21. KAPITULUA: ADALIA

2 0 0
                                    

Ateetako kolpeak izan ziren esnatu ninduena. Benetan, atseginagoak izan ahal ziren. Soldaduen oihuak kilometro askotara zegoen edonork entzun ahal zituen.

Begiak ireki nituen eta ohean eseri nintzen. Nire alboan, Jenell etzanda egoten jarraitzen zuen. Pixka bat astindu nuen esnatzeko asmoz.

-Esnatuta nago.-erantzun zidan. Begiak ireki eta igurtzi zituen zailtasunez jesartzen zen bitartean. Leyna ohean jesarrita zegoen, bizkarra horman bermatuz.

Pixkanaka-pixkanaka, jendea esnatzen hasi zen. Alemandarra joan zen, suposatzen dut logelaren bizitasuna entzutean.

Gure aurrealdean, bikiak ere esnatuta zeuden baina Mallory ohean etzanda egoten jarraitzen zuela ikusi nuen. Nevin guregana hurbildu zen.

-Roger eta Bergen? Non daude?-galdetu nuen.

-Roger ohean jarraitzen du, lo egiten. Bergenek esnatzen saiatzen ari da.

-Ez da oraindik esnatu?-harritu nintzen.

-Ez. Lo astuna dauka.

-Ala! Ez dut ulertzen, naziek egiten duten zaratarekin, ez dakit nola ez den esnatzen! Egiten duten iskanbila horrekin, oso zaila da lo egiten jarraitu.

Nevinek irribarre egin zuen nire komentarioagatik.

Hortik gutxira Bergen agertu zen. Bere alboan Roger zegoen, oso lokarturik.

-Egun on.-agurtu zuen Rogerrek aharrausika.

-Loti Ederra, esnatu zara, azkenean ere! Oso ondo, Bergen; lortu duzu.-agurtu zuen Nevinek. Aipatuak irribarre egin zuen, beno, zure gorputzeko gihar guztiak lokartuta daudenean egiten duen irribarre antzeko bat. Gero bikiei begiratu zien. Momentu hartan Mallory astintzen ari ziren, begietan makarrez beterik esnatu zena.

-Eh! Ba ez naiz bakarra.-kexatu zen Rogerrek. Nevinek barre-algara egin zuen. Bere begietan zoriontasunaren disdira ikusi nuela uste nuen.

Zirudienez, ez nintzen bakarra izan horretaz konturatu zena: Jenellek irribarre egiten zuen, baina nahastuta-aurpegia zeukan. Gainerakoek itxura berbera zeukaten.

-Barka nazazue, baina gaur aldarte onean nago.-esan zuen begi disdiratsuekin eta irribarre batekin. Izugarri gustatzen zitzaidan mutil hura. Nahiago nuke berak bezain positibotasuna izaterik banu!

-Zergatik?-galdetu zuen Jenellek, kuriositatez beteta.

-Gaur nire urtebetetzea da.-denok harrituta geratu ginen. Zoriondu zion lehenengoak Ebba izan zen. Beraren ostean, denak aldi berean zoriondu zioten, Leynak ere.

Ni ohetik altxatu nintzen eta muxu bat eman nion masailean. Ez dakit zergatik egin nuen, baharbada zorionasuna kutsatu zidalako.

-Zorionak!!-esan nion. Baina momentu zoriontsu hori eten zen soldadu bat atea ireki zuelako eta irtetzera behartu gintuen, lan egiten hasteko.

-Gustatzen zatzaiozu.-esan zidan Jenellek, lan egiten hasi ginenean.

-Zer? Tira, Jenell, ez esan tontakeriarik eta lanari ekin diezaiozu.

-Egia da. Bere masailak gorritu dira muxua eman diozunean.-Jenellek irribarre bihurri batekin begiratu zidan.

-Ba nik ez dut ikusi.

-Tira, zeren eta justu buelta eman duzulako.-erantzun zidan Jenellek tonu begi bistako batean.

Elkarrizketa eten izan behar genuen soldadu batek errieta egin zigulako:

-Zer, eh? Nork esan dizue hitz egin ahal zenutela? TIRA, LAN EGITEN HASI ZAITEZTE!

Nevineri begiratu nion, gugandik metro batzuetara zegoen. Nahiz eta disimulatzen zuen, ikusi nuen irribarre egiten ari zela. Zirudienez, ez zion inori eguna zapazten utziko. 

Pentsamendu horrek ni hobeto sentitzea eragin zuen. Kostatu zitzaidan prestatuta neukan irribarrea ezkutatzea. Baina, zoritxarrez, zoriontasuna gutxi iraun zuen.

Ordu batzuk geroago, arratsaldeko bietan edo, besoan hesgailu bat zeukan hamalau urte zuen ume bat igaro zuen gure aurretik, gugandik metro batzuetara.

-Fred.-xuxurlatu zuen Jenellek. Geroago konta zidan bezala, Fred  Jenell eta Bergen iluntasunean egon ziren umeetako bat izan zen.

Fred lastoa eta egur batzuk zeramatzaten kamioietako batean sartu zen. Kamioi horiek kontzentrazio-esparrutik ateratzen zituzten hiriren edo herriren batean saltzeko. Baina soldaduak ez ziren tontolapikoak: kamioi bat irtzear zegoen bakoitzean, arrastelu batekin sastatzen zuten lastozko tontorra; beraz, norbait bazegoen bertan ezkutaturik, laster jakiten zuten.

Hori izan zen Fredi gertatu zitzaiona. Tontorretik atera zuten eta soldadu batek heltzen ziola, bi atxilatueei deitu zien. Haiek pala hartu zuten eta farola batetik hurbilzulatzen hasi ziren.

Nik ez nuen ulertzen zer egingo zioten. Baina, Fred, zirudienez, bai. Erail zezaten oihukatzen hasi zen. Soldaduaren besoetatik ihes egiten saiatu zen, baina ez zuen lortu.

-MESEDEZ!!! ERAIL NAZAZUE!!!-eskatzen zien, negar egiten zuelarik. Gero farolari lotu zuten Fred. Farola zuloarengandik bost metrora zegoen gutxigorabehera, eta gugandik, bi metro.

Orduan konturatu nintzen egingo ziotenaz. Bi eskuekin ahoa estali nuen oihu ez nezan: bizirik lurperatuko zuten. Horregatik gizajoa eskatzen ari zen lehenago erailtzea.

Jenell, nire alboan zegoena, ikara-itxura zeukan.

Momentu batez, Fred Jenellerik begietara begiratu zion etsipen-itxurarekin eta gero eskuen artean zeukan harria. Mezua argi zegoen: buruan kolpe bat ematea nahi zuen. Berak begiratu zidan galdetzeko ea ondo zegoen egingo zuena. Nik arinki esan nuen baietz buruarekin, berak bakarrik nabari zezan.

Soldadu liderra joan egin zen.Gainerako soldaduak ez zeuden gure inguruan, beraz,ez zegoen soldadurik.

Jenell Fredenganantz hurbildu zen. Honek begietara begiratu zion eta baietz esan zuen buruarekin. Egingo zuenaz ziur zegoen.

-Mesedez, eman iezadazu gogor, daukazun indar osoarekin. Eskerrik asko Jenell oinazearengatik salbatzeagatik.-Haiek izan ziren beren azken hitzak.

Jenellek, begi negartsuekin barkamena eskatzen ziola, kolpe bat eman zion buruan.Burua aurrerantz jauzi zen, garondoa odolustean zegoela ikusi izan ahal genuen.

Jenellek hari begira geratu zitzaion, hortik urrundu ezinik. Azkenean nik hortik urrundu nuen, soldaduren batek ez ikusteko eta susmagarria ez izateko. Ez nuen beste erailketarik ikusi nahi.

Soldadu liderra heldu zenean eta hildakoa ikusi zuenean, berdin zitzaiola konturatu nintzen. Pixka bat desengainatuta zegoela zirudien, baina ez asko. Ume judutarrek zulatzeari utzi ziotenean, Fred-ren gorpua sartu zuten.

Horren ostean, pabiloi berria eraikitzen jarraitu genuen, ezer gertatu ez balitz bezala. Pabiloietara itzuli ginenean, Jenell oso txartu zegoen. Erruduna sentitzen zen.

-Jenell, berak eskatu dizu, mesede bat egin diozu.-lasaitzen saiatu nintzen.Niri negar ez egitea kostatzen zidan.

Nevin hurbildu zitzaigun.

-Ura nahi duzue?

-Bai. Eskerrik asko,Nevin. -esan nuen bien partez. Lehenengo Jenelleri eskaindu zion, berak nik baino gehiago behar zuen-eta.-Tira, joan zaitez lo egitera.

-Ez dut uste lortuko dudanik.-esaten entzun nion, baina kasu egin zidan.

-Mesede bat egin dio.-xuxurlatu zuen Nevinek nire belarritik hurbil, Jenellekez entzuteko. Pixka bat ikaratu nuen bere arnasa sentitzean zeren eta kilima sortu zidan.

-Barkatu.-pixka bat urrundu zen.

-Lasai. Zelako urtebetetzea. Zin egiten dizut hemendik irtetzean opari bat egingo dizut.

Berak irribarre egin zuen.

-Zuk horrela pentsatzea pozten nau.

Nik ere irribarre egin nion eta besarkada bat eman nion.

-Badakit esan dizudala, baina errepikatuko dizut: zorionak.-xuxurlatu nuen besarkadarengatik banandu gabe. Irribarre egin zuela nabaritu nuen.

-Eskerrik asko.

Besarkadarengatik banandu nintzen.

-Gabon.

-Gabon.-eta bere oherantz abiatu zen. Ni nire ohera joan nintzen.

S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora