37. KAPITULUA: ADALIA

10 1 0
                                    

Ebba eta Vivekagatik kezkatuta nengoen, eta horrek lo egitea eragozten zidan. Ohean etzanda nengoen sabaiari begira, nire ahizparen arnasketa entzuten nuen bitartean. Bat-batean, Mallory gogoratu nuen, bere falta nabaritzen nuen. Faltan botatzen nuen.

Hain kontzentratuta nengoen nire gauzetan pentsatzen ezen ez nintzen konturatu Nevin nire ohe gainean jesarrita zegoela.

-Adalia.-deitu zidan.

Bere ahotsak esnatu ninduen eta ohean jesarri nintzen berarekin hitz egiteko.

-Ezin duzu lo egin?-galdetu nion.

-Ez. Gauza bat kontatu behar dizut, eta horrek ez nau lo egiten uzten.

-Orain kontatu behar didazu?

-Bai, zuk jakitea nahi dut, hiltzen baldin banaiz.-urduri zegoela zirudien.

-Bale... eta zer esan nahi didazu?

Berak bere eskua nire masailean jarri zuen lotsaz eta niregana hurbildu zituen. Muxu bat eman zidan. Bere ezpainak kilika egin zizkidaten eta irribarre egin nuen. Nire ezpainak ireki nituen muxuaz gozatzeko eta begiak itxi nituen. Nire besoak bere lepoaren atzean jarri nituen berarengandik hurbilago egoteko. Bere eskuak pixkanaka-pixkanaka jaitsi ziren nire gorputzan zehar, eta nire gerriraino heldu zirenean, hor geratu ziren. 

Elkarrengandik banatu ginenean, begietara begiratu genion elkarri. Nik lotsarekin irribarre egin nion, esperientziaz gozatu nuela esanez. Berak irribarre egin zuen ere, arinduta.

Bat-batean, kanpoko zarata bat entzun nuen eta ezustekoa hartu nuen.

-Entzun al duzu hori?- berak baietz esan zuen buruarekin eta leihora begiratu zuen. Biok altxatu ginen eta hara joan ginen. Berriro entzun genuen. Trenaren kirrinka zen, errailetatik pasatzerakoan egiten zuen soinu berbera zen.

Hori arraroa iruditu zitzaidan.

-Trena orain etortzen ari da? Ez da egunean  zehar igarotzen?-xuxurlatu nuen.

-Ez dakit. Ez dakit zer gertatzen ari den. -onartu zuen hark.

Hortik gutxira trena agertu zen, kanpoan zeuden argi gutxiei esker ikusi izan ahal genuen. Beldurgarria zen. Soldadu-talde batek garraiobideara joan ziren; zirudienez, haiek ere ez zekiten zer gertatzen ari zen. Bat-batean, bagoietako ateak ireki ziren eta norbaitek tiroka hasi zen. Hortik hurbilen zegoen soldadua atzerantz jausi zen, eta beraren ostean, beste soldadu batzuk.
Haietariko batek korrika egiten hasi zen eta bulego nagusirantz abiatu zen, ohiukatzen zuen bitartean, besteei abisatzeko asmoz.

Hortik irten zen lehenengo pertsona ez zeraman nazien uniformea. Ile horia eta begi urdinak zituen mutiko gaztea zen, 18 urte zituela uste dut. Bere ostean bera baino baxuagoa zen beste mutiko bat irten zen. Ingelesez hitz egiten hasi ziren; eta segundu batzuk geroago, besteei bagoietatik irtetzea esan zieten, eta pila bat pertsona irtetzen hasi ziren aldi berean. Esparruan zehar sakabanatu ziren eta tiro egiteari ekin zioten, aurkitzen zuten soldadu nazi guztiak erahilduz. 

Ez Nevinek ez nik genekien zer gertatzen ari zen. Atearen bestaldean pausuak entzun nituenean ikaratu nintzen. Norbaitek irekitzen saiatu zen, baina blokeatuta zegoen. Segundu batzuk geroago, ostikoak emateari ekin zioten; eta horrek gelako gainerako umeak esnatzea eragin zuen. Isilik geratu ginen.

-Kontuz ibili, Sam!-entzun genuen atearen beste aldean.

Azkenean azken kolpea entzun genuen eta atea ireki zen. Atearen beste aldean hori ilun koloreko ilea zuen eta argala eta baxua zen mutiko bat zegoen. Zeraman txanoa handiegia zen, eta horregatik ezin izan nuen bere begiak ikusi. Gero neska bat zela konturatu nintzen. Buruarekin hortik irtetzea adierazi zigun, baina beldur ginen eta geldi geratu ginen.

-Azkar, irten  hemendik eta trenean sartu zaitezte!-agindu zigun ingelesez, eta atetik aldendu zen, guri pasatzen usteko. Atetik hurbilen zeuden umeak irtetzen hasi ziren. Nik nire lagunak bilatu nituen, eta elkarrekin irtetzeko prestatu ginen. Pabiloitik irten ginen eta trenerantz abiatu ginen korrika egiten. Bergen, Leyna, Roger, Nevin eta Jenell bagoi batean sartu ziren, baina nik gelditu nintzen horra igo baino lehen.

-Adalia! Tira! Igo zaitez!-ohiukatu zidan Jenellek barrutik.

-Ebba eta Vivekaren bila noa!-esan nien, eta berriro jendetzarantz abiatu nintzen. Banekien ez nuela ezer lortuko Mengeleren kontra bakarrik joanez, hortaz,  edozein soldadu estatubatuarra bilatu nuen. Aurkitu nuen lehenengo soldadua lehen bagoitik irtetzen ikusi nuen mutiko berbera zen. Harenganantz abiatu nintzen. Besotik heldu nion, gelditzera behartuz. Berak buelta eman zuen nahastuta eta momentu hartan ikusi ninduen.

-Nire lagunak, Ebba eta Viveka Mengele doktorearekin daude. Salba itzazu, mesedez!

-Non daude?

-Usten dut Mengeleren laborategian daudela. Esparruaren Bulego Nagusian dago.

-Bale, salbatuko ditut, lasai. Mesedez, sartu zaitez trenean. 

Nik baietz esan nuen buruarekin eta nire lagunak zeuden bagoiarantz abiatu nintzen. 

Hamar minutu geroago, soldadu estatubatuarra heldu zen; berarekin neska bat zetorren.

-Ebba!-ohiukatu zuen Bergenek, nor, hura ikusi bezain laster, besarkada bat eman zion.

-Nola deitzen zara?-galdetu nion soldaduari.

-Simon Evans.

-Mil esker, Simon.

Hark irribarre egin zidan, lasaitasuna eta poztasuna transmitituz.

-Ez horregatik.

Nevinen alboan jesarri nintzen, hura atearen kontrako hormaren kontra jesarrita zegoen.

Inguruari begiratu nion: nire beste aldean Jenell zegoen, begiak itxita zituen. Honen alboan, Leyna zegoen, eskuak lurrean zehar mugitzen, marrazten egongo balitz bezala. Bere ezkerraldean Bergen zegoen, burua hormaren kontra jarrita zeukan negar egiten. 

Neviren beste aldean Roger zegoen. Hark Ebbari laztanak egiten zizkion buruan eskumako eskuarekin, azken honek burua bere sorbaldan jarrita, negar egiten ari zen. Momentu hartan Viveka falta zela konturatu nintzen.  Mengelek zer egin ote zieten galdetu nahi nuen, baina banekien momentu hartan ez zuela nahi hori buruz hitz egin; horregatik, ez nuen ezer esan. (Gutaz aparte, beste pertsona gehiago zeuden, ez geunden gu bakarrik bagoian)

Burua Nevinen sorbaldan ipini nuen. Hark bere ezkerreko besoa nire sorbaldan jarri zuen ni laztantzeko nahian. Irribarre egin nuen. 



S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora