31. KAPITULUA: ADALIA

2 1 0
                                    

Hurrengo goizean, soldaduen oihuek esnatu ninduten. Nekez altxatu nintzen, nekatuta bainegoen eta nahi nuen gauza bakarra lo egitea zen. Alabaina, banekien hori posiblea ez zela, beraz, nire ahizpa esnatzeari ekin nion.

Pixkanaka pixkanaka, logelan zeuden pertsonak esnatzen hasi ziren.

Nire aurrean, bikiak esnatu ziren eta ohe gainean jesarri ziren. Ni ikusi nindutenean, biek agurtu ninduten burua mugituz. Zirudienez, haiek ere ez zeukaten gogo hanirik; baina nekatuta egotearen ordez, triste zeuden. Egunero bezala, Mengelerekin joaten egokitzen zitzaien, eta larri zeuden egun horretako esperimentuagatik.

Eskua ohialen artean jarri nuenean, zer o zer nabaritu nuen; leuna zen. Arraroa iruditu zitzaidan, eta horrantz begiratu nuenean ogi zati bat zegoela konturatu nintzen, eta oraingoan, ere gaileta bat zegoen. Elikagai asko ez izan arren, horrek pixka bat poztu ninduen. Bikiei aurkitu nuena esan nienean, haiek ohialen artean bilatu zuten gauza berdina aurkitu arte.

Aurreko aldian gertatu zen bezala, logelan zeuden gainerako pertsonei esan nien. Eta, nik esan nien bezalaxe, janaria aurkitu zuten haien oheetan.

Ebba eta Vivekak haien zatia eskaini ziguten, Mengelek jateko ematen ziotenez, guk gehiago behar genuela esanez. Nik ez nuen hori onartu nahi, baina hainbeste tematu zuten ezen azkenean Ebbaren gaileta hartu nuen. Ogi zatia Rogeri eman zion, eta Vivekak Nevineri eta Jenelleri eman zien.

Atea jo zuten berriro, presa emateko.

-Helmet izan dela uste dut.-komentatu zuen Ebbak oheetatik jaisten ginen bitartean, ilaretan antolatu behar ginen irtetzeko.

-Nor?-galdetu nuen. Ez nuen gizon hori ezagutzen.

-Helmet. Aurreko aldian ogia eman zigun pertsona berbera da. Umeak lo egiten ari ziren bitartean sartu zena.

Eskerrak esan nion Helmeti isiltasunean. Zirudienez, oraindik pertsona onak zeuden munduan. Hori egitea arriskutsua zen, zeren eta atxilotzeaz aparte, "traizioa"-gatik erahil zezaketen.

Gure txanda izaten itxaroten ari ginen bitartean, ezin baikenuen denok batera irten, norbaitek pijamaren beheko aldetik heltzen zidala konturatu nintzen. Buelta eman nuenean nor zen ikusteko, Kellen ikusi nuen; larritasun-espresioa zeukan.

Bere parean egoteko, makurtu nintzen eta galdetu nion:

-Zer gertatzen da, Kellen?

-Bera...-mukiak zurrupatu zituen.-ez da esnatzen. Lan...-berriro mukiak zurrupatu zituen.-egitera joan behar da, eta ez dut haiek hura zigortzea nahi.

Hasieran ez nekien nori buruz hitz egiten ari zen, baina gero konturatu nintzen.

-Bale, lasai, ez larritu. Orain joango naiz zurekin harengana.-eskuak sorbaldetan jarri nizkion lasaitzeko asmoz. Gero altxatu nintzen, eskutik heldu nion eta Wandaren oherantz abiatu ginen. 

Bera etzanda zegoen, ahoz gora lo egiten. Azala zuriegia zeukan eta betzuloak zituen begien azpian. Nahiko lasai zegoen.

Pixka bat errudun sentitzen nintzen zeren eta esnatu behar nuen. Sorbaldetik heldu nion eta hura astintzen hasi nintzen, baina mugimendu zakarrak egin gabe.

-Wanda...Wanda...-deitzen nion xuxurlaka. Bere aurpegiraino hurbildu nintzen, deitzen nion bitartean. Usain desatsegina zeukala nabaritu nuen, baina ez nion garrantzi handirik eman; higienea zaintzen ez genuenez (hau da, dutxatzen ez ginenez), normala zen txarto usaintzea; nik ere arazo hori neukan.

Bere sukarraz larri nengoenez, eskua bere kopeta gainean jarri nuen, tenperatura neurtzeko, eta hotz zegoela konturatu nintzen. Hori arraroa iruditu zitzaidan, zeren eta sukarrak gorputzeko tenperatura igotzea eragiten du, eta ez alderantziz. Besoa eta gorputzeko beste atal batzuk ukitu nituen, eta gorputza hotzegia zegoela konturatu nintzen. Gero ikusi nuen lasaiegia eta...geldi zegoela. Kezkatzen hasi nintzen sabelaldea ez zela mugitzen konturatu nintzenean. Eskua bere aurpegiaren gainean jarri nuen ea arnasten zuen jakiteko, baina ez. 

-Ay ama!-xuxurlatu nuen. Kellen entzun zidan eta galdetu zidan:

-Zer gertatzen da?-ez nion jarraian erantzun, hura ez kezkatzeko.

Nik uste nuena konprobatzeko, eskua bere bularraldean jarri nuen, bihotza zegoen lekuan, eta makurtu nintzen, belarria leku horretan jarriz. Bere bihotz-taupadak ez nituenez entzuten, beldurra izaten hasi nintzen. Eskuak bere bularraldean jarri nituen eta indar handiarekin bultzatu nuen beherantz, suspertzeko asmoz. Berriro saiatu nintzen. Banekien hori pertsona bat itotzen ari denean egiten zela; banekien harekin ez zuela funtzionatuko, baina hori egiten jarraitu nuen, sahiets hezurraren bat "Krak" egin zuen arte.

-Zer gertatu da?-galdetu zuen Kellenek kezkatuta.

Arnasa hartu nuen malkoak eragozteko eta buelta eman nuen. Malkoak ez irtetzea saiatzen nintzen bitartean, bere alboan makurtu nintzen eta triste begiratu nion.

-Zer gertatzen da? Zergatik ez da altxatzen?

Nik alde batera begiratu nuen, bere begirada sahiesteko; baina gero berriro begiratu nion. Belauniko jarri nintzen erosoago egoteko eta eskuak nire hanken gainean jarri nituen. 

-Jehovarekin joan da.-oso tristea iruditzen zitzaidan hain zuzena izatea, baina ez zitzaidan beste modurik bururatu, gezurra esan gabe. 

Hark negar egiten hasi zen. 

-Zer? Zergatik?

-Oso gaixo zegoen...-hura niregana hurbildu zen eta besarkatu ninduen. Nik hura negar egitea utzi nion. Bitartean, buruan laztanak egiten nizkion beste gauzetan pentsatzen nuen bitartean. Bakarrik geunden, besteak orain dela asko joan ziren-eta.

Hortik gutxira, Jenell agertu zen eta deitu zidan:

-Adalia!-besarkada apurtu gabe, Jenelleri begiratu nion.

-Zer?

Hark, niri erantzun baino lehen, Kellen ikusi zuen eta begiradarekin "Zer gertatu da?" galdetu zidan. Nik "gero kontatuko dizut" erantzun nion ezpainak mugituz, soinurik egin gabe, Kellenek ez entzuteko. Mutikoa pixka bat lasaiago zegoela zirudien, baina negar egiten jarraitzen zuen. 

-Zer gertatzen da?

Hark kezkatuta begiratu zidan.

-Mengelek gu harekin joatea nahi du.

Listua irentsi nuen, beldur nintzen. Gero, errudun sentituz, lehunka separatu nintzen Kellengandik, mugimendu zakarrak egin gabe. Pijama buztita eta ziur aski, mukiekin, neukala konturatu nintzen, baina berdin zitzaidan. Kelleneri begiratu nion. Hark ezpainak beherantz tolestuta zeuzkan, negar egitear zegoela zirudien (ziur aski hori gertatuko zen), eta begiak gorri zituen.

-Joan beharra daukat...-hark ni moztu ninduen buruarekin ezetz esanez eta negar egiten hasi zen berriro. 

-Ez, ez.

-Joan behar naiz, Kellen. Zu hemen geratu zaitez, seguru egongo zara. Ezkutatu zaitez.-xuxurlatu nion, ez nuen harekin gogorra izan nahi. 

-Ez, ez. Ez dut bakarrik egon nahi. 

-Kellen, horra joaten ez banaiz, arazoak izango ditut.

-Ba zuekin joango nahiz. Ez dut bakarrik egon nahi.-Jenelleri begiratu nion, begiradarekin bere iritzia eskatuz. Hark sorbaldak altxatu zituen, ez zekien zer esan. 

Altxatu nintzen eta berriro begiratu nion mutikoari.

-Bale, baina esparrura heltzen garenean, Jenell eta biok Mengelerekin joango gara. Bakarrik ez egoteko, bila itzazu Leyna eta Bergen.  Badakizu nortzuk diren?

Hark buruarekin baietz esan zuen samurtasunez eta eskutik heldu zidan.

Barkatu!!! Barkatu, badakit asko tardatu dudala kapitulua igotzen, baina itzuli naiz! 6 kapitulu falta dira, eta haietariko 3 idatzita dauz jada (Simonen 2 eta Adaliaren 1), baina Adaliaren kapituluak ez ditudanez, ezin ditut gainerakoak igo, ordenean jarri behar ditut-eta. Barka itzazue ortografia edo gramatika akatsak! Amaitzerakoan zuzenketa sakona egingo dut, ez kezkatu!


S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora