5. KAPITULUA: ADALIA

14 1 0
                                    

Lurra zulatzen genbilen bitartean, soldaduak zorizko bost ume hartu zituzten, Jenell haien artean zegoen. Zulatzeari utzi nion momentu batez,  taldeari begiratzen nion bitartean. So egiten geratu nintzen taldea nire begien bistatik ezkutatu ziren puntuari, haiek berriro agertzea desiratzen nuen bitartean, baina ez.

Nigaitik hurbil zegoen alemaniar batek oihu egin zidan lurra zulatzen jarrai nezala esanez, eta lanera itzuli nintzen.

Lan handia egin behar genuen, zeren eta makina bat hildako zeuden. Gorpuak errakitikoak zirenez eta hilobiak aprobetxatu behar genituenez, bi edo hiru sartzen genituen hilobi berdinean.

Ikusi nuen lehen aldian begiak itxi izan behar nituen. Ez nituen ikusi nahi. Beldurgarriak ziren. Hildako bat ikusteak negarra eragiteko nahikoa da. Ba imagina ezazu biluzik, gorputzeko hezur guztiak agerian. Sahiets hezurrak ikusten zitzaizkien eta ia ez zegoen haragirik gorputz haietan. Soldaduek, lurperatu aurretik ilea guztiz mozten zieten. Ile gabeko hildakoak duintasuna eta harrotasuna galdu zutela ziruditen, bizirik egon ez arren umiltzen jarraitzen zituztela ziruditen. 

Uniformez jantzitako gizonek hildakoei zeukan guztia lapurtzen zieten, beren arropetatik haien urrezko hortzak arte. 

Bat-batean, 5 edo 6 urteko neska bat hemendik-horra korrika egiten hasi zen. Jolasten zegoela zirudien.Eta barrezka zebilen. Orain zela sei egun nengoela bertan, eta ikusten nuen lehenengo irribarre alaia zen. 

Neska bat bera baino nagusiago batek jarraitzen zuen, 14 urtekoa-edo. Soldaduek neska txikiari ohiukatzen zitzaioten. Neskato nagusiak berari deitzen jarraitzen zuen; bere larritasuna nabaritzen zitzaion ahotsean. Haiek, haserre, haien eskopetak hartu zituzten. 14 urteko neskak azkenean neskatoarengana heldu zen. Bere ahizpa txikia zela igarri nuen. Besotik heldu zion, eta neskatoak kexatzen hasi zen eta askatzen saiatu zen. 

-Joeee! Aska nazazu!-kexatzen zen ahizpa txikiak. Nagusiak isiltzeko eskatzen zion.

-Mesedez, ez da jolasteko ordua.-xuxurlatzen zion larri. Ni lagundu nahi nuen, baina banekien edozein beste mugimenduren bat nabaritzean tiro egingo zutela.

Horixe gertatu zen. Soldadu batek tiro egin zuen, eskerrak ez ziola inori eman. Neska txikiak bat-batean gelditu zen eta bere ahizpari gerritik heldu eta besarkatu zuen, beldurturik.

-Negarrez jarraitzen badu, tiro egingo dut berriro!-mehatxatu zuen soldadu berdinak. Ahizpa nagusiak makurtu zen, eta hitz lasaigarriak xuxurlatzen zion bitartean besoetan hartu zuen eta biek lanera itzuli ziren. 

Bi ordu ostean, bizkarra altxatu nuen momentu batez atseden hartzeko. Aurpegiko izerdia kendu nuen mahukarekin eta jarraian lurra zulatzeari ekin nion. Ezin nuen gelditu, baina oso nekagarria zen. 

Dutxatzea nahi nuen, baina banekien soldaduek ez zidatela jaramonik egingo. Bat-batean nola alemaniar batek soldaduez osatutako talde batengana joaten zen ikusi nuen. Nik ezin nuen ezer entzun, baina ez nuen gauza onik espero.

Hala ere, minutu batzuk berba egin ostean azkenean soldadu batek alemanieraz aitortu zuen:

-Ordu erdiko atsenenaldia daukazue. Edan dezakezue, baina ezin duzue ezer jan. 

Momentuan ume langile guzti-guztiak zeuden lekuetan jesarri ziren. Gendea xuxurlatzen hasi zen hitz egiteko. Iskanbila sortzeaz beldur ziren eta gainera ez genuen nahi haiek guri entzutea. 

Ebba eta Viveka nire albora etorri ziren. Geroago Nevin ere agertu zen kantimplora batekin. Berak edan ostean, niri eman zidan. 

-Eskerrik asko. Nondik atera duzu?-galdetu nion mutikoari.

-Hildakoen arropak gordetzen duten lekutik atera dut.-izan zen Nevinen erantzuna. Ez nuen ezer esan. Ni edan ostean bikiei pasatu nien. Hiltzear egon zen neskatoari begiratzen geratu nintzen jolasten egoteagatik. Hain larria zen? Bere ahizpari besarkatuta zegoen isilik negar egiten. Ile motza zuen, kokotsaren altueran, marroi argia kolorekoa. Aurpegia natuz beterik zeukan. Jenell gogoarazten zidan txikia zenean, baina Jenellek pixka bat beltzaranagoa zen. 

S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora