12. KAPITULUA: SIMON

8 1 0
                                    

-Azkar!-esaten zien Risburg komandantea.-Armak eta guztia eraman behar dugu autoetara!

Simon eta bere adiskideak bere logelan zeuden motxilak prestatzen. Simon eramaten zuena ez zen gauza handirik: koaderno eta boligrafo bat, arropa pixka bat, aurreko urtean oparitu zioten kamara bat eta azkenik, diru zorroa, non argazki batzuk gordetzen zituena bere familia gogoarazteko eta dirua.

Gero janari betetako latak eta urez beteriko kantinplora bat sartzea derrigortu zieten.

Dena sartu zuen bezain laster, motxila bizkarran ipini eta logelatik irten zen.

Hor kanpoan, Jeremy Kingston aurkitu zuen, Sam eta Brad-en apartez, kanpamentuan ezagutzen zituen bakarretakoak zen. Ile beltza zuen eta begi txikiak eta berdeak. Berari buruz zekien guztia zen medikuntza-ikasketak zituela. 

Zer egin behar zuen galdetu zion eta honek erantzun zion:

-Lagundu nazazu metraileta hau kotxean sartzen, mesedez.

Eta horrela jarraitu zuten, automobilak armaz betetzen. Dena sartu zutenean, soldaduak kotxe militarretara igo ziren eta Hampton Roads porturantz abiatu ziren, Virginako porturik hoberena zen eta gainera, hurbilen zegoena.

Hampton Roads-era helddu ziren. Kaia erraldoia zen. Bertan hegazkin txikiak eta gerra-itsasontzi itxaroten zieten. Beste kanpamentu militarreetatik etorritako soldaduak zeuden, horrexegatik portua jendez beterik zegoen.

Soldadu, kapitain, teniente, komandante eta jeneral guztiak kotxeak husten zituzten itsasontzi erraildoira sartzeko.

Gehienek gerra-itsasontzian sartzen ziren. Simon, haren alboan beste itsasontzi bat irtetzen zen ur azpitik: itsaspeko bat.

-PILOTUAK-oihukatzen zuen teniente batek. Simonen kanpamentuko mutileenganantz abiatu zen.

-Pilotuak behar ditugu!-Brad eta gutxi batzuk eskua altxatu zuten.

-Pilotuak zarete?-galdetu zieten. Denek buruarekin baietz esan zuten.-Bale. Misio bat daukagu zuentzako: Hamelinera lehenago helduko zarenetez, guri informatuko diguzue. Argazki-kamera bat eta hizkuntzalari bat behar dugu.-esan zien. Simonek ez zekien zertarako nahi zuten Argazki-kamera bate, baina berak bat zuenez, bere burua eskaini zuen.

Kanpamentu guztietako pilotuak hegazkin txikietan igotzen hasi ziren. Batzuk pixka bat arraroak ziren, zeren eta ez zuten gurpilik, haien ordez, taula antzeko bi gauza eusten zituzten gainerako ibilgailua.

Simon hegazkin txikian igo zen; Bradek geroago azaldu zion bezala, ur-hegazkin bat zela konturatu zen.

Aireratu zuten. Simon eta Bradek haien motxilak zeramaten, non, haien ondasunez aparte, janariz beteriko latak eta kantinplorak gordetzen zituzten.

Biek hegazkin-txano eta betaurrekoak jantzita zeuzkaten. Simonek ez zuen inoiz hegan egin, eta esperientzia gustatu zitzaion. Nahiko baxu hegan egiten zuten, zeren eta oraindik ez zeuzkaten etsairik eta errazagoa zen nondik joaten ziren ikustea lurraren erreferentziagaitik (beno, ura).

Simon kamara atera eta bi argazki egin zituen. 

Haiekin beste bi ur-hegazkin eta hiru hegazkin txiki zebiltzaten. 12 besaulkietatik bakarrik 8 okupatuta zeuden. Batean, atzeko aldean, hizkuntzalaria zegoen; atzerritarra zena, Espainiakoa. Hau da, europarra. Beste bietan bi mekanikari zeuden konpainiatzat; eta azkenik, Simon, argazkilaria. Gainerako beste bietan pilotua bakarrik hegan egiten zuen.

Sam, beste batzuekin batera, gerrarako itsasontzian sartu zen.

Ryan, momentu hartan lehen portuan ikusitako urpekoan bidaiatzen zebilen. Simonek itsas-ezagutzak zituela konturatu zen.

Simonek nola haizeak bere aurpegia laztantzen zion nabaritzen zuen. Atlantiko Ozeanotik zetorren brisa gozoa eta freskoa zen.

-Zelan zoaz Simon hor atzean?-oihukatu zuen Bradek aurretik.

-Primeran nago! Ez dut inoiz hegan egin orain arte!

-Ez? Inoiz?-harritu zen.

-Ez. Aizu, Noiztik gidatzen dituzu hegazkinak?

-14 urte nituenetik. Beno, benetan hegan egiten orain dela hiru urte hasi nintzen, karrera hasi nuenean. 14 urterekin nire  jakin behar nuen guztia nekien. Nire aitak irakatsi zidan, baina ez zidan gidatzen uzten. 14 urterekin hegazkin txiki batean hegan egin nuen lehen aldia izan zen. Ez izutu, nire aitak gidatzen zuen. -kontatu zion Brad.

-Orduan, hain gazte izanez bazenekien jadanik zer ikasi?

-Beno... Nahiko argi neukan. Ez zegoen guztiz erabakita baina nahiko argi neukan. Gainera, nire aitari ilusioa ematen zion ni pilotua izatea. Argi gera dadila ez nuela beragaitik egin; berak ez zidan derrigortu, baina berak egin zuen niri hegazkin txikiak gustatzea. 

Simonek galderak egiteari utzi zion, zeren eta ez zuen nahi Brad distraitzea, eta are gutxiago bere erruagatik istripu bat izatea; eta paisajeaz gozatzea erabaki zuen. 

S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora