29. KAPITULUA: ADALIA

4 1 0
                                    


Egunero bezala, egun osoan lan egiten egon ostean, pabilioietara itzuli ginen. Momentu hartan, gure logelan geunden bikiek bulego nagusitik ekarritako janaria jaten, Ebbari entzutzen genion bitartean.

-Eta zuek? Zer o zer gertatu al da?-galdetu zuen Ebbak urduri bere istorioa kontatzen amaitu zuenean.

-Emm... Ba...-hasi zen Jenellek. Urduri begiratu zidan, hitz egitera gonbidatzen banindu bezalaxe.

-Zer? Zer gertatu da?-errepikatu zuen Ebbak; oraingoan ikararekin. Viveka ere larrituta zegoen.

Jenell eta biok elkarri begiratu genion, nork hitz egingo ote zuen erabakiz.

Azkenean, niri tokatu zitzaidan.

Hitz egiteari ekin baino lehen, begiak itxi genituen eta sakonki arnastu nuen, estutasun-erasoa gerta ez zedin. Aurreko egunean bizitako oroitzapenen irudiak gogoratu nituen.

AURREKO EGUNEAN...

Viveka eta Ebba nazi soldaduarekin joan zirenean, larritu nintzen. Begiradarekin jarraitu nituen, nire ikuseremutik desagertu ziren arte. Haiengatik otoitz egin nuen, Jehovari haiek ez sufritzea eskatuz.

-Eh, zu!-oihukatu zuen soldadu batek bat-batean. -666, ez iezaiozu lana egiteari uko egin!-momentu hartan konturatu nintzen niri hitz egiten ari zela. Ez nuen denborarik galdu, ez nuen bilatu nor deitzen ari zidan. Pala hartu nuen berriro (bikiei deitzerakoan, pala jauzi zitzaidan beldur nintzelako) eta lanari ekin nion.

-Wandagatik urduri nago.-esan zidan Jenellek, nire alboan zegoen.

Wanda momentu hartan logelan zegoen, ohe azpian ezkuturik; Kellen ezkututa zegoen leku berberean. Neska gajoak gero eta ahulago zegoen, gaixotasunak indarra hartzen ari zen; eta janaririk ematen ez zigutenez, ezin zuen energia berreskuratu. Goiz horretan, lana egitera joan ginenean, ez zen ezta oreka mantentzeko gai. Guk hartu izan ez bagenu, lurrera jauzi izango zitzatekeen. Horregatik, logelan geratzera behartu genuen. Nahiz eta soldaduek logelan ezkututa zegoela konturatu ahal zirela jakin, are txarragoa zen lanera joaten bazen.

-Lasai, ez dut uste aurkituko dutenik.-erantzun nion.

Hiru edo lau ordu geroago, Mengele agertu zen. Gorputza tenkatu nuen hura ikusi bezain laster. Lana egiteari utzi gabe, hura behatzen geratu nintzen. Hura eta beste soldadu batzuek zelaian zehar hemendik-hona joaten hasi ziren. Mengelek ume bat seinalatu zuen, soldadu batek besotik heldu zion eta Mengeleraino joatera behartu zuen.

Gero berdina egin zuen bost ume gehiagorekin; haien artean Jenell zegoen.

Begirada kendu nuen, nigan arreta jar ez zezaten, baina zorte txarra izan nuen. Minutu batzuk geroago, norbaitek besotik heldu zidan eta buelta ematera behartu ninduen, lan egiteari uzteko. Nire aurrean soldadu horietako bat zegoen.

Listua irentsi nuen, beldur nintzen.

-Etor zaitez.-agindu zidan nire aurrean zegoen soldaduak. Hasieran ez nintzen mugitu, ikarak geldi geratzea eragin zidan.

-Kasu egiten ez badidazu, txarragoa izango da.-mehatxatu zidan.

Buruarekin baietz esan nion lurrerantz begiratzen nuen bitartean, ahul sentitzen nintzen. Gero ibiltzen hasi zen eta nik jarraitu nuen.

Mengeleraino iritsi ginenean, begiradarekin Jenell bilatu nuen. Aurkitu nuenean, berarengana joan nintzen.

Ez dakit norantz abiatzen ari ginen; bitartean, nire ingurura begiratu nuen: zazpi ume geunden, hiru mutil eta lau neska. Haietako neska bat ezaguna egiten zitzaidan, baina ez nuen bere izena gogoratzen.

S.O.S (euskera)Donde viven las historias. Descúbrelo ahora