36. KAPITULUA: SIMON

3 1 0
                                    

Gaua zen.

Tren-geltokian zeuden, bere misioa betetzeko planeatu zuten estrategia betetzen ari ziren: Dachaura zihoan trena hartzea.

Ez zuten zailtasunik izan geltokira sartzeko, ez baitzegoen hesirik edo aterik. Suposatu zuten bezalaxe, geltokia hutsik zegoen eta ez zen zaratarik entzuten.

Etsairik ez zegoela konprobatu ostean, bagoietarantz abiatu ziren trenera igotzeko asmoarekin, eta horrela, trena martxan jarriko zuten.

Baina, bagoietako ateetara hurbildu zirenean, hauek irekita zeudela konturatu ziren; hau da, ez zeukaten morroilorik edo giltzarraporik. 

Hala ere, Ryanek, atearen aurrean zegoena, ez zion garrantzi handirik eman eta atea bultzatu zuen. 

Atea guztiz ireki zuenean, hainbat soldadu alemaniar irten ziren bagoitik tiro eginez. Bagoitik hurbilen zeudenak jausten hasi ziren.

Simon, hortik urrun zegoela, eszena behatzen geratu zen geldi-geldirik; hain beldurtuta zegoen ezen ez zen erreakzionatzeko gai. 

-Simon!-deitu zion Samanthak, bere alboan zegoena. Simon bere bakartze-egoeratik irten zen eta begiratu zion:

-Ihes egin behar dugu, edo bestela gu ere erahilko gaituzte!-abisatu zion, eta besotik heldu zion korrika egiten hasteko, Simonek geldi-geldirik jarraitzen zuen-eta. 

Samek bultzatu zuenean, Simonek korrika egiten hasi zen ihes egiteko. Irteerarantz abiatzen ari ziren bitartean, biziraun zuten beste soldaduekin, soldadu alemaniar gehiago irten ziren. Alde guztietatik zeuden eta haiek baino askoz gehiago ziren.  

Haiek inguratzen hasi ziren, baina Simonek setiatuta ez egotea lortu zuen. Baina, atzerantz begiratu zuenean, bakarrik zegoela konturatu zen; besteak zirkuluaren barruan zeuden, eta ezin ziren hortik irten. Haien artean, Sam zegoen. Noiz  harrapatu ote zuten?

Hari begiratu zionean, honek ohiu egin zion:

-Simon, azkar, ez zaitez geldirik geratu! Zure burua salba ezazu!-baina, geldirik geratu zen. Berriro, beldurra zela-eta, geldi-geldirik geratu zen.

-Simon!-deitu zion berriro Samek; eta oraingoan bai erreakzionatu zuen. Buelta eman zuen eta korrika egiten hasi zen ahaleginez. Hala eta guztiz ere, ez zen nahikoa izan.

Arnasteko arazoak izaten hasi zenean, abiadura murriztu zuen.

-Ez! Simon!-oihu egin zuen Samek, eta instintiboki atzerantz begiratu zuen berriro. Baina buelta osoa eman baino lehen, tiro bat entzun zuen, eta segundo bat geroago, garondoan kolpe bat sentitu zuen. Hain indartsua izan zen ezen aurrerantz jaustea eragin zuen.

Simonek begiak ireki zituen eta bere lo-sakuan jesarri zen arnasestuka. Ingurura begiratzen hasi zen, urduri zegoelako. Hain azkar egin zuen ezen mareatu zen. Pixka bat erlaxatu zen eta berriro inguruari begiratu zion, baina oraingoan lasaiago. Momentu hartan non zegoen konturatu zen: kanpai-dendan.

Eskumarantz begiratu zuen; oso argi ahula zeukan argizari bat zegoen, eta hark leku osoa argiztatzen zuen.

-Ondo al zaude?-galdetu zion Bradek; bere alboan zegoena; eta geroago jakin zuen bezalaxe, hura esnatu zuen pertsona zen. 

Simonek ez zuen erantzun, eta ezkerreralderantz begiratu zuen, Sam aurkitzeko asmoarekin. Alabaina, ez zegoen inor, ez zegoen ezta bere lo-sakua.

-Non dago Sam?-galdetu zuen kezkati.

-Lasai, jaiki da jadanik; kanpoan dago.-hitz horiekin lasaitu zen, eta bere gauzak prestatzeari ekin zion.

Dachauko presoak askatzeko, hurbilen zegoen tren-geltokira joan eta trenara igotzeko asmoa zuten. Horretarako, gaua izan arte itxarotea erabaki zuten; sopresa izateko. Hori zela-eta, egunean zehar lo egiten geratu ziren, atsedena hartzeko;  orain zela egun asko ez zutela egoki lo egiten, eta gauean indarra izatea behar zuten. 

Simonek, bere gauzak prestatzen amaitu zuenean, Bradi lagundu zion, zeren eta mugikortasun murriztua zeukan, eta laguntza behar zuen bai ala bai. Gero, soldadu batek eraikitako gurpildun aulki batean jesarri zen. Ez zen ospitaleetako aulkiak bezain onak, zeren eta ez zeuzkaten hainbeste material eta presaka eraiki zuelako; baina bere funtzioa betetzen zuen, hori zen garrantzitsuena. 

Kanpai-dendatik irten zirenean, soldadu gehienak joateko prest zeuden. Agintariak irtetzeko baimena eman arte ezin ziren hortik joan, beraz, itxaroten geratu ziren. Simonek, kezkati, begiradarekin Samantha bilatu zuen; eta hura aurkitu zuenean, harenganaino joan zen eta besarkatu zuen, tentsioa askatuz.

Hark hasiera batean ez zuen erreakzionatu, harrituta geratu zelako, baina gero besarkadari erantzun zion.

Banandu zirenean, Samek pozik eta harrituta geratu zen, zeren eta ez zuen espero besarkada hori.

-Ondo al zaude?

-Bai, ametsgaizto bat izan dut.-Samanthak zer edo zer esatear zegoela zirudien, baina Burtonek moztu zuen:

-Prest zaudete?-Burton inguruari begiratu zion, soldadu guztiak prest zeudela eta gauza guztiak bere lekuetan sartuta zeudela konprobatuz. Inork ez zionez kontrakoa esan, jarraitu zuen.-Beno, ba jarri zaitezte zuon lekuetan!

Tren geltokira joango zirenak oinez joatea erabaki zuten, ez zegoelako hortik urrun, eta, gainera, horrela ez ziren hain deigarriak. Gainerakoak, bestalde, ezin ziren horra joan,  garraioak itzuli behar zituzten-eta. 

Bakoitzak egokitzen zitzaion taldera joan zen. Sam eta Simon lehenengo taldean zeuden, eta Brad, bigarrenean.

Geltokira joaten zihoatela, isilik egon ziren. Alde batetik, nekatuta zeuden eta ez zuten hitz egiteko gogorik; eta bestaldetik, zuhur ibili behar ziren, arreta ez pizteko.

Iluntasunean ibiltzen ari ziren; ikusten zen argi bakarra ilargiarena zen (momentu hartan ilgora zen); beraz, argia oso ahula zen. Isiltasuna nabarmentzen zen, haien pausuaz aparte, ez zen zaratarik entzuten. Beldurgarria zen.

Simonek lehen izandako ametsagatik larrituta zegoen, eta inguruari begiratzen ari zion, ea etsaiak zeuden konprobatuz. Hain urduri zegoen ezen izerditan hasi zen, baina ez kirola egiteagatik, baizik eta beldur zelako.

Samanthak, bere alboan zegoena, horretaz konturatu zen eta galdetu zion:

-Zer gertatzen zaizu?

-Ezer ez.

-Benetan, Simon, ez diozu inguruari begiratzen utzi, beldurrezko pelikula batean egongo bagina bezala, eta urduri jartzen ari nauzu. Izan duzun ametsgaiztoagatik da?

-Bai-onartu zuen azkenean Simonek, eta bere ametsa kontatu zion. -Baldin eta abisuaren bat bada?-galdetu zuen amaitu zuenean.-Normalean ez ditut horrelako gauzetan sinisten, baina ez zaizu arraroa iruditzen justu horrekin amets egitea? Baldin eta...- esaldia amaitu baino lehen, Samek eskuak bere masailetan jarri zituen eta indar pixka bat egin zuen , Simonek burua jaitsi dezan. Lortu zuenean, haien ezpainak elkartu zituen eta musu bat eman zion.

Bere mihia sentitu bezain laster, aurreko tentsio guztia desagertu zen bat-batean. Horren ordez, zoriontasuna eta lasaitasuna sentitu zuen. Sentsazio horiek hain atseginak ziren ezen momentu batez drogak hartu zituela uste zuen.

Musua amaitu zenean, Sam berarengandik urrundu zen eta eskua sorbaldan jarri zion.

-Lasaitu zaitez edo zoratuko zara. Adi egon behar zara, bai, baina beldurra kontrolatu behar duzu, eta ez alderantziz.

Gero buelta eman zuen, aurrera begira, ezer gertatu ez balitz bezala, baina biek irribarre leloarekin egon ziren bidean zehar.

Simonek berriro urduri jarri zen tren-geltokira heldu zirenean. Hutsik zegoen, ametsean gertatu zen bezalaxe. Ez zuten zailtasunik izan sartzeko, ez baitzegoen hesirik edo aterik, ametsean bezala, eta horrek are urduriago jartzea eragin zuen.

Trena errailetan aparkatuta zegoen, billeteak erosteko lehiatilaren aurrean. Zailena bagoiak irekitzea izan zen, baina hainbat saiakera ostean, haien helburua lortu zuten. Benjamin, taldearen mekanikarietako bat, gidariaren lekura joan zen trena martxan jartzeko asmoarekin.

Simonek ez zen lasaitu bagoiak benetan hutsik zeudela konprobatu arte. Gero, soldaduak pixkanaka pixkanaka sartzen hasi ziren, ahalik eta zarata gutxien egiten saiatuz.

Hortik gutxira, trenaren "Txu-txu"a entzun zen; Benjaminek makina martxan jartzea lortu zuen. Trena pixkanaka pixkanaka mugitzen hasi zen eta  Dachauko kontzentrazio-esparrurantz abiatu ziren. 

S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora