18. KAPITULUA: SIMON

7 1 0
                                    

TRRR! Hegazkin txikien eta ur-hegazkinen tiroak entzuten ziren. Andyren hegazki txikia jauzi zenean, Brad (Simonekin), Joe eta Daniell berriro igo ziren Edwardi eta Kevini laguntzeko. Edward hitzkuntzalaria zeraman, eta Kevinek, beste mekanikaria. 

Ez zebiltzaten oso ondo borrokan. Bost bosten kontra zen, baina zaila zen tiro egitea, zeren eta urrun zeuden eta azkarrak ziren.

-Brad! Kevin!-deitu zien Joek irratiatik.

-Zer?-erantzun zuten biek.

-Jaitsi zaitezte pixka bat eta hodeietarantz joan. Saiatu ezazue lainoan sartzea eta ikusezina bihurtzea. Ez zaituztela ikusten konprobatzean, inguratu eta tiroka hasi zaitezte. Gutxienez bik jarraituko zaituztete.-ordenatu zien Joek.

-Bale.-erantzun zuten biek. Hodeietarantz abiatu ziren.

-Dani, Edward!-deitu zien berriro irratiatik.-Gu aurreko estrategiarekin jarraituko dugu, bale?

-Bale. -erantzun zuten biek, eta hirurek jaitsi ziren berriro.

Braderi eta Kevineri bi etsaiek jarraitu zieten, eta beste hiruk, beste hirureei.

Lainoan sartu ziren bezain laster, tiro egiteari utzi zioten zaratarik ez egiteko eta  etsaiak soinuaren bidez ez orientatzeko.

Haien etsaien tiroak ez entzutean naziak ere tiro egiteari utzi zioten, ez baitzekiten nora apuntatu. Bakarrik haien azpian hegan egiten ari ziren hegazkin txikiak entzuten zituzten, beste borroka batean zeudenak.

Estatu Batuetako hiru pilotuak gutxinaka gutxinaka aurreratzen zuten, isilak izateko. Lainoa oso itxia zenez, ez zekiten ezta non zeuden haien kideak. Zorionez, haien etsaiek arazo berdina zuten. 

Bradek nazietako bat aurkitzea lortu zuen, eta ezkutatuta jarraitu zuen. Kevineri deitu zion irratitik estrategiarekin hasteko asmoarekin. Zoritxarez, naziak momentu hartan ikusi zuen eta tiroka hasi zitzaion. Simonek ere erasotzeari ekin zion, Bradek balak sahiesten saiatzen ari zen bitartean. 

-Kevin! Tira!Etor zaitez!-ez zuen erantzunik jaso.

Minutu batzuk geroago,  Kevin agertu zen. Etsaiaren atzealdean kokatu zen, honek konturatu barik, eta bien artean inguratu zuten eta erasotzen hasi ziren. 

-Zer gertatu da, Kevin?

-Nire atzealdean beste nazi bat zegoen. Berataz arduratu behar izan dut eta garaitzea lortu dut. 

Inguratuta zegoenak hegazkin txikia airean mantentzeko ahal zuen guztia egiten ari zen, horregatik ezin zuen haiei eraso. Egin ahal zuen gauza bakarra balak sahiestea zen, eta hori benetan zaila zen. 

Garaitzear zeudenean, eta estaia itsasora jauztear zegoenean, Simonek urrunean hegazkin txiki baten soinua entzun zuen, baina ez zion garrantziarik eman.  Pentsatu zuen ur-hegazkin estatubatuar bat zela, haiei laguntzera zentorrena. Ordea, Kevineren atzealdeko metro batzuetara eta bera baino gorago, Simonek zeozer ikusi zuen. Nazi baten hegazkin txiki bat zela konturatu zen, bere kidearen atzealdetik hurbiltzen ari zena, baina berandu konturatu zen zer egiten ari zen. 

-Kevin! Kontuz!

Zorionez, Kevin konturatu zen eta aurrerantz joan zen, bere etsaiaren bala sahiestuz. Hala ere, alemaniarrak, noren etsaia oso azkarra izan zenez, harrapakina aldatu zitzaion, eta kideari tiro egin zion, atzeko besaulkian jesarrita zegoena. Bere burua aurrerantz jausi zen. Bere garondoan odolezko orban bat zeukan eta lepoaren atzeko aldetik alkadandora barrura irristatzen zuen. 

Kevinerantz joan aurretik, Brad inguratuta zegoen alemaniarrari tiroka jarraitu zitzaion, nor hego bat apurtuta zeukan jadanik. Hegazkin txiki alemandarra erortzen hasi zen. Beste soldadu naziak, mekanikaria hil zuena, haiengandik urrundu zen eta bere kidea salbatzen saiatu zen.

-Joan gaitezen besteei laguntzera.-proposatu zuen Bradek, eta biek jaisten hasi ziren pixkanaka-pixkanaka. Lainoatik irtetzea lortu zutenean, pulunpa bat entzun zuten uretan, eta suposatu zuten irabazi zuten naziaren hegazkina zela.

-Oso ondo!-zoriondu zien Joek irratiatik, naziaren hegazkina erortzen ikusi baitzuen.-Brad, jaitsi zaitez honaino, eta zu, Edward, igo zaitez. Daniell, Brad eta hirurok desbideratuko ditugu eta zuek goitik tiro egingo diezue, ulertu duzue?

-Bai.-erantzun zuten guztiek. Bakoitza bere lekura joan zen: Brad jaitsi zuen, uretatik zentimetro batzuetara egon arte, eta Edward metro batzuk igo zituen. 5 4ren aurka. "Irabazi ahal dugu"esan zion Simonek bere buruari.

Joe eta Brad pilotu onak ziren, bai noski. Hiru nazik  hirurenganantz(Daniellenganantz ere, baina atzerago zegoen) abiatu ziren. Joe azkarrena zen, berarengandik metro batera Brad  Simonekin zegoen, eta azkenik, metro gehiagoetara, Daniell zegoen, besteen abiadurara joaten atrebitzen ez zena, ez batzuen hain ondo gidatzen-eta. Naziek ez zuten haien estrategia ulertzen: uretako hiru hegazkin ziztu bizian hegan egiten norabide barik ikusten zuten. Noizbaiten buelta bat eman zuten, haien etsaiak  oso nahastuta utziz, baina, hala ere, ez  zioten haiei jarraitzeari eta tiroka egiteari uzten.

Momentu batean, Daniellek, bakarrik bere etsaiarekin geratu zenean, urarengandik urrundu zen eta igo zuen hodeien azpian egon arte. Naziak, bere helburua jakin gabe, jarraitu zion zalantzan jarri barik. Hala eta guztiz ere, hodeietatik hurbil zegoenean, tiroak jasotzen hasi zen, eta ez zekien nondik zentozen. Bala-tiro bat buruan jaso eta uretara jausi baino lehen, lainotik irtetzen ari zen hegazkin txiki estatubatuar bat ikusi zuen. Hori izan zen ikusi zuen azken gauza.

-Eskerrik asko.-esan zien Daniellek Kevineri eta Edwarderi. Hauek berriro lainoetan sartu ziren.

Bitartean, Joe eta Bradek zentzu gabeko bueltak ematen zituzten, beren etsaiak zorabiatuz. Zoritxarrez, Simonek arazo berdinak zituen, eta eskerrak bota egin ez zuela bidai osoan zehar. Joek Daniellek erabilitako estrategia errepikatu zuen: hodeienganaino igo zen, Edward eta Kevin ezkutatuta zeuden lekuraino, eta irabaztea lortu zuten.

Brad, haatik, uretatik egitea nahiago zuen: igo zen hodeien azpian geratu arte eta bere jazarleari itxaron zion, eta gero amildu zen uretarantz, non gelditu zen azken momentuan. Bere etsaia ez zuen zorte berbera izan. Ez zituenez hainbeste erreflexuak, ez zuen gelditzeko astirik izan eta uretara jausi zen. 

Orain bat bakarrik geratzen zen. Honek, bataila galdu zutela konturatu zenean, ibilgailua bizkortu zuen eta ahal zuen azkarren hegan egin zuen hortik urruntzeko. Kevinek eta Edwardek hari jarraitzeko keinua egin zuten, baina Joek esan zien ez zuela merezi.

-Gainera, norbaitek informatu behar die.-izan zen beste arrazoietako bat. Simonek ihes egiten ari zen alemandarrari argazki bat atera zion egun hori gogoratzeko: 8 nazi garaitu zuten eguna, haiek bi gutxiago izanez. Ez zuen nahi negatiboa izatea, baina ziur aski irabazten zuten bataila izango zen. 

Egun on!! Barkatu hainbeste tardatzeagatik!! Beharbada esaldi batzuk arraro egongo dira, eta erdarakada hutsa dira. 





S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora