7. KAPITULUA: ADALIA

12 1 0
                                    

Ras... Ras... Zer zen zarata hori? Ras... Ras... Laster oinkadak zirela konturatu nintzen. Norbaitek oinutsik zebilen, eta oinak arrastaka mugitzen zituen.

Iluntasunean ikusi zuen lehenengo gauza (nire begiek iluntasunera ohitu zirenean) Jenellen aurpegia izan zen. Ez. Jenell bera baino nagusiagoa zen, alboan neukan neska baino nagusiagoa zen. Mallory gogoratu nuen, eta bere ahizpa Leyna.  Hori, Mallory zen alboan nuena. 

Mallory-ri begiratzen geratu nintzen. Jenell gogoarazten zidan. 

Ras... Ras... berriro zarata hori. Uste nuen ametsaren parte zela. Ras... Ras... Ohean jesarri nintzen eta nondik ateratzen zen soinu hori asmatzen saiatu nintzen. Soinurik ez egitea eta adi egotea saiatu nintzen. 

Beste bi pauso. Ezkerralderantz begiratu nuen, logelaren atzealdera. Atearen kontrako hormatik zetorren. Beste bi pauso. Bat-batean silueta bat desberdindu nuen, eta besteengandik bereizten zen zutik zegoelako. Berari buruz jakin nezakeen guztia ni baino altuagoa zela eta gizon-gorpua zuela. Entzun nituen hurrengo aldian, ikusi nuen nola mutilak hankak mugitzen zituen ibiltzeko. Bai. Asmatu nuen. 

Nigandik hurbil egon zenean, deitu nion:

-Eh!-(xuxurlaka, karo baietz). Mutikoak burua bueltatu zuen. Argi zegoen niri entzun zidala,baina ez zekien nondik zetorren deia. 

-Hemen!-xuxurlatu nuen eskua mugitzen nuen bitartean. Azkenean ni ikusi ninduen eta begiratu zidan. Hor izan zen bere aurpegiko ezaugarri batzuk bereizi nituenean. Bere ile beltza nahasita eta zikina zeukan (ni orduan izango nuen bezala ziur aski) eta begien gainean jausten zitzaion. Begi txikiak zituen, eta ezin izan nuen haien kolorea asmatu. 

Begirada etsita zeukan, labar batetik bere burua botatzea gai zela zirudien. Beno, geroago egin zuena antzekoa izan zen. 

-Zertan zabiltza?-galdetu nion beldurturik.-Ez dakizu ezin dela gauez irten? Soldaduak daude leku guztietatik! -aurpegiratu nion xuxurlaka. 

Arraro sentitzen nintzen ni baino nagusiagoa zen mutil bati errieta egiten. Ni baino 2 edo 3 urte nagusiagoa izango zen. Zenbat urte izango zituen? 17?

-Txist!-esan zidan.-Badakit. Nola da zure izena?-nire izena esan nion. Nahastuta sentitzen nintzen haren gai-aldaketagatik. 

-Adalia Frei...Jainkoaren babeslekua zara. Jehova babesten zaitu, baina ez niri. 

Mutikoak ez zegoen ondo.

-Ni Heller Mauer naiz. Harresiaren kontra talka egin nuen, ze kasualitate. -irribarre egin zuen graziaren bat konta izan balu. Ni zur eta lur geratu nintzen, berari so egiten. Bere espresio etsita zoroaren espresiora aldatu zen. Beldurtu nintzen. 

-Ondo zaude?-galdetu nion kezkati. Berak irribarrea atzindu zuen aurpegitik eta bere espresioa etsipenera itzuli zen. 

-Mengele... -xuxurlatu zuen.-Josef Mengele...-errepikatu zuen ezerezari begiratzen. Errealitatera itzuli zen eta begiratu zidan. -Esperimentuak egin zituen gurekin. Ni biki bat neukan. Eta orain ez dago. Eta ni zentzutasuna galtzen ari naiz. Joan beharra daukat. Agur, Adalia Frei. A, eta barkatu esnatzeagatik. Ahal eta isilen izaten saiatu naiz. -agurtu ninduen.

Ni ez nion erantzun, ez neukan zer esaterik. Berak ibiltzen jarraitu zuen korridorean zehar, atera heldu arte. Ireki aurretik, azken aldiz begiratu zidan eta esan zidan:

-Zorte on.-eta logelatik irten zen. 

Leihorantz abiatu nintzen. Ni nengoen lekutik bakarrik bi edo hiru soldadu ikus nitzakeen. Aurreko farola begiratu nuen.

Negarrez zegoen emakumea gogoratu nuen. Errukipea eskatzen zebilen. Hori ezinezkoa zen, zeren eta naziek ez zeukaten hori.

Farolari begiratzeari utzi nion eta pentsamenduak baztertu nituen. Bat-batean silueta bat bereizi nuen. Igarri nuen: Heller Mauer. Begiak gehiago ireki nituen erratzen ez ziurtatzeko. Ez. Bera zen. Hesi elektrikorantz korrika zebilen. "Baina zertan dabil?" galdetu nion neure buruari. Ez zen ihes egiteko plan ona.

Laster soldaduak konturatu ziren eta bera jarraitzen hasi ziren tiro egiten zebilen bitartean. Hiru soldaduak Heller-ren inguruan jarri ziren, farolaren azpian zegoena. Nazien eta Heller-ren artean zegoen distantzia 6 edo 7 metrokoa zen. 

Heller farolaren argirantz abiatzen zen korrika, hesi elektrikorantz. Ez zegoen aterik. "Eskalatzen saiatuko da?". Horixe egin zuen. 

Harresiari buruz esan zuena gogoratu nuen. Bere abizena "harresi" esan nahi zuen alemanez. "Harresiaren kontra talka egin nuen", gogoratu nuen. Orain, esan zuenarena ulertu nuen eta egiten saiatzen zuenarekin lotu nuen. 

Alanbreari eutsi zion. Ez zegoen eskalatzen, ez zen ihes egiteko plan bat. "Harresiaren kontra talka egin". Ikusi nuen nola Heller-en gorputzaren zehar korronte elektrikoak bizitza gabe uzten zuen. Heller hesian itsatsita zegoela zirudien. Berarekin zeuden hiru soldaduak hortik joan ziren. 

Laster berriro agertu ziren eta Heller besoetatik heldu eta gero askatzen saiatu ziren. Azkenean atzamarrak askatu zituzten eta gorpua hortik urrundu zuten. Orduan ikusi ahal izan nituen Heller-en begiak, farolaren azpian zeuden bitartean: urdinak ziren. Urdin argia.  

Leihotik begiratzen geratu nintzen. Esparrua hutsik zegoela zirudien, ziurrenik makina bat soldadu egongo ziren alde guztietatik, baina ni nengoen lekutik ezin nuen ezer ikusi, bakarrik zelaia hutsik. Azkenean leihotik urrundu nintzen eta ohean sartu nintzen. Begiak itxi nituen eta berriro lo geratu nintzen. 

Hurrengo goizean naziak logelan sartu ziren zarataka eta esnatu gintuzten oihuka. Gelatik atera gintuzten indarkeria erabiliz. Haserre zeudela ziruditen. Ilaratan kokatzea behartu gintuzten, pabiloiaren aurrean. "Zer gertatu ote da?" galdetu nion neure buruari. Beste lapurreta, beharbada? Esparruko ume guztiok geunden bertan bilduta. Hain larria zen?

Nazi bat hurbildu zitzaigun. Ezkerretik eskumara ibiltzen zebilen, gure aurpegietan salatzen zuen keinuren bat bilatzen. Esku batean zeukan gauza bat altxatu zuen: animaliaren baten hanka, oiloa, asmatu nuen.

-Nor izan da?-ez zuen inor erantzun. Mutiko batek aurrerantz pauso bat egin zuen. "Ez, ez, mesedez" pentsatu nuen beldurturik. Nevin. 

-Zu izan zara?-galdetu zuen berriro. Nevinek astiro buruarekin baietz esan zuen.

-Müller, hartu ezazu eta farolaren kontra lotu ezazu.-agindu zion soldadu bati.

-Itxaron. Lehenengo erantzi kamiseta.-Nevin kamisetaren botoiak kentzen hasi zen. Kamiseta erantzi zuenean, makurtzera behartu zuen. Farolaren aurrean zegoen, guri bizkarra ematen. Müllerrek eskuak lotzen zizkion bera baino maila handiagoa zuen beste soldadua zigor bat ateratzen zuen bitartean. 

Zas! Entzun zen zigorrak Nevinen azala ukitu zuenean. Marra gorri bat okupatzen zuen Nevinen sorbaldaren zati handi bat. Bigarren zigorrada. Marra berri bat aurrekoarekin gurutzatzen zen. Ikusi nuen nola Nevinen sorbalda astindu zen minaren minez.

Zas! Azken zigorrada. Nevinek ez zuen inolako oihurik egin. Zigorraren naziak zeozer agindu zuen eta ilarak desagertu ziren. 

Zauri egin berriekin berriro kamiseta jantzi zuen kontu handiz. Berarenganantz abiatu nintzen. 

-Zergatik egin duzu? Eta noiz lapurtu zenuen?-gehitu nuen pixka bat harrituta.

-Kantinplora hartzera joan nintzenean sukaldetik igaro nintzen eta hartu nuen. Hilobietara joan aurretik logelarantz abiatu nintzen eta hor gorde nuen.-azaldu zuen.

-Orduan... Ez duzu oraindik jan?

-Ez. Partekatu nahi nuen. -hunkituta nengoen. Ebba eta Viveka hurbildu zitzaizkigun. Geroago haien lehengusinak agertu ziren. 

-Ondo zaude?-galdetu zion Ebbak oso kezkati.

-Bai.

-Ez duzu oihukatu-ohartu zen Leynak, harrituta.

-Eta ez dizu minik egin?-galdetu zuen Malloryk. 

-Karo baietz. Baina jasan nezakeen.

Alemaniar batek zeozer oihukatu zuen. 

-Apa,lan egitera.-esan zuen Nevinek.

S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora