20. KAPITULUA: SIMON

3 1 0
                                    

Familia maitea:

Bost egun igaro dira Hampton Roadsetik irten ginenetik. Orain dela hiru egun airezko eraso bat izan genuen. Haiek zortzi ziren, eta gu, sei: hiru hegazkin txiki eta hiru ur hegazkin. Irabazi genien, baina gutako bi hil ziren: Andy Dallas eta Diego Rodríguez.

Gutako hamabik airetik joateko erabaki genuen, (egoerari buruz informatzeko zen, lehenago helduko ginela-eta) gainerakoak gerraontzian biadaiatzen ziren bitartean.

Itsaso Atlantikoan zehar hegan egiten egon ginen, eta zoragarria da. Itsasoa zerutik ikustea asko gustatzen zait, hegalak banitu bezala sentitzen naiz. Bidaltzen dizkizuen argazkietako batean jakingo duzue zer esan nahi dudan.

Bi mutil ezagutu ditut, oso jatorrak direnak: Brad Venningham eta Samuel Roost. Lehenengoa hegan egin dudanarekin da, bestea oiraintxe berton itsasoan dago.

Barkatu lehenago ez idazteagatik, baina ez dut denborarik izan. Hemendik aurrera gehiagotan idatziko dizuela zin egiten dizuet.

Aizu, zelan zaudete? Zeozer berririk al dago? Kasu horretan, konta nazazue. Zuen falta sentitzen dut.

Maite zaituzte,

Simon

Gutuna azken aldiz irakurri zuen eta gutun-azalean sartu zuen. Aulkitik altxatu zen, eta gutun-azala berarekin zeramala, besteek zeuden gelarantz abiatu zen. Linguista (Manuel Aldecoa deitzen zena) telegramak bidaltzeko zen idazteko makina baten aurrean zegoen. Gainerakoak sofan eserita zeuden hitz egiten zuten bitartean. Bradek Simon ikusi zuenean, alde batera joan zen sofan lekua uzteko asmoarekin.

-Zer egiten ari zinen?

-Nire gurasoei eta nire anaiari eskutitz bat idazten ari nintzen.

-Hemendik hurbil korreozko bulego bat dago.-esan zuen Joek bat-batean, entzuten ari zela-eta.

-Ah, bai?

-Uste dut baietz. Behintzat lehen bazegoen.

-Hemen egon zara noizbaiten?

-Bai, beno, orain dela asko. 12 urte nituenean etorri nintzen familiarekin oporrak pasatzera.

-Zenbat denbora egon zineten?

-Aste bat edo.

-Eta hiria gustatu al zitzaizun?

Joe sorbaldak altxatu zituen.

-Bai.

Manuel Aldecoak idazteari utzi zion bat-batean eta eskua iletik igaro zuen.

-Amaitu dut. –Simon eta Joe berarengana hurbildu ziren mezua irakurtzeko, baina Simonek konturatu zen ezagutzen ez zuen hizkuntza batean zegoela. Manuelek botoi bat sakatu zuen eta mezua desagertu zen.

-Bidali dut jada. Ea jasotzen duten.

-Zer hizkuntza zen hori?-galdetu zuen Simonek, harrituta.

-Euskara da.

-Hizkuntza hori ez nuen ezagutzen.-komentatu zuen Simonek.-Berria al da?

-Berria? Latina baino zaharragoa da. Europako hizkuntza zaharrena da. Esango didazu zuk zeuk berria den ala ez.

-Latina baino zaharragoa? Europako zaharrena?-errepikatu zuen Simonek harrituta.

-Horixe.-erantzun zuen besteak.

Simon leihora hurbildu zen kalea ikusteko. Aurrean zeuden eraikinei begiratu zien: AEBko hirietako eraikinak baino baxuagoak ziren, hauek bakarrik zituzten hiru edo lau solairu. Eraikin batzuetako teilatuak planoak ziren, pisu normalak bezalakoak,baina beste batzuk triangelu formako teilatuak zituzten, eta horrek originaltasuna ematen zion. Kuriosoena zen eraikinak oso juntuak zeudela, lehertzen balira bezala. Solairu bakoitzean gutxienez hiru leiho zeuden, non gortinak jarrita ez bazeuden, barruan zegoena ikus zezakeen.

S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora