17. KAPITULUA: JENELL

9 0 0
                                    

Ea ondo nengoen? Jo, benetan, Adalia, ez dakizu aurpegiko espresioak irakurtzen. Zer egin zidaten? Nahiago dut ez gogoratzea. 

5 EGUN LEHENAGO...

Logelatik irten ginenean bakoitzari pala bat eman ziguten. Begiradarekin Adalia bilatu nuen. Aurkitu nuen: Nevinekin zegoen. Batera ez irtetzea arraroa zen, zeren eta beti itxaroten genion elkarri irtetzeko. Bah, ez zen garrantzitsua. 

Pala begiratu nuen. Zertarako ote zen? Bai, badakit, zulatzeko. Baina... Zer zulatzeko? Soldaduek eskorgak eramaten zituzten. Zer ote zeramaten galdetu nion bere buruari. Gudari batek eskorga deskargatu zuenean gure alboan, ez nuen asmatzen lortu.Gero berriro begiratu nuen eta bihotza gelditu zitzaidan: gorpuak. Listua irentsi nuen, eta palaren laguntzarekin, hilobiak zulatzen hasi nintzen. 

Hortik gutxira, nola gudari talde batek hitz egiten hasi ziren ikusi nuen. Haietako batek medikuen amantala zeraman soldaduen uniformearen ordez. Hari buruz galdetu nion nire alboan zegoen 17 urteko mutil bati. Berak burua altxatu zuen eta ni esaten nuen lekura begiratu zuen. Ikusi zuenean, aurpegia zuritu zitzaion.

-Nor da, Bergen?-errepikatu nion nire lagun berriari.

-Mengele...Josef Mengele.-erantzun zidan ia xuxurlaka. Bere ahotsan beldurra nabaritzen zitzaion.

-Eta... Zer dakizu hari buruz?-galdetu nion beldurturik, haren erreakzioagatik.

-Pertsona arriskutsua da. Zoratuta dago. Juduekin esperimentuak egiten ditu. Bereziki nanoak diren pertsonak eta bikiak gustatzen zaizkio.-Taldeari begiratzeari utzi zion haiek guri so egiten ari zirela ikusi zuenean. Nik berdina egin nuen.

-Eta... Zer motatako esperimentuak egiten ditu?-xuxurlatu egin nuen izututa.

-Ez duzu nahi jakingo...-erantzun zidan, eta jakin gabe geratu nintzen. Zer egiten zuen jakin nahi nuen, baina ez nintzen berriro galdetzera ausartu. Argi zegoen ez zuela nahi gaiari buruz hitz egitea, baina ezin nuen jasan jakin-mina.

Gudari taldea, non Mengele ere zegoen, hurbildu zitzaizkigun Bergeni eta bioi. Zulatzeari uztea agindu ziguten eta obeditu genien kexarik gabe. Gero armarekin apuntatu zigun. Mezua argi zegoen: ezin genuen lekualdatu. Nik listua irentsi nuen, ezin nuen sentitzen nuen beldurra ezkutatu, baina behintzat histeriko ez jartzea lortu nuen.

Beste bi soldadu zoriz aukeratutako hiru umeenganantz gerturatu ziren.

Hortik gutxira, bost umeok bilduta geunden soldaduekin guri fusilekin apuntatzen. Ausardia bildu nuen Mengeleri galdetzeko:

-Zer egingo duzue gurekin?-tentsio momentua egon zen. Galdera hori egiteagatik damutu nintzen. Tiroren bat entzungo nuela uste nuen, baina ez. Ez zen ezer gertatu. Mengele azkenean nire galderari erantzun zion:
-Ezer larririk. Bakarrik esperimentu bat.-Horrek ez zidan lasaitu. Galdetzeaz damutu nintzen. "Esperimentu" hitzak beldurra eragin zidan, eta gehiago Bergenek berari buruz kontatutakoa jakin ostean. "Zoratuta" eta "esperimentu" hitzak esaldi berdinean hotzikarak sortzen zizkidaten. 

Hilobietatik urrundu ginen. Atzerantz begiratu nahi nuen Adalia ikusteko, baina soldaduak gure bizkarretik fusilekin apuntatzen ari zigutenez, ez nintzen ausartu. Gure helmugara heldu ginen. Zoratuta zeuden pertsona arriskutsuak sartzen zituzten gelaxkak gogoarazten zidan, alkandora hertsagarria jantzita.

Pentsamendu horrek ez zidan lasaitzen lagundu.

Kanpotik, bakarrik zen metalezko kubo bat. Mengele atea ireki zuen eta honek kirrinka egin zuen. Barruan ez zen ezer ikusten. Beltza zen. Ez nuen uste barruan lehiorik egongo zirenik. Mengelek, oraindik atean zegoena, sartzera gonbidatzen gintuen. Beno, gonbidatu modu leun batean esateko da; zeren eta sartzen ez bagina, tiroka hasiko zitzaizkigukeen, hitz egokia derrigortu da. Sartzen derrigortu ziguten. Lehenengoa izan nintzen, eta nire atzean Bergen zegoen. 11 urteko neskato bat, hau da, ni baino urte bat gazteagoa zena, 4 urteko ume txiki batek eskutik heltzen zion. Biek gure ostean sartu ziren. Neskatoa ile hori iluna zeukan eta kopeta-ile zuen. Bere begietan izua nabarmentzen zen. Haien atzetik azken umea sartu zen: eskua hesgailuak lotuta zituen 14 urteko mutikoa zen. Haren aupegia zurituta zegoen. 

S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora