13. KAPITULUA: ADALIA

6 1 0
                                    

-Prest zaudete?-hamaikagarren aldiz galdetu nien. Egia esan, beldur nintzen. Ez nuen nahi inork nire erruagatik hil zedin.-Azken aukera da amore emateko.

-Bai.-murmuratu zuten logelako ume guztiak. 

7 urte baino gehiago zuten umeek planean parte hartzea aukeratu zuten, Leyna izan ezik. Malloryk ere lagundu nahi zuen. Leynak non zegoen gela bakoitza azaldu zigun, bera beste egunean egon zenez gero. 

Gure helburua janaria hartzera joatea zen, zeren eta gosez hiltzen ginen. Horretarako, bulego nagusira joan behar ginen,  esparruko soldadu guztiek lo egiten zuten lekuan. Nevin gaixoa orain zela bi aste ez zuela gauza eraginkorrik jaten (egunen baten zeozer lapurtu zuen). Gainera, ni haurtxoarentzako esnea behar nuen, momentu hartan Leynaren besoetan lo egiten zuena.

Ume gazteenak zaintzen geratuko ziren, eta nagusienak (10 urte gorakoak) jakitokira eta sukaldera joango ziren behar zutena hartzeko. Hildakoen arropen montoietatik maletak hartu genituen, jakiak bertan gordetzeko.

Jakitokian eta sukaldean ume bat zegoen atean zaintzen. Gela bakoitzean 5 pertsona geunden gauzak hartzen, eta sei ginen zaindaria zenbatuko bagenu. Nevin, bikiak, Roger deitutako ume bat eta ni sukaldean geunden. 

Astiro mugitzen ginen isilak izateko; ezin ginen azkarrak eta isilak izan aldi berean, behintzat ni.  Hala ere, Nevinek esperientzia zuela zirudien, zeren eta armairuetara igotzen zen mugimendu isil eta arinekin.

Ilunpetan geunden eta presarekin genbiltzan, orduan aurkitzen genuen guztia hartzen genuen. 

Esnea. Esnea behar nuen. Rogerreri begiratu nion, hozkailutik ni baino hurbilago zegoen-eta:                        

-Aizu! Har ezazu esnea, mesedez.-berak momentuan hozkailua ireki eta kristalezko esne-botila bat atera zuen. , Jarrian, hozkailuan zegoen dena maletan sartzen hasi zen, maleta bete arte.

Geroxeago, maleten hiru laurdena beteta zegoenean, atea zaintzen zuen haurra isilik geratzeko eskatu zigun:

-Txist! Geldi! Zeozer entzun dudala uste dut.

Denek ari ginena egiteari utzi genion eta arreta ipini genuen.

Pum. Ññ. Egurra kraskatzea eragiten ari zen norbaiten pausoa zen. Beste pauso bat. Ezin litzake ume bat izan. Gire pausoak ez zuten zura kraskatzea eragiten. Irten behar genuen. Lehiotik irten behar genuela esaten zuten keinuak egin nizkien. Lau maletak hartu eta atearen zaindaria bajatzen lehenengoa izan zen. Ez zegoen distantzia handirik, metro bat baino pixka bat gehiago; lehenengo solairua zen.

Denak irtetzen zebiltzaten. Roger eta ni falta geunden. Atearantz abiatu nintzen. 

-Zertan zabiltza?-galdetu zidan Rogerrek. Beldurra nabaritu nuen bere ahotsan.

-Behean daudeneei abisatu behar diogu.

Berak buruarekin baietz esan zuen.

-Bale. Ni distraituko dut.-esan zuen. Sukalderantz joaten zebilen soldaduari buruz hitz egiten ari zen. 

-Ez!-xuxurlatu nuen, baina berak sukaldetik irten zen jadanik. Ezer jakin gabe geratu nintzen momentu batez atean, geldi. Hurrengo pausoa entzun nuenean, berriro nire garuna martxan jarri zen eta jakitokirantz abiatu nintzen. 

Eskailerak bajatu nituen.

-Ez zaitezte beldurtu, Adalia naiz.-abisatu nien eskaileren amaierara heldu aurretik. Mallory bertan zegoen erdi ezkutatuta, bere zaindariaren lana betetzen.

-Zer gertatzen da?-galdetu zuen.

-Soldadu bat esnatuta dago. Joan beharra daukagu. Ebba, Viveka, Nevin eta Geert (atea zaintzen zegoena) irten dira jadanik. Tira, joan gaitezen. 

Bostak maletak modu isilean itxi zituzten eta horizontalean zegoen lehio txiki batetik irtetzen hasi ziren, horra sartu ziren leku berdinetik. 

-Tira, Adalia.-esan zidan azkena geratu zen neska. Nitaz aparte bera izan zen barruan jarraitzen zuen bakarra.

-Roger barruan jarraitzen du.

-Nola?-izutu zen.

-Esan du soldadua distraituko zuela ni hona etortzen nintzen bitartean. Ez da nire idea izan, zin egiten dizut.-barkamena eskatu nuen.

-Ez, lasai; ez da zure errua. Zer egin dezakegu?

-Kanpoan itxaron. Zehazki egongelaren lehioan.-eskatu nion. Berak buruarekin baietz esan zuen eta leihotik irten zen. Eskaileretatik igotzen hasi nintzen. Azken aldiz ikusi nuenean, egongelarantz joaten zebilen. Horra hurbildu nintzen makurtuta eta atean geratu nintzen ezkutaturik. Norbaitek gelako argia piztu zuen. Bertan soldadua zegoen egongelatik mugitzen. Zeozer bilatzen zuela zirudien... edo norbait. Roger bilatzen ari zen!

Begiradarekin bilatu nuen. Ez nuen aurkitu. Nola nire bihotzeko taupaden erritmoa bizkortzen zen nabaritu nuen. Bat-batean sofaren zorroa mugitzen ari zela ikusi nuen. Sofaren zorroa hain luzea zen ezen haren azpian zegoena ez zela ikusten, zuk altxatu behar zenuen. Imaginatu nuela pentsa nuen, baina berriro mugitu zen.

Sofaren azpitik zorroa altxatzen zuen atzamar batzuk irten ziren, nahikoa Rogerren aurpegia ikusteko. Ezpainak mugitu zituen zeozer esateko, ulertu nuen bezala, laguntza eskatzen ari zidan. Buruarekin baietz esan nion eta Roger zorroaren atzean ezkutatu zen berriro. 

Atera behar nuen soldadua hortik, baina nola?

Komunerantz abiatu nintzen, atea ireki eta itxi nuen hots batekin, zarata egin nahi nuen. Soldaduen pausuak  komunerantz joaten entzun nituen. Atea jo zuen. Txorrota piztu nuen disimulatzeko.

-Bai?-erantzun nuen gizon-ahotsa jartzen saiatzen.

-Ah, ezer. Uste nuen norbait etxean zegoela. Ezer, ezer. Barkatu.-esan zuen atearen beste aldetik.

Soldadua eskaileretik igotzen entzun nuenean, txorrota itxi nuen. Atea kontu handiz ireki nuen zaratarik ez egiteko eta gelatik irten nintzen. Egongelara arte joan nintzen eta lau hanketan, txakur bat bezala, sartu nintzen.

Roger ezkutatzen zen sofara arte joan nintzen eta deitu nion:

-Roger! Tira! Joan da! Irten zaitez hortik!

-Bale.-Sofaren azpitik irten zenean biok leihorantz joan ginen eta irtetzen hasi ginen. Ni lehenengo jaitsi nintzen, eta Roger irtetzear zegoenean, argia piztu zen. Ni kanpoan nengoen, baina soldaduak Rogerren bizkarra ikusi zuen eta berarenganantz abiatu zen korrika. Honek, baldarki jaisten zen. Soldaduak iritsi zen eta mauhatik heldu zion, eta bere zenbakia ikusi zuen: 567. Roger, nire laguntzarekin, askatzen lortu genuen, baina mahukaren zati bat apurtu zitzaion.

Hor kanpoan Odelia itxaroten ari zigun, itxarotea eskatu niona. Korrika egiten hasi genuen, Soldaduak eraikinetik irtetzen zen eta oihukatzen zuen bitartean. Tiro egiten hasi baino lehen Mengele eraikinetik irten zen eta galdetu zion:

-Jakin daiteke zer demontre gertatzen da hemen?

Soldaduak korrika egiteari utzu zion eta erantzun zion:

-Ume bat ikusi dut egongelatik irtetzen, doktorea!-Mengele harenganantz hurbildu zen eta entzun ezin izan nuen zeozer xuxurlatu zion. Hirurok ikusi genuen nola doktorea eta bestea berriro eraikinean sartzen ziren. Eskerrak, kanpoan zaintzen zuen inork konturatu zen.

Beldur handia neukan. Zeozer txarra gertatuko zen. Ziur nengoen. Soingaineko Mengele agertu bazen.

-Pabiloira joan behar gara!-xuxurlatu zigun Odeliak. Begirada hortik kendu nuen et pabiloirantz abiatu ginen. Bertan gainerako umeak itxaroten ari ziguten. Denek, gose zirenez, jan zuten jadanik, baina eskerrak gurea zena gorde zigutela.

Leynaren eskuetatik hartu nuen haurtxoa eta Nevineri eskatu nion esne-botila. Gero inbutu bat pasa zidan eta bien artean haurtxoa elikatzeko konpondu ginen.

-Zergatik tardatu duzue hainbeste?-galdetu zidan Nevinek kexkatuta. Azaldu nion istorio osoa labur-labur.

-Oh, ez...-Izutu zen Ebbak Mengele istorioan agertu zenean.-Hori ez da ona.

-Zergatik? Zer gertatzen da?-galdetu zuen Mallory kuriotsitatearekin.

-Ezer.-esan zuen Ebba.-Denak lo egitera. Behar duzue.-ziurtatu zigun. Ez zion inork kexatu eta haien oheretarantz abiatu ziren. Umetxoa elikatu ostean eta ni jan ostean, berdina egin nuen. Begiak itxi nituen eta amesteari ekin nion.

S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora