile horia eta begi urdinak zituen (Mike baino erakargarriagoa zen). Mike, beste aldetik, ilea larru-arras moztuta eta marroia zuen, eta begiak ere.  Simon obeditzailea, bere buruaz oso segurua eta ongi hezituta zen mutikoa zen. Mike, ostera, berbatia zen eta konfiantza ematen zuen. Beharbada hori zen: konfiantza. Batek bere buruaz fidatzen zen (nahiz eta aurkakoa zirudien) eta besteak, aldiz, beragan fidatzeko gaitasuna zuen.

Bere sabeleko mina pixka bat leundu zela konturatu zen; hala ere, arnasten kostatzen zitzaion. Airea hartu eta kanporatu zuen birikak betetzeko. Lasaitzen lortu zuenean, jaten hasi zen. Jaten amaitzear zegoenean, buruko mina sentitu zuen. Zoragarria zen, sabeleko mina momentu batez ez zeukanean, buruko mina hasten zen. Plateratik begirada altxatu zuen, koilara askatu eta bi eskuak mahaiaren gainean jarri zituen. Begiak momentu batez itxi zituen, zeren eta begietan nekaduera zituela izan zatekeen, baina ez, begiak berriro ireki zituenean ez zitzaion mina desagertu. Zorabiatuta zegoen. 

S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora