15. KAPITULUA: ADALIA

3 1 0
                                    

Astintzen nindutela nabaritu nuen, baina ez nituen begiak ireki nahi, nekatuta nengoen.

-Adalia!-deitu zidan norbaitek ni astintzen jarraitzen zuen bitartean. Marmar egin nuen, ez nuela jaiki nahi esanez, baina bera ez zion uko egin. Bere pidua nire gainean sentitu nuen: nire gainean jesarri zen niri deika jarraitzen zuen bitartean. Ahotsa ezagutu nuen:

-Jenell?-zalantzati galdetu nuen begiak oraindik ireki gabe eta logurarekin.

-Ez! Adalia, Mallory naiz. Tira, esna zaitez.

-Esnatuta nago.-kexatu nintzen. Esfortzu handia egin behar nuen begiak irekitzeko.

-Ba altxatu zaitez.-nire gainetik kendu zen.

Azkenean, zailtasun handiarekin, begiak irekitzea lortu nuen eta buelta eman nuen. Nire eskumaldean Mallory zegoen niri begiratzen. Hari so egiten geratzean, nire arrebatxoa faltan botatzen nuela konturatu nintzen. Orain zela bost egun bost pertsonako talde txiki horrekin joan zela, eta ez nekien ezer berari buruz. Oraindik bizirik zegoela itxaropena nuen, baina egunak pasatzean gero eta zalantzati gehiago nengoen.

-Zergatik zaude triste?-galdetu zidan Malloryk, tristurarekin begiratzen ari zitzaidan. 

Ohean jesarri nintzen eta begirada triste bat zuzendu nion.

-Jenellen pentsatzen nengoen. Faltan botatzen dut.

-Ondo egongo da.-ni lasaitzen saiatu zen. Egia esan, ez nion sinestu, baina hori esateak lagundu zidan. Ez nion erantzun eta poza adierazten zuen irribarre bat egiten saiatu nintzen, baina ez nuen lortu.

-Egun on, Adalia.-agurtu ninduen Leynak, Mallory alboan zegoena.

-Egun on.-erantzun nion.

Hori gertatu zitzaionetik, gero eta tristeago eta isilagoa zen. Ni ez nuen asko ezagutzen, baina  bere ahizpatxoa babesten saiatzen zen ikusi nuen bat baino gehiagotan. Ostera, rolak aldatu zituztela zirudien: Leyna neska triste eta beldurtia zen, eta Mallory bere bakuntasunaz disfrutatzen zuen eta bere ahizpa alaitzen saiatzen zen. 

Neska gajoa. Ikarragarria izango zen gertatu zitzaiona. Badago horregatik hiltzen den jendea. Eta, gerorako geratzen denerako, ni hilketa nahi izango nukeen; zeren eta horregatik trauma bat izango zuen bere bizitza osorako. Leyna ez zen pertsona berdina izango.

-Apa, Adalia!-agurtu ninduen Ebbak bere ohatzetik. Vivekak eskuarekin "kaixo" esan zuen.

-Zer? Ondo egin duzu lo?-erantzutear egon nintzen, baina Malloryk egin zuen nire ordez:

-Joe baietz... Esnatzea kostatu zait.

Ebba, Viveka eta nik irribarre egin genuen iruzkinagatik. Nevin hurbildu zitzaigun:

-Egia esan, pozten naiz atzo gauean egin genuena. Indarrak eman dizkit.

Begiratu nion: mutil gajoak gu baino askoz argalago zegoen, zeren eta berak gu baino aste bat gehiago zebilen jan gabe, orduan, gosea zela esateak ez litzateke nahikoa sentitzen zuena deskribatzeko. Hala ere, taldearen baikorrena zen. Lagun edukitzea pozten nintzen. Ez litzadake inportatuko lagunak baino gehiago izatea...

Bat-batean hiru kolpe gogorrak entzun genituen. Hori zen gudari alemanierren gu esnatzeko forma . Denok gure oheetatik altxati ginen, irtetzeko prest. Nik, laguntzarekin, haurtxoa bizkarran kokatu nuen. Segundo batzuk geroago, atea ireki zuten bortizki eta hor geratu ziren gu irtetzen genuen  bitartean. Hirurek mehatxatu begiratzen ziguten.

Ilara horizontaletan antolatzea agindu ziguten. Bertan pabiloi guztiko ume guztiak zeuden hor bilduta. "Zer ote gertatuko da?"galdetu nion nire buruari. Gero gogoratu nuen: aurreko gaueko lapurketa. Dar-dar egin nuen. Mengele. Ziur nengoen horrekin zerikusia izango zuela. 

Gure aurrean aulki bat eta egurrezko taula zati txiki bat zeuden. Aulkiaren alboan Heriotzaren Aingerua zegoen irribarre beldurgarri batekin. 

Beste bi gudari ezkerra-eskuma mugitzen ziren norbait bilatzen ari ziren bitartean, ziurrenik Roger. Batek ezagutzen nuen bibote eta bekain bakarra zuen: Leynari trauma bat sortu ziona. Honek, nire atzean, esku bat ipini zuen nire sorbaldan, eta dardaraka zegoela nabaritu nuen. Igarri nuen oreka mantentzeko egin zuela, zeren eta beren hankak huts egiteko zorian zeuden.

Bestea pasadan gauekoa zen: azal zuri-zuria zuen, ile hori argia  eta begi txiki eta urdinak. Berak alemaniarrak deitzen zuten arraza aria-ren adibidea zen. 

Roger zegoen lekura arte heldu zirenean, ilehoridunak seinalatu zuen eta ilaratik atera zuten. 

Roger benetan ausarta zen. Aulkirantz abiatu zen lasai eta bertan jesarri zen. Espresiorik gabeko begirada zuen. Bakarrik nabaritu nuen izugarri izututa zegoela beren hatz-koskorregatik. Atzamarrak aulkian amarratuta zeuzkan, eta hatz-koskorrak zuri-zuri zituen, erortzeaz beldur zela zirudien. 

Bere ile gorria eta kizkurra ileorde bat zela zirudien, hain zikin egoteagatik. Bere masailak barrurantz sartuta zeuden pixka bat. Roger masailen barruko aldeari kosk egiten ari zen.

Mengelek, orain arte eszena aztertzen egon zena eta eskuak bizkarraren atzean zituena, bere bizkarraldetik xerra bat atera zuen. Zuritu nintzen. Lurrean zegoen egurrezko taula txikia hartu eta Rogerri hortz artean ipini zion. Nahiz eta gure artean zegoen distantzia nahiko handia izan, ederki ikusten nituen Rogerren aurpegian zeuden izerdi-tantak. 

Doktorea bere ezkerraldean kokatu zen eta Rogerren ezkerreko eskua aulkiatik askatzea lortu zuenean, xerra besoan jarri zuen, eskumuturra baino pixka bat gorago, eta mozten hasi zen.

Mallory begiak eskuekin estali zituen. 

Ezin nuen eszena ikusi. Hala ere, ikusi nuen nola Roger ixten zituen begiak eta nola jausten zitzaizkion malkoak. Bere indar guztiarekin egiten zion kosk egurrezko zatiari.

Tortura amaitzean, Josef Mengele urarekin ahal zuen guztia garbitu zuen odola, eta gero odolustea gelditzeari ekin zion lehen eskumuturra zegoen lekuan oihal batekin estaliz. Berdina egin zuen Rogerren esku moztuarekin eta soldaduak ekarritako kutxa batean sartu zuen.

Ahotik zurezko zatia kendu zionean entzun ezin izan nuen zeozer xuxurlatu zion. Roger aulkitik altxatu zen eta guregana etorri zen (lan egiteko agindua eman ziguten-eta). 

-Barkatu Roger. Barkatu.-hain errudun sentitzen nintzen ezen begiak malkoz betetzen hasi ziren.

-Lasai, ez da zure errua. -esan zuen tono distraituan.

-Zer esan dizu?-berak begiratu zidan eta listua irentzi zuen. 

-Oso ausarta izan naizela. Mundua aldatu ahal duen esperimentu batean parte hartzeaz harro senti nezala esan dit. 

-Esperimentu?-nire ahotsa dardara zegoela konturatu nintzen. 

-Bai. Beren helburua da jakitea ea beste bateri ipini ahal dioten.-Keinu bat egin zuen eskuarekin, oroipen hori magiarekin ahaztuko balu bezala eta gehitu zuen-Tira, lan egitera joan gaitez. Pabiloi bat eraiki behar dugu.

Eroa deituko didazue, baina lan egiteaz poztu nintzen. Oraintxe berton ikusitako eszena nire burutik baztertzea lortu nuen. 

Lanordu askoren ostean, pabiloietara itzultzeko baimena eman ziguten. Bat-batean Mengele zelaian zehar desagertzen ikusi nuen. Hortik gutxira, gudari batekin eta bost umeekin agertu zen: bi neska eta hiru mutil. Bakarrik bostetako bat ezagutu nuen: ile marroi iluna eta kizkurra zuen eta begi handiak eta ederrak zituen, esmeraldaren koloretakoa. Alemaniarrak haiengandik urrundu zirenean, Jenell besarkatzera joan nintzen. Berarengandik aldendu nintzenean, berak begiak asko irekita zituen eta bere izua nabaritu nuen.

-Jenell, ondo zaude?-galdetu nion kexati. 






S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora