35. KAPITULUA: ADALIA

16 1 0
                                    

Ezin nuen ahaztu. Hotzikara sentitu nuen hori gogoratzerakoan. Ezin nuen horretan pentsatzeari utzi, saiatu nintzen arren, ezin nuen gorputzetik nazka sentsazioa kendu. Nazkagarria zen! Shock  egoeran nengoen, horregatik informazioa prozesatzea kostatzen zitzaidan. Horregatik hainbeste kostatu zitzaidan, esparrura iritsi nintzenean, Jenellek egindako galderari erantzutea. Bertan denak zeuden, bikiak izan ezik, beti bezala.

-Zer egin dizu Mengelek?-galdetu zidan urduri. Erantzutearen ordez, hari begira geratu nintzaion, baina egia esanez, ez nuen ezer ikusten; orain dela gutxi gertatutakoa gogoratzen ari nintzen.

Jenellek nire sorbaldan eskua jarri zuenean, errealitatera itzuli nintzen. Oraingoan begietara begiratu nion eta arreta jarri nion.

-Zer egin dizu Mengelek?-errepikatu zuen, oraingoan urduriago.

Ez nion hori kontatu nahi. Ez orain, behintzat. Distraitzeko beharra nuen, ahaztu nahi nuen.

-Gero kontatuko dizuet, orain lan egin behar dugu; bestela errieta egingo digute.-erantzun nion distraituta. Ez dakit ea nire aurpegiagatik izan zen, gai horri buruz hitz egin nahi ez nuela adierazten zuela, edo soldaduei buruz arrazoia neukalako izan zen; baina hala ere, galdetzeari utzi zion, eta hori eskertu nuen. Lan egiteari ekin nion.

-Wanda atera duzue?-galdetu nion Jenelleri minutu batzuk geroago. Logikoki, ea Wandaren gorpua logelatik atera zuten esan nahi nuen.

Hark buruarekin ezetz esan zuen.

-Ez, oraindik ez. Ez dugu pabiloira joateko aukerarik izan; beraz, ezin izan dugu hori egin. Bihar irtetzerakoan atera genezakeen. 

-Hori denbora gehiegi da. Ez da ona hainbeste denbora gorpua logelan egotea, gaixotasunak eragiten ditu.

Jenellek sorbaldak igo zituen, garrantzia kenduz.

-Egia esanez, berdin zait tuberkulosis, sifilis edota beste gaixotasunaren bat izatea. Gainera, beste ideiarik al daukazu? Gauean ateratzen badugu, zaindariak gu harrapatu ahal gaituzkete; eta ez dut arazo gehiago sortu nahi. 

Arrazoi zeukan, ez zen ideia ona gauean ateratzea (zeren eta momentu hartan egitea, are txarragoa zen); beraz, eztabaidatzeari utzi nion.

Zenbat denbora egon beharko gara hemen? Zenbat denbora gehiago bizirik irautea lortuko dut? Noiz amaituko da sufrimendu hau?  Pentsatzen nuen lan egiten nuen bitartean. Alde batetik, gerra amaitzea  eta gu salbatzera etorzea nahi nuen; baina, bestaldetik, alde pesimistak, bizitzeari utzi nahi nuen, eta horrela, sufritzeari utziko nion. Ez zen bakarrik kontzentrazio esparruan gertatuagatik, baizik eta, bizirik irauntea baldin lortzen banuen, ez nintzen pertsona berdina izango. Naziek egindako torturak, hilketak, ikusitako gorpuak... Horrek nire buruan geratuko zen betirako. Bizirik nengoen, ez zidaten eskuak moztu, Roger ez bezala, baina horrek buruan geratuko zen. Horrek ametzgaiztoak sortuko zizkidaketen, eta haiekin bizi izango beharko nuke betirako.

Judutarra naizenez, ez dut infernuarengan sinesten; baina "esperientzia" honen ostean, ondorio hau atera dut: infernua, kristauak pentsatzen duten ez bezala, ez dago "Beste Bizitza"n, baizik eta hemen berton dago. Ez dut uste hau baino txarragoa den lekurik. Zer da kontzentrazio esparru bat baino txarragoa? Zer da gerrak baino txarragoa, non milaka pertsona hiltzen dira bakarrik ideologia bat defendatzeko? Benetan infernua "Beste Bizitzan" dagoela sinisten jarraitzen duzue, hemen hainbeste ezbeharrak gertatu ondoren? Nik uste dut ezetz. Eta Jehovarekin joateko irrikan nago, infernu honetik joateko.

Pentsamendu horiek alde batean utzi nituen, ez bainuen erotuta amaitu nahi. Iraganeko gertaerak gogoarazteari ekin nion, burua distraituta mantentzeko: eskolako lehenengo eguna, Jenell eta biok ezkutaketan jolasten ginenean, familian irratia entzuten igarotzen genuenean, nire amak abestzen zituen sehaska-kantak... Momentu batez orainaldia ahaztu nuen eta iraganera itzultzen baldin banintz bezala sentitu nintzen, hau ametsgaizto bat baino ez izango balitz bezala.

Nire gauzetan pentsatzen ari nintzen, lanean kontzentratuta egonez,  kirrinka metalikoa entzun nuenean. Lan egiteari utzi gabe, soinua sortzen zen lekura begiratu nuen: sarrerako atea zen, soldadu gehiago sartzen ari ziren. Inguruari begiratzen nion bitartean, soldadu berrien aurpegiak ikusteko, lan egiteari utzi zion nerabe bat ikusi nuen. Aldeetara begiratzen ari zen, zaintzen ari balitz bezalaxe. Justu momentu hartan, nire inguruan zeuden soldaduak  soldadu berriekin hitz egitera joan ziren; beraz, momentu batez, gugan entzuterik emateari utzi zien. 

Mutikoak momentu hori aprobetxatu zuen, eta pixkanaka-pixkanaka, aterantz ibiltzen hasi zen, deigarria ez izateko. Haren helburuak ulertu nituen momentuan: ihes egiten ari zen. Soldaduei abisatzearen ordez, otoitz egiten hasi nintzen,  oso inprobablea izan arren, mutikoak bere helburua bete zezan. Edo mutila oso ausarta zen edo erotuta zegoen, edo biak batera.

Nik, lan egiteari utzi gabe, otoitz egiten jarraitu nuen. Hura behatzen geratu nintzen, baina disimuluan, deigarria ez izateko. Deja-vù  izan nuen: antzeko egoera ikusi nuen jada, eta banekien nola amaituko zuen. Hala ere, itxaropena mantendu nuen. Alabaina, gutxi iraun zuen.

Atetik hurbil, soldaduen talde bat zegoen hitz egiten; esparruko buruzagiak zirela uste dut, haiei ongietorria egiten ari ziren. Nerabea haien albotik igaro zenean, 7 metroko distantzia mantenduz, soldaduetako batek buelta eman zuen eta hura ikusi zuen. Biak momentu batez geldirik geratu ziren, harrituta zeuden-eta. Mutilak erreakzionatu zuenean, korrika egiteari ekin zion. Korrika egin zuen bere bizitza horren menpe egongo balitz bezala, eta egia esanez, horrela zen. 

Mutikoa oso azkarra zen, atleta zirudien. Zoritxarrez, bala azkarragoa izan zen.

Korrika egiten hasi ostean, soldaduak ere harridura-egoera hartatik irten eta arma atera zuen. Mutikoa benetan ihes egitea lortuko zuela uste nuen, benetan sinisten nuen; baina justu atea zeharkatzear zegoenean, balak garondoan eman zion, eta mutila aurrerantz jausi zen. Tiro egin zuen momentuan, denak isildu ziren, soldaduak barne. Haiek soinua zetorren lekurantz begiratu zuten.

Tiro egin zuen soldaduak beste soldaduei zuzendu zen eta ohiuka hasi zen, errieta egiten ari zitzaien adi ez egoteagatik.

Ordu batzuk geroago, gaua heldu zen eta pabilioira itzuli ginen.

Bakoitzak bere ohean jesarri zenean, Jenellek galdetu zidan:

-Adalia, kontatu ahal didazu zer egin ote dizu Mengelek?-bere ahotsan informazio hori jakin behar zuela nabaritu nuen, baina aldi bereanm errudun sentitzen zen nik erantzun nahi ez nuen galdera egiteagatik.

Kontatu nion.

Mengelek eranztea eskatu zidanean, ez nuen erreakzionatu harrituta geratu nintzelako. Hark agintea errepikatu zuen, oraingoan tonu autoritariagoan. Momentu hartan erreakzionatu nuen eta kasu egin nion. Pijama kendu nuenean, nire gorputz ahula eta zikina ikusgarri utziz, zeren eta oso gutxi jaten nuen, Mengelek analizatu ninduen. Ni deseroso sentitzen nintzen.

Begiradarekin behatzen ari ninduen bitartean, nazka keinua egin zuen.

Gero begietara begiratu zidan.

-Larrua jo ezazu harekin.-agindu zidan. Nik, sinetsi barik, berriro galdetu nuen ea txarto ulertu nuen konprobatzeko.

-Z...Zer?

-Larrua jo ezazula harekin, koitoa izan...-azaldu zidan, garrantzitsua ez zela adierazten zuen eskuarekin keinu bat eginez.

-Zer...Zergatik?-galdetzera ausartu nintzen.

-Zeren eta izozketagatik hiltzear dagoen norbait suspertzeko, metodo eraginkorrena gorputzaren beroa da.

Besteak isilik geratu ziren, ez zekiten zer esan.

-Eta...Funtzionatu zuen?-galdetu zidan Jenellek.

-Bai, behintzat hura salbatu nuen.

S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora