14. KAPITULUA: SIMON

8 1 0
                                    

Ordu batzuk zebilen hegan egiten tiroak entzun zirenean.

TRRRR! Simon esbastika margotuta zeukan bi hegazkin txiki desberdindu zituen: naziak.

-Igo zaitezte!- oihukatu zuen Bradetik hurbil zegoen batek, nor 12 pertsonaz osatutako talde horretan, "nagusia" antzeko modua zen.

Hegazkin txiki eta ur-hegazkin guztiak igo ziren eta hodeietatik desagertzen hasi ziren. Brad ere horrantz gidatu zuen. Orain hodeien gainean zeuden hegan egiten. Nazien hegazkin txikiak ere igo ziren. Simonek zenbatu zituen: haiek baino bi gehiago ziren. Haiei tiro egiten hasi ziren, eta Bradek bala guztiak sahiesten saiatzen zen: eskumatik ezkerrera biratzen zuen, gora eta behera zebilen... Batean inlinatu zuen ibilgailua, baina hala ere, balak metalaren kontra talka egiten zuten.

-Simon!-deitu zion Bradek.-Tiro egin!-agindu zion.

-Nola?

-Zure eskumaldean palanka bat dago. Altxa ezazu eta gero haienganantz biratu.-Simonek palamka bilatu eta agindiak bete zituen. Palankaren gainean botoi bat zegoen. Sakatu zuen eta tiro egiten hasi zen. Botoia sakatuta mantentzen zuenean, palanka biratzen zuen haien etsaiei apuntatzeko. Simon ahal zuena egiten zuen ondo egiteko, baina ibilgailuaren kulunkekin zaila zen. Simon, hainbeste mugimenduekin, mareatzen hasi zen.

-Brad!-deitu zion "buruzagia".

-Banatu behar ditugu! Zu eta ni behera joango gara haiek guri jarraitzeko! Uretik hurbilenen joaten saiatuko gara, haiek itsasoratzeko!-berak eta Bradek ur hegazkinetan ibiltzen zirenez, ez zeukaten arazo hori.

-Bale!-erantzun zion Bradek. Buruzagiak eta hura taldetik banandu ziren eta jaitsi zuten berriro hodeien azpian geratu arte. Imaginatu zuten bezala, naziak ziren hiru hegazkin txiki jarraitu zituzten tiro egiten zebilen bitartean.

Simonek jarrea oso deserosoan zebilen tiro egiten aurretik. Bizkarra ahal zuen guztia biratuta zuen, eta horrela ezin zen asko mugitu.

Bitartean, Bradek bere ibilgailua urerantz gidatzen zuen estrategiarekin jarraitzeko.

Simonek, hainbeste denbora jarrera deseroso horretan egon ostean, azkenean gerrikoa askatzea erabaki zuen eta belaunetan makurtu zen besaulkiaren oineko aldean. Bere lanarekin jarraitu zuen palanka ezkerreko eskuarekin, buelta emanda zuela-eta.

Bat-batean, balak sahiesten saiatzen zuen momentu batean, Bradek ur-hegazkina eskumarantz inklinatu zuen, eta Simon jausi zen. Honek ez zen konturatu silueta bat erortzen ikusi zuen arte. Ohiuengatik ere konturatu zen. Ez zitzaion denborarik eman erreakzionatzeko. Simon uretara jausi zen. Eskerrak altuera ez zela hain handia, 7 metrokoa gutxi gorabehera, uraren kontrako inpaktua ez zen izan hain handia. Nazi batek, Simonen burua uretatik ateratzen ikusi zuenean, tiro egiten hasi zen. Honek, berriro uretan sartu zen balak ez emateko, zeren eta uretan astiroago joaten ziren. Ur azpian egon zen naziak tiro egiteari utzi zionera arte.

Brad, bitartean, bere laguna hortik nola ateratzea pentsatzen ari zen. Azkenean ur hegazkina pilotatzen zuen beste pilotuari deitzea erabaki zuen:

-Daniel!-deitu zion irratiatik. Ahots bat erantzun zion:

-Bai?

-Laguntza behar dut. Joe eta biok behean gaude hiru naziekin. Simon jausi da eta bizkartzaina behar dut.

-Ondo. Ointxe noa.

Segundu batzuk geroago Brad ur hegazkin bat agertzen ikusi zuen hodei artean. Bere azpian Joe zegoen, liderra, uraren arrasean pilotatzen. Bere etsaia hurbilegi zegoen ere. Ura ukitu bezain laster, Joe bere atzean jarri zen eta tiro egiten hasi zitzaion. Bere etsaia, blokeatuta, ezin zuen bere burua babestu eta hegan egin aldi berean, horregatik uretan hondoratu zen. Joe Bradengana joan zen eta informatu zion:

-Bat gutxiago!-orain hiru hiruren kontra zeuden, zeren eta Danielekin beste bat agertu zen.

Daniel jaisten jarraitu zuen Braden altuerara heldu arte.

-Bajatuko naiz! Babes nanazu!-eskatu zion Bradek. Bestea buruarekin baietz esan zuen.

Jaitsi zen uraren arrasean egon arte.

-Simon! Simon!-ez zion inork erantzuten. Beldurtzen hasi zen. "Lasaitu" esan zion bere buruari. Probatu zuen berriro, oraingoanbaina altuago:

-SIMON!

-Brad!-entzun zuen berarengandik urrun. Kontzentratu zen ahotsa entzuteko. -Brad!-ahotsa beraren atzetik zetorren. Buelta eman zuen. Orain, hegazkin txiki nazia zegoen, lehen bere atzean zegoen berdina. Tiro egin zion, eta aurrekoari gertatu zitzaion bezala, ura ukitu bezain laster, ibilgailua oreka galtzen hasi zen eta urperatu zen.

-Bat gutxiago!-informatu zion Joe-ri irratiatik.

-Oso ondo!-zoriondu zion besteak. Orain bi hiruren kontra ziren. "Bale, orain Simon bilatzera" estan zion bere buruari.

-SIMON!-deitzen zion.

-BRAD! HEMEN!-entzun zuen bat-batean. Itsasoaren norabide guztiei begiratzen zion, zaila zen pilotatzen den bitartean.

-HEMEN!-oraingoan hurbilago entzun zuen. Ingurura begiratu zuen urduri. Berarengandik metro batzuetara, beso bat altxatuta eta uratik irtetzen zen buru bat ikusi zuen: Simon. Bradi orain arte zeukan tentsio-korapiloa desegin zitzaion eta berarenganantz abiatu zen. Ur hegazkina uretan flotatzen utzi zuen eta ibilgailutik jaitsi zen Simoni igotzen laguntzeko asmoarekin.

-Jakin daiteke zer egin duzun?-galdetu zion pixka bat haserre Bradek.

Simon azaldu zion. Aitzaki tontoa zen.

-Baina... Zer? Zoro al zaude? Ez ezazu berriro egin tontakeria hori!-egin zion errieta. Simon baietz esan zuen buruarekin ulertu zuela esateko.

-Beno... Ez daukat errieta egiteko denborarik. Baina ez arduratu, errieta egingo dizut naziak eliminatzean. Tira, igo zaitez behingoz.

Igo ziren bezain laster, Bradek motorea martxan jarri zuen eta Simonek tiro egiteari ekin zion.

Bat-batean, irratiatik entzun zuten:

-Laguntza! Languntza behar dugu!

-Bale! Daniel oraintxe doa!-Aipatutakoa berriro igo zen. Silueta bat agertu zen hodei artean oihukatzen. Geroxeago hegazkin txiki estatubatuarra agertu zen leku berdinetik.

Erortzen ari zela konturatu ziren. Joe siluetaren azpian kokatu zen, non gutxigorabehera kalkulatu zuen non jausiko zen. Gorpu bat metalaren kontra talka egiten entzun zen. Salbatu zuten. Simon ezagutu zuen: mekaniko bat zen. Honek Joeren atzeko besaulkian jesarri eta informatu zuen:

-Andy hil da!

Mekanikoa erori zen hegazkin txikia itsasoan hondoratu zen.


S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora