11. KAPITULUA: LEYNA

7 1 0
                                    

Emagalduaren semeak. Nazi nazkagarriak!

Horixe oihukatu nahi nuen  Ebba, Viveka, Nevin eta Adaliarekin topatu nuenean, baina Mallory zegoenez, isildu nintzen, eta izorratzean, negarrez hasi nintzen. Ebbaren hitz lasaitsuak entzutean baretu nintzen.

-Nahi duzu zer gertatu zaizun kontatzea?-galdetu zidan Ebbak leunki. Arnasestuka hasi nintzen. Ez. Ez nuen hori kontatu nahi. Kontatzean gogoratu izan beharko nuen, eta ez. Ez nuen gogoratu nahi.

-Beharbada ongi datorkizu penak kanporatzea, baina ez baduzu nahi, ez egin.- jarraitzen zuen Ebba.  Airea hartu nuen lasaitzeko eta narrazioarekin hasi nintzen:
<<Beste pabilioi eraikitzeko harriak hartzen genituen bitartean, zeren eta soldaduak zioten jende gehiago etorriko zela, soldadu batek norbaiti deitzen zion:

-E! Zu!-hasieran ezin nuen igarri nori buruz hitz egiten zebilen-Zu, 708!-niri deitzen zebilen; ni 708 zenbakia neukan. Ingurura begiratu nuen bilatzen nuen bitartean.

-708!-altuago oihukatu zuen. Aukitu nuen: 40 urteko gizon bat zen. Ilez beteriko bibote bat zuen eta  bekain bat zeukan. Bera gogoratu nuen: Nevineri zigorradak eman zizkion soldadu berbera zen.

-Nola deitzen zara? Zure benetazko izena, neska, ez zure zenbakia.

-Leyna Vogel.-erantzun nion. Nire lagunei soslai begiratu nituen. Batera egiten zuten lan. Mallory haiekin zegoen. Ufala. Soldaduarengana itzuli nuen begirada.

-Zeozer oker egin dut?-galdetzera ausartu nintzen. Dardaraka nengoen, beldurragatik.

-Ez. Lasai.-ez nintzen lasaitu.-Etor zaitez nirekin.-gonbidatu ninduen. Ez nuen berarekin joan nahi,baina ezin nuen ezetz esan. Esparruan zehar ibiltzen hasi ginen, inolako presarik gabe. Ni beraren atzetik nengoen, berarengandik bi metrora. Soldadu-talde baten albotik pasa ginen, eta haiek niri bere fusilekin apuntatu zidatenean gelditu nintzen.

-Lasai, nirekin dator.-esan zien bekain bakarreko soldaduak. Haiek haien armak jaitsi zituzten eta baretu ziren. Ni ez. Ni sentimendu asko nituen momentu hartan: urduritasuna, nahasketa, izua... Baina ez nengoen lasai. Ez.

Kontzentrazio-esparruaren bulego nagusian sartu ginen. Eraikinatik zehar ibiltzen jarraitu genuen. Gela batera iritsi ginen, non atea itxita zegoen.

-Hemen bakarrik jeneralak sartu daitezke, ni bezala. Zorionduna zara, Leyna Vogel.-esan zidan. Ez nengoen batere ados. Orain zela lau egun ekarri nindutela esparru kontzentrazio hartara; ni nahiago nuen "juduen infernua" deitzea. Nire gurasoengandik banandu ninduten. Lau egun nengoen jan gabe. Gihar-minak nituen gorputzean zehar. Zorte ona nuela?Zergatik, bekain bakarreko gizonarekin egoteagatik?

Jeneralak giltza sarrailan sartu zuen eta atea ireki zuen. Sartu ginen. Gela egongela antzeko bat zen. Harritu nintzen. Egongela bat bulego batean? Arraroa zen.

Gelaren erdialdean mahaitxo biribil bat zegoen; eta haren inguruan, sofa eta besaulki bat. Atearen alboan, hormaren kontra, idazmahai bat zegoen, bere aulkiarekin. Harengana hurbildu nintzen. Horman eskegita diploma markoztatutak zeuden; bekain bakarreko gizonarenak zirela asmatu nuen. 

Hark atea itxi zuen.

-Gustatzen zaizu?-galdetu zidan. Ez. Ez zitzaidan gustatzen. 

-Bai.-gezurra esan nuen. Geldi geratu nintzen nengoen lekuan.

-Mesedez, jesar zaitez.-eskatu zidan. Obeditu nion. Nire alboan jesarri zen. Hurbilegi zegoen.

-Polita zara, badakizu?-jarraitzen zuen besteak. Deseroso sentitzen nintzen. Ez nion erantzun; ez nekien zer esan, baina zirudienez, ez zitzaion inporta.

-Ez dizu inor esan?-Bere eskua nire eskumako sorbaldan zuen.

-Zenbat urte diuzu?-galdetu zidan. Bitartean, bere eskua nire besotik bajatzen zen. Ni ikutzen geldi zezala nahi nuen. Ez zitzaidan gustatzen jendeak ni ikutzea, eta are gutxiago 40 urteko gizon ezezagun batek nazia zena.

S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora