6.KAPITULUA: SIMON

8 1 0
                                    

Osasun-probak egin zizkioten. AEBko armadan sartu zen. Zelai militar batera lekualdatu zuten, beste sartu berriekin batera. Bertan borrokarako prestatuko zituzten. 

Automobileetatik irten zirenean, Risburg komandantea bere buru aurkeztu zuenak uniforme bat eman zien bakoitzari. Orain Simon bere 11 adiskideekin partekatzen zuen logelan zegoen. Arropaz aldatzen zebilen batek berari buruz komentarioak egiten hasi zenean:

-Uy, AEBko armadan baserritar bat dago!-bera baino nagusiagoa zen, beharbada 2 edo 3 urte gehiago izango zituen. Uniformea jantzita zeukan. Ile kizkurra zeukan, marroi kolorekoa, eta begi urdin argiak ere. Sudur zuzen eta kopeta handia zeukan. Bere aurpegian burla begirada eta irribarre harroputza zeukan. 

Simon hasieran haserretu zen, baina geroago ezezagun bat zela pentsatu zuen. Berari buruz ez zekienez ezer, edozein komentariorik ez lioke minik egingo. 

Ez zuen ezer esan. Sorbaldak altxatu zituen, berdin zitzaiola esanez, kamiseta hartzen zuen bitartean. Mutikoak berarengandik urrundu zen.

-Zenbat urte dituzu, mutiko?-galdetu zion alboko ohatzean zegoen batek. Simonek erantzun zion begiratu barik.

-18? Hala!-harrituta zirudien. Zergatik ote zegoen hain harrituta? Simonek begiratu zion. Mutil afroamerikarra zen, eta bera baino nagusiagoa zen ere. Handia zen. Bere begiengatik izan ez balitz (zeren eta jatorrak ziruditen) mutikoak pixka bat beldurra ematen zuen. 

-Zergatik galdetzen didazu, ba?-besteak sorbaldak altxatu zituen, garrantsia kenduz. 

-Gende gutxi izena ematen du AEBko armadan 18 urterekin. -azaldu zuen.-Eta aizu, ez zaitez berarengandik larritu. Tontolapikoa da. Ez ikusiarena egin. Bestela, borroka batean amaituko duzu, eta zoritxarrez, berak irabazten du gehienetan.-aholkatu zion. Simonek bazekien nori buruz hitz egiten zegoen.

-Eta nola du izena?-galdetu zuen Simonek.

-Ryan. Bere abizena ez dakit. Brad naiz.-aurkeztu zuen bere burua.

 -Ni Simon naiz.

-Apa, azkar, jantzi zaitez kamiseta. Laster Risburg komandantea etorriko da, eta prestatuta egon behar zara. -Simonek kamiseta jantzi zuen.

Bat-batean atea ireki eta, Bradek esan zuen bezala, Risburg komandantea agertu zen. 

Soldadu guztiak zuzen jarri ziren, Simon barne, korridorearen bi aldeetan zehar. Risburg komandantea korridorean zehar ibiltzen zen, gauzak azaltzen zebilen bitartean:
-BENO, BURKIDEOK! GAUR TIRO EGITEN IKASIKO DUGU. BAINA LEHENIK ARIKETA BATZUK EGIN BEHAR DITUZUE, ETA EGITEN EZ BADITUZUE, ZIGOR BAT BETEKO DUZUE. ULERTU DUZUE?

-BAI, KOMANDANTE!-ohiukatu zuten guztiek, Simon izan ezik. Risburg konturatu zen eta berarengana hurbildu zen.

-ULERTU DUZU?-galdetu zion zehazki Simoni.

-Bai, komandante.-erantzun zion Simonek.

-EZ DIZUT ENTZUTEN!

-BAI, KOMANDANTE!-oihu egin zuen Simonek. 

-Ondo, ba. -besteei zuzendu zen.-BA, GUZTIOK KANPORA!-agindu zuen. Soldadu guztiek logelatik irtetzen hasi ziren. 

Kanpoan zeudenean, bi ileratan antolatu ziren, ezkerretik eskumara, aginduak itxaroten.

Burton agertu zen koaderno batekin.

-ZUZEN!-oihukatu zuen. Denek tentetu zituzten haien sorbaldak. -BURTON GENERALA NAIZ. ZUEN IZENAK ESANGO DITUT ETA HEMEN BAZAUDETE "HEMEN" ERANTZUN BEHAR DUZUE. ULERTU DUZUE?

-BAI, BURTON GENERALA!-oihukatu zuten guztiek, Simon barne. Burton generalak izenak esaten hasi zen:

-JEREMY KINGSTON!

S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora