27. KAPITULUA: VIVEKA

6 1 0
                                    

Egunero bezala, lan esparruan lan egiten ari ginen. Goizeko zazpiak ziren, eta ni oso nekatuta nengoen, oso gutxi lo egin bainuen. Aurreko egunean zer egin ote ziguten galdetzen nion nire buruari. Ez nekien zer nahi zuten soldaduek gugandik. Zergatik deitu ote ziguten? Zergatik jateko eman ziguten? Ez nuen ezer ulertzen.

Kolpe bat entzun nuenean, errealitatera itzuli nintzen. Inguruari begiratu nion, zer ote gertatu zen asmatzeko asmoarekin. Nire ezkerreko aldeari so egin nuenean, atzo ezagututako neska, Wanda, lurrean etzanda zegoela eta begiak itxita zituela konturatu nintzen. Urduri jarri nintzen eta pala albo batera utziz, bere alboan makurtu nintzen. Sabela gora eta behera zebilela ikusi nuenean, lasaitu nintzen. Ez zegoen hilda, konortea galdu zuen, besterik ez. Bera altxatzen saiatu nintzen, ez bainuen nahi soldaduek hilda zegoela pentsatzea eta hildakoen orgetara eramatea.

Wanda altxatzen saiatu nintzen, baina ni oso ahul nengoen, ez nintzen Wanda eramateko gai. Horregatik, Adaliari hurbildu nintzaion (hurbilen zegoen persona zelako) laguntza eskatzeko. Bien artean Wanda bazter batean ezkuturik utzi genuen.

-Wanda gajoa.-esan zuen kezkati Adaliak lan egiteari ekin genionean.-Gaixorik dago, eta ez da lan egiteko gai, oso ahul dago. Horregatik galdu du konortea, ez dauka inolako energiarik. Sendagaiak behar ditu bai ala bai.

Bat-batean oihu bat entzun nuen. Gero konturatu nintzen nire izena eta abizena esaten ari zirela. Gero beste soldadu batek nire ahizparen izena oihukatzen hasi zen. Urduri jarri nintzen. Adaliari begiratu nion izututa. Berak kezkatuta begiratu zidan eta gero niri deitzen ari zen soldaduari.

-Hobe da berarekin joatea.-aholkatu zidan. Arrazoia zeukan. Beldur nintzen zer egingo zidaketen haiengana joaten ez banintz. Ebbari hurbildu nintzaion soldaduengana joan baino lehen. Haiengana hurbiltzean bietako batek nazkarekin begiratu zigun. Bestea, aldiz, triste begiratu zigun, enpatia sentituko balu bezala. Altua eta argala zen gizona zen. Ile beltza eta azal zuri-zuri zeukan.

Lan esparruan zehar ibili ginen bulego zentralera iritsi arte. Aurreko egunean egondako jantokitik pasatu ginen eta eskailerak jaitsi genituen. Bertan Mengeleren laboratorioa zegoen. Aurreko egunean frogak egin zizkiguten leku berbera zen.

-Jesar zaiteztete, mesedez.-agindu zigun bietako batek bi aulki seinalatuz. Horren ostean, gelatik irten ziren.

Inguruari begiratu genion. Gela zuri batean geunden. Gure aurrealdean zegoen hormako apalategietan tamaina desberdineko fraskoak zeuden. Haien artean, begiaz betetako botila bat zegoen. Goragalea izan nuen.

Horren azpian, mahai bat zegoen. Mahaigainean, medikuek erabiltzen zuten hainbat tresna zeuden. Nire alboetara begiratu nuen. Hormetan eskegita Mengelek lortutako diplomak eta argazki gutxi batzuk zeuden.

Beste apalategi batean, sendagaiak zeuden. Wandaz oroitu nintzen. Inork ez zegoela ikusiz, sendagai bakoitzeko bi pastilla hartu nituen badaezpada, ez bainekien zer behar zuen Wandak sendatzeko.

-Zer egiten ari zara, Viveka?-galdetu zidan,Ebbak.

<< Wanda >> erantzun nion bakarrik. Hala ere, Ebbak ulertu zidan.

Tupustean, soinu bat entzun nuen, eta sendagaiak hartzeari utzi nion eta berehala nire lekura itzuli nintzen. Atea irekitzean Mengele agertu zen mediku amantala batekin jantzita.

-Egunon, neskak. -agurtu gintuen.

-Egunon.-erantzun zion Ebbak. Nik eskuarekin agurtu nuen.

Ebbak listua irentsi zuen, beldurtuta, eta arnasa hartu zuen hitz egin baino lehen.

-Zer egingo diguzu?-galdetu zion ia ahopeka.

-Lasai, bakarrik froga batzuk, atzo bezala.-erantzun zion Mengelek alai. Alde batetik, lasaitu nintzen zeren eta banekien zer egingo zigukeen; baina, bestaldetik, urduri jarri nintzen alaiegi zegoelako eta gezurra esan zigula uste nuelako.

S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora