22. KAPITULUA:SAM

7 1 0
                                    

Orain zela hilabete bat itsasoan zirela, Hampton Roads-etik irten zirenean. Orain zela bi aste Manuel Aldecoaren mezu bat jaso zuten, Bruselasera heldu zirela eta Hamelineratz abiatzen ari zirela esanez. Ez zen asko falta heltzeko, bakarrik ordu batzuk baino ez, baina, Samen ustez, oso astiro igarotzen ziren.

Samuelek itsasoaz gogaituta zegoen eta lurrara heltzeko irrikan zegoen. Haien helburua Belgikaren kostan zegoen herri batean porturatzea zen. Tripulazioaren %30a, porturatu eta gero, Hamelinerantz abiatuko ziren kotxez; gainerakoak, beste lekuetara errefortzuak bidaltzera joango ziren.

Samuel lehenengo taldean zegoen, eta Brad-ekin eta Simonekin topatzea espero zuen.

Orain bere gelan zegoen bere ohean etzanda, bere adiskideak bezalaxe. Bere familiagatik larrituta zegoen, ez baitzioten gutunik bidali.

Lo egin ezin zuenez, ohetik jaiki zen eta paseo bat ematea erabaki zuen. Ontzigainera heldu zenean, haize freskoak hotzikara bat izatea eragin zuen. Sam-ek sorbaldak uzkurtu zituen, beroa lortzeko asmoz. Berotzeko berokiren bat hartzea errekomendagarria zen, baina itzultzea nagitasuna eman zion. Ibiltzen ari zen bitartean, bat-batean norbaitek zeozerrekin buruan kolpe bat eman zion. Samuel, erreakzionatzeko denborarik izan ez zuenez, lurrara jauzi zen eta eskopeta-zarata entzun zuen, norbaitek harekin apuntatzen balio bezalaxe.

Eta, berak asmatu zuen bezala, segundu batzuk geroago, gauezko zaintza egiten zuen soldadu bat ikusi zuen bere aurrean eskopeta batekin.

Sam altxatzen saiatu zenean, zaindariak gehiago hurbildu zitzaion, hura kikiltzeko asmoz.

-Ez zaitez mugitu, edo tiro egingo dut.-mehatxatu zion. Sami ahotsa ezaguna egiten zitzaion.

-Ryan, ni naiz, Samuel.- Ryan erlaxatu zen eta arma jaitsi zuen.

-Barka nazazu, Sam.-esan zion bere eskua eskaintzen ari zen bitartean. Samek eskua onartu zuen eta altxatu zen.

-Zuri ere egokitzen zaizu gauezko zaintza egitea?

-Ez. Nire gelatik irten naiz ezin nuelako lo egin.

Ryanek nahas-espresio batekin begiratu zion.

-Ba ez da idei ona. Badakizu itu erreza izan ahal zarela, ezta? Ez daramazu ezta armarik.

Samuelek sorbaldak altxatu zituen, garrantzitsua ez zela adieraziz.

-Ez dut kontuam hartu.-onetsi zuem- Zer ordu da?

Ryanek bere poltsikotik erloju bat atera zuen eta erantzun zuen:

-Goizeko 3:15. Oraindik ordu bat eta erdi falta zait.

-Eta zenbat denbora da?

-Lau ordu.

Ordu batez hitz egiten egon ostean, Samek esnatuta egoteko beranduegi zela konturatu zen. Ryan agurtu zuen eta bere gelara joan zen.

Hurrengo goizean, zarata batek esnatu zuen. Ohean jesarri zen eta zarata berberak, kanoikada antzekoa zena, entzun zen berriro.

-Zer gertatzen ari da?-galdetu zion adiskide bati. Honek begiratu zion eta erantzun zion:

-Erasotzen ari dira.

Hitz horiek entzutean, botak militarrak eta uniformearen alkandora (prakekin eta barruko kamisetarekin lo egiten baitzuten) jantzi zituen eta korridorera irten zen. Bertan, Risburg komandantearekin topatu zen.

-Jeremy Kingston ikusi al duzu?

-Ez, jauna.

-Ba bila ezazu mesedez; erizandegian behar dugu-eta. Eta ahal duzun mediku guztiak aurkitu mesedez.

-Bai, jauna!-eta bere misioa betetzera joan zen.

Korridoreetatik korrika egiten hasi zen, aurkitzen zituen soldadu guztiei ea medikua ziren edo ea zekiten non zeuden galdetzen zuen bitartean.

Jeremy aurkitu zuenean, honek gaixo bat sendatzen ari zen. Hurbildu zitzaion eta deitu zion:

-Jeremy!-honek begiratu zion.- Risburg-k esan dit erizandegira joan behar zarela, behar zaituztete-eta.

-Bale, baina, orduan, lagun ahal zenidake hara eramaten? -eskatu zion, gaixoari buruz hitz eginez.

-Noski baietz!-eta bien artean zauritua eraman zuten, hanka bat odolustean zeukana. Zer gertatu ote zitzaion galdetu nahi zuen, baina azkenean ez zuen galdetu.

Erizandegira heldu ziren. Medikuek erizandegira zauri larriak zituztenek bakarrik joatea erabaki zuten, zeren eta, bestela, ez legoke lekurik egongo. Gainerako gaixoei haien logeletan geratzea eskatu zieten, eta gero haiek sendatzera joango ziren.

Samuelek zauritu bat eramaten ari zenean, norbaitek deitu zion:

-Roost!-Samuelek atzerantz begiratu zuen ea nork ohiukatu zion ikusteko: Benjamin Wert, mekanikaria. Berarenganantz hurbildu zen.

-Entrenamenduan ikusi zindutan tiro egiten. Oso ondo egiten duzu. frankotiratzaileak dauden lekura etorri nahi duzu? Tiratzaile onak diren soldaduak behar ditugu, munizioak agortzen ari dira, eta ezin ditugu xahutu.

-Bai. Baina lehenengo lagun diezadazu gaixoa eramaten.

-Noski baietz!

Zauritua bere logelan utzi ostean, Samuel eta Ben frankotiratzaileak zeuden lekurantz abiatu ziren.

Samuelek eskopeta bat hartu eta tiro egiten hasi zen, bala bat ere ez xahutu barik. Bat-batean, ezkerreko sorbaldan izugarrizko mina zeukan: etsaiek berari tiro egitea lortu zuten. Besoa hormaren kontra jarri zuen, mina leuntzeko asmoarekin, eta tiro egiten jarraitu zuen.

Geroago, eskumako besoan beste tiro bat jaso zuen; eta ezin izan zuen mina jazarri. Lurrean jesarri zen, nekatuta, minaz ez kexatzea saiatzen zen bitartean. Barruko kamisetatik zati bat apurtu zuen eta bere eskumako besoaren inguruan jarri zuen. Sorbaldan hesgailuak jartzen ere saiatu zen, baina besoan min gehiegi zeukan eta ezin izan zuen.

Soldaduak hemendik-hona korrika egiten ikusten zituen, hiltzen ziren soldaduak ordezkatuz. Sam-ek haiei lagundu nahi zuen, baina odola galtzen ari zen eta gero eta ahulago zegoen; asko kostatzen zitzaion begiak irekita mantentzea. Hortik gutxira, begiak itxi zituen eta ez zituen ireki.

S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora