28. KAPITULUA: SIMON

7 1 0
                                    

-SIMON, KONTUZ!-oihukatu zion Hectorrek, bere atzean zegoena. Automatikoki lurrera bota zen eta bere gibelean tiro egin zuten. Burua altxatu zuen, eta bere inguruan etsairik ez zegoela ikusterakoan, zutundu egin zen eta Hector zegoen babeslekura itzuli zen. 

Simon, gainerako soldaduak bezalaxe, oso nekatuta zegoen. Hiru egun zeramaten borroka eginez eta nekez ez zuten lorik egin. Estatubatuarren armadako soldadu asko hil ziren, eta denbora pasa ahala, gero eta gizon gehiago hiltzen ziren. Alemaniako armadako soldaduak, aldiz, gero eta gizon gehiago zeudela zirudien. Estatubatuarren armadan, bizirik irauntzea lortzen zuten soldaduak baino ez zeuden, haien artean Simonekin etorritako taldea, Hector, Hamilton jenerala, Simon baita haiek ez ziren beste soldadu gutxi batzuk ere. 

-Nortzuk etorriko dira besteek guri laguntzera?-galdetu zuen Hectorrek. Simonek isilik geratu zen.

-Atzo iritsi behar izango ziraketeen!-erantzun zion bere ordez Manuelek. Oihukatu behar izan zuen, zegoen zaratagatik ez zen ezer entzuten-eta. -Baina egon zaiteztete lasai, laster etorriko dira. -Simonek ez zion guztiz sinetsi, zeren eta ez zuen uste haiek etorriko zirenik. Hala ere, ez zuen ezer esan horri buruz.

Gero eta denboragehiago pasa ahala, gudua orduan eta basatiagoa bihurtu zen, eta Simonek itxaropena galtzen hasi zen. Etsaietako bat hiltzea lortzen zuen bakoitzean, beste bi agertzen ziren bat-batean, ezkutalekuren batetik irtengo balira bezala. Inguruari begiratu zion: bere eskumaldean Manuel lau alemaniarren kontra borrokatzen ari zen; bere ezkerraldean, Hectorrek, bere babeslekuan jesarrita, (zauria zeukanez gero, ezin zuen ibili), ahal zuena egiten zuen. Urrunago, hiru soldadu alemaniarrek Hamiltonen inguruan zeuden. Gero eta soldadu estatubatuar gehiago hiltzen zirenean, gero eta nazi gehiago zeuden. Simonek izua sentitzen hasi zen gudua galtzen ari zirela konturatu zenean.

Soldadu alemaniarrek haiengana hurbiltzen hasi ziren inguratu zituzten arte. Bizirik iraun zuten soldadu estatubatuarrak zirkuluaren erdialdean zeuden, eta haien inguruan, alemaniarrak zeuden. Ezin zuten ihes egin. Soldadu alemaniar batek zer o zer oihukatu zuen, baina amerikarrek ez zuten ezer ulertu. Geroago, soldadu berak berriro oihukatu zuen, baina lehen baino altuago. Haien armekin seinalatu zituzten, mehatxu begiratuz. Erreakzionatu zuen lehenengoa Manuel Aldekoa izan zen: astiro makurtu egin zen eta lurrean arma utzi zuen. Berriro zutunik jarri zenean, ez zuen bat-bateko mugimendurik egin, ez baitzuen nahi mehatxuatzat hartzea, eta besoak altxatu zituen bakea adieraziz. Simoni begiratu zion berdina egitera behartuz, eta honek Hamiltoni so egin zion bere agindua betetzeko asmoz. 

Simon, bere aurpegia ikusiz gero, Hamilton Manuelekin ados ez zegoela ohartu zen, baina beste aukerarik ez zutela konturatu zenean, agindua eman zuen:

-Jaitsi itzazue armak!-denek jaramon egin zioten eta Manuelen mugimendu berberak errepikatu zituzten, Simon barne.

Gudua galduta zeukaten, eta ziur aski hilko zituztela, edo are txarrago, gerrako atxilotuak izango ziren. 

Soldadu alemaniar berberak, taldearen burua zela zirudiena, beste gauza bat agindu zuen. Ondoren, soldadu askok haiengana hurbildu ziren eta besoetatik heldu zieten, hauen mugimendua eragotziz. Soldaduetako batek Simon oratzear zegoenean, norbaitek tiro egin zuen. Bere aurrean zegoen nazia aurrerantz jausi zen.

Simonek inguruari beldurrarekin begiratu zion, baina ez zuen inor ikusi. Hortik gutxira, tiro egin zuten berriro eta beste soldadu alemaniar bat hil zuten. Denek, estatubatuarrak eta alemaniarrak, izututa zeuden. Hirugarren aldiz tiro egin zutenean, Simonek zuhaitz baten atzean norbait ezkututa zegoela ikusi zuen. Zirudienez, soldaduetako batek ikusi zuen zeren eta tiroka hasi zen. Aldi berean, ezkututa zegoenak ere tiro egiteari ekin zion.

Gudua hasi zenean, naziek harrapatutako soldaduek lurrera bota ziren balak haienganaino ez iristeko. Simonek irteeraren bat aurkitzen saiatu zen, baina alemaniarrak elkarren ondoan zeudenez, ezin zen irten. Ihes egiteko espazioa aurkitu zuen bezain laster, ez zuen birritan pentsatu: lurretik altxatu zen eta korrika hasi zen hortik urruntzeko asmoarekin.

S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora