26. KAPITULUA: SIMON

5 1 0
                                    

Simonek lasaitasunean lo egiten ari zen leherketa bat entzun zuen arte. Simon, izututa, begiak ireki zituen eta lurrean jesarri zen. Inguruari begiratu zion: bere eskumaldean zegoen lo-zakua hutsik zegoen, eta honen alboan, Brad oinetakoak janzten ari zen.

-Zer gertatzen ari da?-galdetu zion Simonek Bradi.Honek berari begiratu gabe erantzun zion:

-Alemaniarrek erasotzen ari dira.-Bradek arma bat hartu zuen eta zutundu zen.-Tira! Azkar!-esan zion, eta kanpadendatik irten zen.

Simonek Braden mugimenduak errepikatu zituen eta kanpadendatik irten zen. Hor kanpoan soldadu batzuk leku batetik bestera joaten ari ziren, babeslekua bilatuz. Beste batzuek aginduak ematen zituzten, Hamilton jeneralak, adibidez.

Simonek tiroetatik babesteko leku bat aurkitu zuenean, tiroka hasi zen. Zoritxarrez, ez zeukan Sam bezalako punteria ona, ezta ez zen Brad bezain azkarra; hala ere, egin ahal zuena egin zuen. Hain urrun egonez gero, nortzuk ziren bere taldekoak eta nortzuk etsaiak bereiztea zaila zen.

Bat-batean, Simonen aurrealdean soldadu bat agertu zen. Simonek hasiera batean, ez zekien bere taldearena zen edo ez, bere atzeko partea bakarrik ikusten zuen-eta. Aurrealdetik zetorren tiroa entzun zenean, bere aurrean zegoen soldadua jaustea eragin zuen, eta soldadua ezagutu zuen: Edward zen. Simon momentu batez geldirik geratu zen, hildakoari so eginez. Gero beste tiro bat entzun zuen eta Simonek erreakzionatu zuen: bere babeslekuan gehiago ezkutu zen bala berari ez emateko, berari zuzenduta zegoen-eta.

Etsaiak hiltzen zituenean, erruduna sentitzen zen. Armadan izena eman zuenean, heroia sentituko zela pentsatu zuen, aberria defendatzen zuelako; baina orain, ezagutzen ez zuen pertsonak erahiltzen ari zela ikusiz, hiltzaile bat balitz bezala sentitu zen: krudela eta gupidagabea.

Bat-batean, bere alboan zegoen batek granada bat atera zuen, baina besoa altxatu zuen bezain laster, buruan bala-tiroa jaso zuen. Simonek ezustekoa hartu zuen eta aurrerantz begiratu zuen, erruduna aurkitzeko asmoz, baina ez zuen lortu. Gero granadaz oroitu zen, belarria soltea zeukana; laster lehertu egingo zuen. Simonek kontu handiz hartu zuen eta ahal zuen urrunen bota zuen, berarengandik sei metrotara. Granadak, lurra ukitu bezain laster, lehertu egin zuen, eta hainbat etsai hiltzea lortu zuen.

Tupustean, oihu lazgarri bat entzun zuen. Simonek bere inguruari begiratu zion, nork oihu egin ote zuen asmatzeko asmoz: bere eskumako aldean, berarengandik zortzi metrotara, Hector lurrera erortzen ari zela konturatu zen. Bere eskua ezkerreko hankan jarri zuen. Geroago ikusi zuen zaurituta zegoela. Simon, horretaz konturatzean, berarenganantz joan zen. Ibilbidea amaiezina egin zitzaion: tiroak bata bestearen jarrarian entzuten ziren, eta Simonek bala horietako batek bera zaurituko zuela uste zuen. Horrek beldurra eragin zion, baina, hala ere, ez zuen korrika egiteari uko egin. Berarengandik bi metrora zegoenean, besoan mina sentitu zuen. Automatikoki beste besoa zaurian jarri zuen, estutuz, mina arintzeko asmoz, baina korrika egiten jarraitu zuen.

Hectorri ibiltzen laguntzen zion bitartean, alemanieraz ohiu bat entzun zuen. Simonek atzerantz begiratu zuen. Bere armarekin apuntatzen ari zen soldadu alemaniar bat zegoen. Beldurtuta, berriro aurrerantz begiratu zuen eta azkarrago joaten saiatu zen, baina Hector eramaten ari zenez, ez zuen asko aurreratu. Tiro bat entzun zuen eta izutu zen, berari zuzenduta zegoela uste baitzuen. Aldiz, bala hori ez zen inoiz iritsi. Simonek atzerantz begiratu zuen. Lehen tiro egingo zuen alemaniarra orain lurrean etzanda zegoen, hilda. Berarengandik hurbil, Manuel Aldekoa zegoen.Berarengana heldu zenean, Hectorren beste aldean jarri zen eta lagundu zion.

Babestuta zegoen leku batean utzi zuten eta alkandora zati batekin hanka lotu zuen hemorragia geldiaratzeko. Amaitu zutenean, Manuelek Simonen zauria ikusi zuen eta esan zion:

S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora