33. KAPITULUA: ADALIA

4 1 0
                                    

Kanpora heldu ginenean, Mengelek ikusi gintuen eta keinuak egin zizkigun harengana joateko. Joan baino lehen, Leyna eta Bergen bilatu nituen begiradarekin, ez bainuen bakarrik utzi nahi, baina ez nituen aurkitu. Zorionez, Jenellek bazekien non zeuden eta Kelleneri esan zion. 

-Ba al dakizu zergatik joan behar garen?-galdetu nion Jenelleri harengana hurbiltzen ari ginen bitartean.

-Beste aldian gertatutakoagatik dela uste dut. Ihes egin genuenez, ba "zigorra" bete behar dugu.-erantzun zidan.

Harenganaino heldu ginenean, irribarre egin zigun. Ez Jenellek, ez nik, irribarre egin genion; ez geneukan hori egiteko gogorik; are gutxiago harekin egonez. Hala ere, irribarre egiten saiatu ginen, baina hainbeste beldur genuen ezen ez ginen hori egiteko gai. 

-Kaixo, neskak. Nitaz gogoratzen al zarete?-beldurra eragiten zuen irribarrea egin zuen. Gutaz gogoratzen zen.Horrek Jenellek arrazoi zeukala esan nahi zuen: beste esperimentu bat egin behar genuen aurrekoan ihes egiteagatik; eta hau txarragoa izango zelaz ziur nengoen.

Biok buruarekin baietz esan genuen listua irensten genuen bitartean.

-Beno, ba, etor zaitezte nirekin.-agindu zigun, eta buelta eman zuen eta ibiltzen hasi zen. Jenell eta biok elkarri begiratu genion, animatzeko. Gero, Mengeleri jarraitzen hasi ginen.

Beti bezala, esparruaren Bulego Ofizialera joan ginen.

Ibiltzen ari ginela, inguruari begiratu nion: beti bezala, adin guztietako umeak zeuden lan egiten: batzuk, hildako betetaz zeuden eskorgak eramaten ari ziren; eta besteak, oso astunak ziren harri handiak garraiatzen zituzten, pabiloia eraikitzeko. Soldaduak esparruan zehar ibiltzen ziren lan egiten ez zuten pertsonak bilatuz (bakarrik lan egiteari uzten zioten momentu batez atsedena hartzeko), errieta egiteko. Ohiukatzerakoan, gogo handia zuten, zeren eta esparru osotik entzuten ziren. Harritu ninduena inor ez zegoela afonikoa. Ala beharbada bai, baina txanda aldatzen zuten eta ez nintzen konturatzen? Ziur aski hori gertatzen zen. 

Ibilbidean zehar, Bergen eta Leynaren (eta Kellen) albotik igaro ginen, eta disimuluan, agurtu genituen. Haiek pabilioia eraikitzen ari ziren, Nevinek eta Rogerrek beste lana egiten ari ziren. Bergenek kezkatuta begiratu zigun momentu batez, eta gero begirada kendu zuen. Leynak ere ikusi gintuen, eta axolagabetasunez betetako espresioa kendu eta seriotasunez begiratu zigun.  Beldurrezko pelikuletan agertzen zen psikopata edo mamua zirudien, seriotasun-espresioarekin pertsonaiei jarraitzen dietenak. Ikaratu ninduen, zeren eta bortzaketa gertatu zenetik, beti axolagabetasun espresioa zeukan, baina egun horretan espresioa aldatu zuen, horregatik ikaratu nintzen. 

Segundu batzuk baino ez ziren, zeren eta hark ere begirada azkar kendu zuen haiek errieta ez egiteko, baina hotzikara sentitu nuen. 

Begirada kendu nuen eta Mengeleri begiratu nion, gure aurrean zegoena aurrera begira, hura ez galtzeko.

Eraikinean sartu ginenean, korridore batetik igaro ginen, aurreko aldian joan ginen berbera zen. Korridorearen bi aldeetan ateak zeuden. Haietariko bat irekita zegoen. Hortik igaro ginenean, sukaldea zela konturatu nintzen. Hor barruan bikiez sortutako hiru bikote zeuden: haietariko bi Ebba eta Viveka ziren. Gainerakoak, bi mutil eta 8-10 urte (adinak asmatzeko txarra naiz)zituzten bi neska ziren. Mutilak ilegorriak eta berdin-berdinak ziren; desberdina zen gauza bakarra begien kolorea zen.

Hortik igaro ginenean, guztiak guri begira geratu ziren isilik; batzuk kezkatuta eta beste batzuk, nahiz eta seriotasun-espresioarekin disimulatuz, beldurrarekin. Segundu batzuk baino ez ziren, baina geldo-geldo gertatzen balitz bezala izan zen.

Mengeleren pausuak entzun nituenean, aurrerantz ibiltzen jarraitzen ari zena, ametsa zirudien egoeratik irten nintzen eta begirada kendu nuen hari jarraitzeko. 

S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora